About obidegain

Author Archive | obidegain

Obesitatea gaixotasun larri

obesitateaEstetika kontuak aldera batera utzita, obesitatearen arazo larriaz hitz egiteko proposamenarekin nator. Lehenik eta behin, pisuz pasata egotearen eta gaixotasun hau izatearen arteko ezberdintasuna egitea gustatuko litzaidake. Obesitatea sufritzen duen pertsonak, gizen dagoen pertsonak ez bezala, gehiegizko gorputzeko gantz kantitatea du, eta honekin batera gaixotasunak izateko arrisku larria. Nahiz eta gehienetan gazteek obesitatea izatean ez duten osasun arloko arazorik, gerora begira gaixotasun kroniko ugari azaltzea da ahalezko: diabetes mellitus II, bihotz-hodietako gaixotasuna, hipertentsioa…

Gaur egun gizentasuna, obesitatea gizentasunaren muturreko kasua da, detektatzeko medikuek grafiko batzuk erabiltzen dituzte. Zure altuera eta pisua grafiko horrekin alderatzen dituzte, eta zure gorputzeko gantzaren kantitatea kalkulatzen dute. Esan behar da, muskulatura handiko gorputza izanez gero, erabiltzen diren datuek ez dutela beti eraginik; izan ere, zure masa handiagoa baita, baina gantz kantitatea ez.

Gainpisua izatearen oinarrizko arazoa erretzen diren kalorien kantitatea baina handiagoa barneratzearena da. Gehiegizko kaloria hauek gure gorputzak grasa moduan gordetzen ditu. Obesitatera iristeko, ordea, urteetan kaloria horien metatzea eman behar da; ez da egun, aste edo hilabete batzuetako kontua.

ume_obesoaAskotan entzun ohi da gene kontuagatik pertsona gizenago edo argalago dela, eta hala da. Genek zeresan handia dute gai honetan, hauen baitan kaloriak erretzeko abiadura baitago, batzuek aktibitate fisiko gutxirekin kaloria asko erretzen dituzte; eta beste batzuek, berriz, alderantziz. Baina geneengatik soilik gizen egotea edo obesitate bat izatea ez da arruntena.

Bestalde, gaixotasun hau jaki osasuntsuak jatearen ohitura falta eta egoneko bizi edo bizi sedentario bat izatearen ondorioetako bat da; izan ere, bizi osasuntsu bat izateko lehenengo gauza jaki osasuntsuak eta kirola egitea baita, edozein kirol mota; gauza kaloria soberakin horiek pilatzen joatea ekiditea da.

Ondorioz, garbi ikusten da egungo gizartean umetatik hartu behar direla osasun arloko ohiturak. Haur garenetik ikasi behar dugu -eta egungo gizartearekin arrazoi gehiagorekin- kirola egitearen garrantzia, hasieran esan dudan moduan, ez delako estetika kontua soilik.

Comments { 0 }

Galerak behi esnea ekoizteagatik?

esnea-protesta-gasteizNatura zaindu beharra, ekologismoa, kutsadura… azken urteotan maiz entzuten diren hitzak edo gaiak direla esan genezake. Horrekin batera, moraltasunaren kontua dator. Gaur, baina, ez nator gai horri eusteko asmotan, ez bi horien loturaren gaiari behintzat, inguratzen gaituzten produktuen prezio eta moraltasunaren edo zilegitasunaren gaiak lantzekotan baizik.

Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dizuet larritu egiten nauela supermerkatu batzuetan plastikozko poltsak kobratzen dituzten ekintzaren aurrean dugun jarrera. Denok diogu lurra, energia iturriak… zaindu beharrean gaudela, baina dendetan erositako produktuak ordaintzeko garaian, poltsak ordaindu behar ditugula adierazten digutenean, gure aurpegiak ikustekoak dira! Denoi ondo iruditzen zaigu poltsek bere prezioa izatea, gu bizi garen planeta zaindu behar baita; halere, berriz diot, ikustekoak dira gure aurpegiak une horretan!

merkatuaPrezioen kontuaren gaiari helduz, duela gutxi izan den manifestaldiaren zergatia aztertu nahiko nuke, EHNEk egin duena hain zuzen ere. Nekazariek Donostiako Bretxako merkatuan mila litro esne banatu zituzten doan, behi esnea ekoizteak galerak ekartzen dizkiela salatu nahian. Baserritarrek esne litro bakoitzeko 38 zentimo ordaindu behar izaten dute, eta esne enpresengandik 32 kobratzen dituzte; beraz, behi esne litro bakoitzeko 6 zentimo galtzen dituzte. Zilegi ote? Nik uste dut hau ez dela lana baloratzeko eta errespetatzeko modua; eta, hori gutxi balitz, gero esne hori guk 90 zentimo inguruan erosten dugu.

Lurra zaintzearen ideiarekin erabat ados nago, baina gai batzuetan zentraturik gaudela iruditzen zait. Lurra gehien behar eta errespetatzen duten baserritarrak eta eurek dituzten arazo larriak erabat alde batera utzirik daudela dirudi.

Comments { 0 }

Langabezia

Comments { 0 }
-->