About unperez

Author Archive | unperez

Gezur-detektagailua, telebistaren azken lilura!

Azkenaldi honetan, poligrafo eta gezur-detektagailu hitzak asko entzuten ari dira prentsa arrosako telebista saioetan. Poligrafoa pertsonaren zenbait parametro fisiologikoren aldaketak paperean edo pantailan erregistratzen dituen aparatua da. Makina honek pantaila batean erregistratzen ditu tentsioan, arnasan edo izerdian izandako aldaketak, baita emozio indizeak ere.

Poligrafoa erabiltzeko galdera-sorta bat prestatzen da eta elkarrizketa guztia filmatu egiten da. Testa bukatu eta gero, datuak analizatu eta emaitzak interesatuari jakinarazten zaizkio. Testa hasi baino lehen, galderak irakurri eta azaldu egiten dira eta ez da egoten galdera tranparik.

Konpetentzia handia sortu da kate desberdinetan poligrafoa erabiltzeko orduan, eta gero eta gehiago dira gezur-detektagailua famatuen erantzunak egia edo gezurra diren jakiteko erabiltzen dutenak. Dena den, poligrafoa ez da telebista saioetan bakarrik erabiltzen, psikologoek eta psikiatrek ere erabiltzen dute beraien ikerketetan

Makina honen erabilera gero eta handiagoa da; beraz, ez larritu noizbait honelako egoeraren batean suertatzen bazara. Hemendik gutxira batek daki zertarako erabiliko den!

Amaitzeko, esan beharra dago poligrafoak hamaika eztabaida piztu duela Antena3 edo Tele5ko ikusleen artean. Programa batean, esaterako, emakume bat azaldu zen esanez sexu harremanak izan zituela Zapatero presidentearekin. Erlazio hauek, emakumearen hitzetan, 2001. urtean gertatu ziren Leonen mitin baten ondoren eta Cuatroko aurkezle batek ere parte hartu omen zuen orgia horretan. Gauzak horrela, emakume honek 24.000 € jasoko ditu poligrafoaren aurrean esertzeagatik. Poligrafoa zer da, bada, gezur-detektagailu edo negozio hutsa?

Comments { 1 }

ATENASEKO AKROPOLIA

partenonerecteionAkropolia antzinako Grezian, hiri gainean, kokaturiko gotorlekua zen eta greziar arteak laga digun monumentu multzorik garrantzitsuena da. Itsasoaren gainetik 156 kilometrora kokatzen da eta, K.a. V. mende inguruan eraiki zen Perikles agintari politikoaren aginduz.

Sargunera iritsi baino lehen, eskuinean Atenea Nikeren tenplua dago, Fidias arkitekto handiak eraikia. Eraikin honen atzealdean, Partenoia dago, dudarik gabe, garai arteko tenplurik garrantzitsuenetakoa dena. Ezkerraldean, Akropoliaren amaieran, Erekteion tenplu joniarra dago. Eraikin hau Akropoliko ederrenetakoa da, bere arkupe batean emakume itxurako zutabeak dituelako.

Eraikin hauek guztiak orain dela 2500 urte altxatu ziren, eta nahiz eta hainbat eraso jaso, nagusienek zutik iraun dute gaur egun arte, ea beste hainbeste urte irauten duten, benetan miragarriak baitira.

Badakizue, Atenasera joanez gero, ez galdu aukera eta Akropolia bisita ezazue, ez zaizue garbaituko, benetan ederra baita. Gainera, museoren batera joateko abagunea baduzue, aprobetxatu eta garai hartako eskulturak ikusi. Zinez miragarriak dira!

Comments { 3 }

Aireko garraioaren segurtasuna

dorre bikiak2003ko irailaren 11n New Yorken gertatu ziren atentatuek mundu osoa harri eta zur utzi zuten. Egun hartatik gaur egun arte aldaketa asko eman dira edozein motako segurtasunean, baina, batez ere, hegazkinen segurtasunean eman den aldaketa ikaragarria izan da. Aldaketa hauen helburua nazioarteko aireko bidaietan bidaiarien konfiantza berreskuratzea izan da.

Aipatutako atentatu hauen ondorioz, gauza asko aldatu ziren eta dira ia mundu osoko aireportu eta hegazkinetan. Aireportuetan, esaterako, poliziaren presentzia areagotu egin zen jarri ziren, hau da, segurtasuna handitu egin zen eta, beste neurri batzuen artean, bidaiarien maletak hobeto miatzen hasi ziren. Beste alde batetik, hegazkinen barruan ere polizia jarri zen. Azken neurri honekin, nahiz eta iritzi ezberdinak egon, jende asko alde jarri zen esanez segurtasuna aldamenean eramanda konfiantza gehiagoz bidaiatuko zutela.

likidoak ezAurreko batean, lege berri bat sartu zen indarrean, likidoen murrizketa hegazkinetan, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, Europar Batasuneko bidaiariok 100 mililitro likido, pasta edo lozio baino ezingo dugu eraman. Eta, gainera, koloniak, xanpuak, kremak, eta abar poltsa gardenetan eraman beharko ditugu. Aldi berean, beroki eta txaketak kendu beharko ditugu eskanerretik pasa aurretik. Dena den, medikamentuak, haurrentzako janariak eta dieta berezientzako likidoak igotzeko aukera izango dugu baldin eta bidaian zehar kontsumitzeko badira.

Aurreko guztia kontuan izan eta prestatuta joan edonora bidaiatzeko asmoa duzuela ere, hegazkina galdu nahi ez baduzue, behinik behin!

Comments { 0 }
-->