Gaur egun edozein hiritan ikus daiteke malabaristaren bat, txoko edo plazaren batean bere ikuskizuna limosna batzuen truke eskainiz; halaber, zirkuetan ere malabar ikuskizunak aurki daitezke. Izan ere, denbora-pasa hau gutxiengo batzuen zaletasun bilakatu da eta ez da ikuskizun munduan baino garatu.
Dena dela, joko malabarek sekulako tradizioa dute. Historiaurrean jada bazegoen tresnak izugarrizko trebetasunez erabiltzen zituenik; Ekialde Hurbilean segituan hasi ziren malabaristak eta akrobatak “troupe”-etan bildu eta nomada gisa bidaiatzen, ikuskizunak ospatuz; Mendebalde Urrunean aisialdiaren zati garrantzitsu bilakatu ziren; eta Europan ere itzulipurdikariek eta gladiadoreek sarritan malabarak egiten zituzten.
Malabarak hainbat eta hainbat modalitatetan garatu dira.
Bolak: ohikoena hiru bolekin jolastea bada ere, trebeenak lau edo bostekin ere moldatzen dira.
Mailuak: makila itxurako mailuak dira, baina heldulekua estuagoa dute. Bolak bezala erabiltzen diren arren, hauek airean birak egiten dituzte. Sarritan mailuaren buruari su ematen diote ikuskizuna alaitzeko.
Aihotzak: mailuekin bezala egiten da. Hala ere, hauek heldulekutik baino ezin dira heldu.
Deabruaren makilak: hauek ez dira bolak bezala erabiltzen. Makila bat esku bakoitzean hartzen da eta bi horiekin beste bat maneiatu behar da.
Diaboloa: bi makilen artean soka bat jartzen da eta bertan kono bikoitz itxurako objektua erabiltzen da.
Denborak aurrera egin ahala, modalitate gehiago asmatzen ari dira. Esate baterako, modan jarri da tabernariek botilekin jolastea edaria zerbitzatu aurretik. Horrez gain, sormena erabiltzeaz hainbat eta hainbat mota asmatzen ari dira.
Nik hiru bola erosi nituen joandako oporretan eta praktikaren praktikaz menperatzera iritsi nintzen, baita mugimendu zailago batzuk egitera ere. Zuek guztiok malabarak praktikatzera animatzen zaituztet. Nahikoa da hiru pilota hartu edo, bestela, globo eta arrozez egitea. Mekanika ikasteko, flash joko interesgarri bat aurkitu dut; bost pilotekin eta guzti egiten ikas daiteke.
Deabruaren makilekin zein diaboloarekin, aldiz, nahiko pobre nabil. Ea norbaitek erakusten didan!
Beno, malabar ikuskizun batekin utziko zaituztet. Chris Bliss-ek egiten duena harrigarria da, baina, kritika gogorrak ere jaso ditu.

Bere obrak lau generotan zati daitezke: gazteentzako liburuak, adibidez, Hakuna Matata, Harresi Handirantz eta Lurraren taupadak; bere bidaian oinarritutako bi eleberri, Urrezko triangelua eta Oroituz, hain zuzen ere; munduan barrena egindako bidaien kronikak, hala nola, Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak eta Zazpi kolore; eta, azkenik, gazteen bizimoduari buruzko trilogia: Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak. Hala ere, bere obrak
Nobelan, Artabe eta Etxebek lapurtua izan den anakonda bat aurkitzeko kasua lortuko dute. Informazio iturrietara jo ondoren, Pantera Arrosa gozokien desagerpenarekin zerikusirik baduela jakingo dute eta ikerketari ekin ostean kontrabandoko kasu bat dela konturatuko dira. Kasuaren ebazpenean hainbat eta hainbat gorabeheretan aurkituko dira eta zailtasunak trebeziaz gainditzeko ahalmena erakutsiko dute.
Teknologia aisialdiaren zati handiagoa bilakatzen ari da aurrera egin ahala. Izan ere, telebistak, Internetek, eta abarrek esfortzu ñimiñoa eskatzen dute aisialdiko ekintza tradizionalekin alderatuz gero. Hori dela eta, kirolak, mahai jokoak edo irakurketak, besteak beste, ospea galdu dute. 





Iruzkin berriak