Gaur egun denok dakigu banpiroei buruz, baina nori bururatu zitzaizkion fikziozko pertsonaia hauek?
Bram Stokerren Dracula nobelarekin bilakatu ziren ospetsuak nahiz eta aurretik beste idatzietan aurki daitezkeen. Nobela hau Vlad Draculea pertsonaia historikoan eta Ekialde Hurbilean zebiltzan banpiroei buruzko kondairetan oinarrituta dagoela uste da Draculearen bizitzaz ezer gutxi dakigun arren. Hala ere, pertsonaia historikoaren eta fiktizioaren artean antzekotasuna beraien bizimoduan aurki daiteke, ez pertsonalitate maltzurrean.
Nobelan, Jonathan Harker higiezin-agentea Trantsilvaniara joaten da negozio bat ixteko, konde misteriotsu batek Londreseko lur batzuk erosi baititu. Gurdi batean jasoa izan ondoren, hondarretan zegoen gaztelu batera eramango dute. Bertan Dracula kondea bizi da, betiko bizitzera zigortua izan dena eta gizakien odolez elikatzeko beharra duena. Baina banpiroak neurriz kanpoko botereak ditu: klima aldatu, animalia higuingarriak bere borondatepean izan, gizagoitiko indarra, animalia edo lanbro bilakatzeko ahalmena…
Telebistara 1922an egin zuten salto banpiroek Nosferatu filmarekin, Bram Stockerren nobelan oinarritutako filma. Hala ere, gauza ugari aldatu beharra izan zuten idazleak autore-eskubideak ukatu baitzizkien. Ondoren beste film batzuk egon ziren arren, arrakasta izan zuena 1992an iritsi zen. Drácula, de Bram Stoker, Francis Ford Coppolak zuzendua, nobelaren ia berdina zen.
Nobelari buruzko beste filmik egin ez bada ere, banpiroei buruz asko eta asko aurki ditzakegu, Blade-ren hirurak, besteak beste. Gainera, nobelako pertsonaiak beste filmetan ere azaltzen dira: Mina Harker (Jonathanen emaztea) La liga de los hombres extraordinarios-en eta Abraham Van Helsing doktorea Van Helsing-en.
Gehiago jakiteko, Dracula nobela irakurtzea gomendatzen dizuet eta, pixka bat alferragoak zaretenoi, Francis Ford Coppolaren pelikula ikustea. Apirilaren 28an Cuatron ikus dezakezue.
Iruzkin berriak