About xjauregi

Author Archive | xjauregi

Antzinateko munduko zazpi mirariak

piramideakGreziar eta erromatar historialariek antzinateko zazpi monumentu adierazgarrienak aukeratu zituzten. Zerrenda hori gaurdaino iritsi da eta honako monumentuek osatzen dute: Gizako Piramide Handia , Alexandriako Itsasargia, Rodasko Kolosoa, Halikarnasoko Mausoleoaren Hilobia, Babiloniako Lorategi Esekiak, Efesoko Artemisaren Tenplua eta Olinpiako Zeusen Estatua.

Hauek guztiak, bat izan ezik, natura eta beste arazo batzuk zirela eta, suntsituta gelditu ziren. Gehienak K.a. VII eta III. mendeen artean sortu baziren ere, aipatzekoa da, oraindik zutik dirauen bakarra, Gizako Piramide Handia, K.a. 2750. urtekoa dela.

Egipto baxuan guztira 80 piramide dira eta lehenengoa Sakkarako piramidea da. Piramide hau Inhotep ospetsuak eginarazi zuen Djoser faraoiaren hilobia izateko helburuaz . Altuena, ordea, Keops faraoiaren agindupean eraiki zen. Keopsek eguzkia estaliko zuen eraikuntza bat nahi zuen. Gaur egun, 146,59 metroko altuera eta 230 metroko zabalera du. Piramide hau eraikitzeko ehun mila esklabo erabili zituzten hogei urteko lanean; baita 2.300.000 bloke kare-harri ere, bakoitza bi tona eta erdiko pisukoa. Lan honen handitasunaz ohartzeko, komeni da jakitea esklaboak blokeak eskuen indarrez eraman zituztela.

Edonola ere, gerta daiteke denbora gutxi barru, piramideak ez izatea zutik dirauten antzinako mirari bakarrak, artikulu honetan esaten denez, Europako zenbait estatuk Alexandriako Itsasargia berregin eta zaindu nahi baitute. Besteei dagokielarik, denborak esango du berriz ere ikusteko aukera izango dugun edo ez.

Comments { 6 }

Argentinan barrena

Argentinan dauden leku eder guztiak ezin dira bidaia batean ikusi, baina bai garrantzitsuenak eta ezagunenak. Toki gehienek naturarekin harreman estua dute eta, ondorioz, animalia kopuru handia ikus daiteke (baleak, pinguinoak, itsas lehoiak…). Calafate izeneko herri baten ondoan, argentinar lakuan, glaziarrak ikus daitezke eta, egunak pasa ahala, glaziarra lakuaren ertzetara nola gerturatzen den hauteman daiteke, baita jasaten dituen aldaketak eta izotz pusketa handien erorketak uretara ere.

Erakargarritasun handiko beste hainbat toki Iguazuko ur-jauziak eta Triple Frontera edo muga hirukoitza delakoa dira. Muga hau Brasil, Paraguay eta Argentinaren arteko muga da. Iguazuko ur-jauziek bi herrialde bustitzen dituzte, Argentinako eta Brasil. Ur-jauzi ugari dago baina garrantzitsuena “La Garganta del Diablo” izenez ezagutzen da eta, izenak adierazten duen moduan, handia eta sakona da. Batzuetan motordun txalupetan eramaten zaituzte ur-jauziak erortzen diren lekutik metro eskas batzuetara. Izugarria da!

Ushuaia Tierra de Fuego izeneko irla handi batean dago kokatuta eta beroni “Fin del Mundo” edo munduaren bukaera deitzen diote, munduaren tokirik baxuenean dagoelako eta Ushuaia munduko hiririk australena delako. Hiri honetako lurrak elurrez eta izotzez estaliriko lurraldeak dira gehienbat eta animalia ugari ikus daiteke. Natura gustatzen zaien pertsonei irla honetako bistak eta lurraldea gustatuko zaizkie, zalantzarik gabe, lurralde hauetan natura oso zainduta egoteaz gain, esplotatu gabeko lurraldea delako.

Baina Argentinan ikusi beharreko guztia ez dago naturarekin loturik, esaterako, Argentinako hiriburua Buenos Aires ikusi gabe ezin zara gelditu, ezta bertako gastronomia (batez ere, haragia eta gozoak) dastatu eta ohituretan (Tango ikuskizunak adibidez) sakondu gabe ere. Buenos Airesen eskultura, museo eta beste leku interesgarri ugari daude, baina baita erosketak eta lagunei eta familiakoei opari on eta merkeak erosteko guneak ere. Eta, amaitzeko, futbolzaleek ere badute zer ikusi, noski! Maradona, Ayala, Messi eta beste futbolari ospetsuen jaioterria ikusteaz gain, River Plate eta Boca Juniors-en estadioak baitaude ikusgai.


This album is powered by
BubbleShare
Add to my blog

Comments { 1 }

Ordizia vs Monte ciencias

Markos Amaya jokalariaDakigun bezala, Ordizia Rugby taldeak orain dela bi asteko larunbateko partiduan Donostiako Bera-Bera Rugby taldearen aurka ez zuen zorte handirik izan, baina bihar Monte Ciencias Rugby taldearen aurka jolastuko du eta denok irabaziko duelakoan gaude. Ordiziako taldeak 15 puntu gehiago ditu sailkapenean eta horrek itxaropen handia ematen digu.

Monte Cienciaseko bi jokalari Dulciorako jokalari bat plakatzen Oraingo honetan, irabazteko aukera garbia dugu. Baina, kontuz! Sevillakoek azkenak doaz sailkapenean eta, suposa dezakegu, ahal duten guztia egingo dutela garaile suertatzeko.

Ordizia Rugby elkarteko foruan ikus ditzakezue espero dituzten emaitzak eta parte har dezakezue nahi baduzue. Foru honetan, gainera, jokalariekin hitz egiteko aukera izateaz gain, hainbatek sartzen dituen argazkiak ere topa ditzakezue.

Partiduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen.

Comments { 0 }
-->