Gaur dira, hain justu, 151 egun telebista piztu eta Maddie txikia desagertu zelako albistea entzun genuela. Ez da lehenengo haur aienatua eta zoritxarrez ez da azkena izango, baina kasu honek badu besteetatik bereizten duen zerbait, komunikabideen nahiz gizabanakoengan sortu duen interes itzela, hain zuzen.Madeleine McCann, lau urteko neskatila britainiarra, Praia da Luzera (Portugal) joana zen bere guraso eta neba-arreba bikiekin udako oporrak igarotzeko
xedez. Maiatzaren 3ko gauean, McCann senar-emazteak lagun batzuekin afaltzera irten ziren oporraldia pasatzeko alokaturik zeukaten etxetik 100 m ingurura zegoen “Tapas †izeneko tabernara, seme-alabak etxean lo utzita. Kate andreak aitortu zuenez, ordu-erdiro hurbiltzen omen zen haurrak ea ondo zeuden ziurtatzera, nahiz eta lekuko batzuek mozkortuta zegoela aitortu zuten. Baina 21:30-22:00 bitarte horretan joan zenean, bere alaba zaharrena falta zela azaldu zuen. Madeleinen amaren esanetan, etxea ez ei zegoen berak utzi bezala, leihoa eta atexka bat irekita baitzeuden.
Gertakizun honen berri izan bezain laster, bai polizia britainiarrek, bai portugaldarrek kasua sakonki aztertzeari ekin zioten. Ez da erraza poliziaren hipotesiak azaltzea, batzuetan ez baitute elkarrekin ere bat egiten. Hala ere, badaude egun ziurtaturik dauden froga ukaezin batzuk, McCanndarrek alokaturiko etxe eta autoan (ustezko bahiketa gertatu eta hogeita bost egunera alokatua) aurkitutako odol arrastoen emaitzak kasu. Poliziaren ikerketen arabera, ediren zituzten odol markak %100ean Maddierenak dira. Aurkikuntza horiez gain, Kate andereak etengabe eskuetan duen Madeleinen panpinan ere nabaritu zuten hilotz usaina gorpuak detektatzen adituak diren txakur hauek, gau hartan bertan hil zela ondorioztatuz. McCann senar-emazteei Madeleine txikiari lasaigarriak eman izana leporatu diete, lo sakon batean murgildu zedin, oso ipurtarina baitzen. Litekeena da behar baino erlaxagarri dosi handiagoa ematea, ezusteko heriotza sorraraziz.
Bada, hala ere, haur britainiarra bizirik dagoela pentsarazten diguten zenbait datu. Alde batetik, gizabanako biren aitorpenak ditugu. Bi pertsona hauek ez zuten elkar ezagutzen, baina testigantza biak bat zetozen. Hauen esanetan, maiatzaren 9an lau urteko neskatxa Marrakechen (Maroko) ikusi zuten, Ibis hotelean. Lekukoetako batek jakinarazi zuenez, haurra lar triste ei zegoen, bere aita ez zirudien gizon batekin, ama noiz ikusiko zuen galdetuz. Lekukotasun hau bere horretan geratu zen, froga faltak zirela medio. Duela egun batzuk, gainera, argazki bat agertu zen hedabideetan. Erretratuan magrebiar familia bat erreparatu zitekeen, emakume batek haur ilehori bat besoetan zeramala. Poliziak argazkia eskuartean izan zuen bezain laster familia hartara jo zuen, baina oraingo honetan ere esperantza guztiak bere horretan geratu dira, ume ilehoria familia haren beraren alaba dela jakitean. Hori ziurtatzeko nahikoa izan da Madeleinek duen aparteko ezaugarri batean oinarritzea, izan ere, eskuineko begian orban txiki bat dauka eta argazkiko txikiak ez du bereizgarri hori.

Desagerpen honek sekulako oihartzuna izan du mundu osoan zehar, famatu anitzen laguntza jasoz. Hala nola, David Beckham futbolari ospetsuak egin zuen iragarkia Maddie aurkitzen laguntzeko deia eginez eta McCandarrek Erromara eginiko bidaia Aita Santuari laguntza eskatuz. Bestalde, hain ezagunak ez diren zenbaitek ere sekulako laguntza ekonomikoa eskaini diete, dirutza honen patua zein izango den inork ez badaki ere.
Igaro den denbora luze honetan pista ugari jaso diren arren, gehienak baliogabetuak izan dira, aurrez aipatu dugun modura. Gurasoen jarrerak ere zeresan handia eman du, ez baita ohikoa honelako jazoera baten aurrean hain jokaera hotza agertzea, negar malko bakar bat ere isuri gabe kameren aurrean behintzat. Dagoeneko lau hilabete pasa dira gutxi gorabehera, baina zenbat gehiago beharko dira kasu hau argitzeko? Gurasoek ba al dute zerikusirik alabaren desagerpenarekin? Argituko al dira sorturiko galdera guztiak? Madeleine, bahitu edo ustekabean hil dute?
[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/SwqP2j00AsA” height=”425″ width=”350″ /]

Gauzak honela, McLaren taldea bitan banatzen da. Hamiltonen mekaniko eta ingeniariak eta Alonsorenak. Informazioa ezkutatzen hasten dira eta Alonso eta bere patroiaren arteko loturak hausten hasten dira. Artean, Ron Dennis gehiago arduratzen da Lewisi gertatzen zaionarekin Alonsok lortzen dituen emaitzekin baino. Baina benetako lotura apurketa hori Hungaroring zirkuituan gauzatzen da. Alde batetik, ia denok dakigu gertatutakoa larunbateko kalifikazio saioan. Alonsok Hammilton izorratu duela adierazten du FIAk. Honen ondorioz, salaketa bat jasotzen du Alonsok eta atzeratuta atera beharra dauka lasterketan. Aldi berean, Ron -erabat haserre ikusitakoarekin- Alonsorengana joaten da esplikazio eske. Ordutik aurrera, Alonso eta Dennis ez dira gehiago “aurpegietara†begiratu. Bestetik, prentsa britaniarra Alonso gogor kritikatzen hastend da eta alemaniar egunkari batzuk ez dira atzean geratzen. Aipatu behar da kritika horietatik asko Alonsoren izaerari zuzendutakoak direla.
Horren ondorioz, asturiar gidaria talde barruan deseroso samar dago. Egunkari guztiek bistakoa dena galdetu arren (ea bere lekua Mclaren taldea den edota urte amaieran taldea utzi behar duen), Fernando galdera horiei guztiei uko egiten saiatzen da.
2003ko azaroaren 22. Sydney. Ingalaterra eta Australiako errugbiko selekzioek norgehiagoka gogor batean ari dira munduko kopa jokoan baitago. Australiak etxean jokatzen du eta horrek taldea bultzatzen du, baina ingelesek ez dute esku hutsik joan nahi. Jokalariek laurogei minutu luzez sufritu ondoren, azken minutuan, Jhonny Wilkinson joko zabaltzaile ingelesak drop bat sartzen du, Ingalaterrako selekzioa munduko txapela aldarrikatuz eta, adituek diotenez, historiako errugbiko munduko txapelketa onenari amaiera emanez.
Hala eta guztiz ere, Zelanda Berriari aurre egingo dion hainbat selekzio badago. Nire ustez, Hegoafrika da horietatik garbiena. Nahiz eta bere jokalaririk onenetariko bat, Schalk Burger, lehen partiduan 




Iruzkin berriak