Archive | euskaljakintza

RSS feed for this section

Lengua errepasatzen

Pentsatzen dut asteburu osoa ikasten egongo zinetela eta gaur ikasitako hori errepasatzea tokatzen zaigu. Horretarako, hementxe dituzue Elenak igorritako bi aurkezpen. Lehenengoan, laburpena, gaia, eskema eta iruzkin kritikoa egiteko jarraitu beharreko urratsak adierazten dira; bigarrena, aldiz, hizkuntzaren funtzioei buruzkoa da (Recursos lings. para justificar las funciones del lenguaje). On dagizuela! 🙂

Aurkezpenak neurri handian ikusi nahi badituzue, klikatu hementxe (1, 2) eta full-i eman (aurkezpenaren behealdean, eskuinean). Zuentzat gorde nahi izanez gero, berriz, klikatu download file jartzen duen horretan eta zuen ordenagailura jaitsi ahal izango dituzue .


Comments { 0 }

Zorionak, Edurne!

Gaur, oker ez banago, gure Edurneren urtebetetzea ospatuko dugu. Edurnek iaz lortu zuen adin-nagusitasuna, beraz, gaurkoan 19 urte beteko ditu. 19 urte!!! (Erretiroan edo pentsatzen hasi beharko duzu, ezta???’ :wink:)

Edurne hasiera-hasieratik egon da euskaljakintzan (lehenengo urtetik) , beraz, eskarmentu handia du gure lan guztietan. Bere artikuluek zer pentsa ere eman digute askotan, gizarte-arazoek asko kezkatzen baitute (1, 2, 3, 4) . Beti dago tratu txarrak eta injustiziak pairatzen dituztenei laguntzeko prest; egun hauetan, esaterako, emakumeen harrikatzeaz idazten ari da (irakurtzeko irrikaz nago). Baina gatozen harira.

Zure eguna ondo hasteko, Edurne, bideo bat eskaini nahi dizugu euskaljakintzako partaide guztiok. Badakidanez gustuko duzula, goza ezazu Ramstein taldearen musikaz eta zure egunaz: 🙂

Comments { 2 }

Zorionak Eneritz eta Nerea!

Gaurko mezua eta abestiak euskaljakintzako Eneritz eta Nereari eskaini nahi dizkiegu. Bi hauek ere zahartu zaizkigu!!!!! Ez da txantxa, 18 urte!! Ikusiko duzue hemendik aurrera nola doazen urteak, bata besteari tokia kentzen… 🙂 Esan beharra daukagu, gaurkoan, arazo txiki bat dugula; izan ere, gelan Eneritz bi eta hiru Nerea baititugu. Jakiteko noren urtebetetzea ospatzen ari garen hasi zenbatzen. Eneritz, eskuinetik hasita, hirugarrena da. Nerea, berriz, ezkerraldeko bosgarrena:

my pimped pic!

Behin garbi gelditu dela zeintzuk diren omenduak, bideoetara pasatuko gara. Lehenengoa, Eneritz, zuretzat! Oraintxe bukatu da zure eguna 🙁 baina ziur nago, Gun n’ Roses ikusi orduko, barkatuko didazula atzerapena (alde batetik bestera ibili naiz egun osoan eta oraintxe lortu dut, azkenean, ordenagailu aurrean esertzea). Dena den, hori nahikoa ez bada barkamena lortzeko (kontuan izanda zure podomaticen eskaini dizkidazun abesti zoragarriak), zin dagizut hemendik zure hurrengo urtebetetzera Axl Donostiatik pasatuz gero, kontzertura joateko sarrera bat ordainduko dizudala. Ados?

Hurrengo bideoa Nerearentzat doa. Nereari bururatu zitzaion zorion mezu hauekin hastea; beraz, zorion bikoitza zuretzat, Nerea. Alde batetik, urteak betetzeagatik eta, bestetik, ideia berritzaileak euskaljakintzara ekartzeagatik! 😉 Ondo-ondo pasa zure eguna eta aprobetxatu ederki baino hobeto ospatzeko (badakizue zer datorren eta hemendik aurrera…). Ea gustatzen zaizun hau:

Comments { 1 }
-->