Gaurko saioan bi arau ezberdin azalduko dizkizuet: aurrealde eta hau guztia.
Nork ez du inoiz erabili honelakoren bat?
- Taberna guzti haietan izan ginen edo lagun guzti haiekin joan ginen festaz festa.
Bada, inguru hauetan, behinik behin, oso sartua dago erabilera hau. Edo beste hau:
- Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak.
Erabilera okerrak dira guztiak, ordea! 🙂 Hauxe da horien inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa:
AURREALDE
Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:
- Aurrealde edo aurreko alde,
- Atzealde edo atzeko alde,
- Goialde edo goiko alde,
- Barnealde edo barneko alde, e.a.
Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a.
Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke.
Araua osorik.
HAU GUZ(T)IA
- Hauek dira hobesten diren formak:
- Ontzat ematen dira hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori bezalakoak ere.
- Ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek:
guzti hauekedoetxe guzti hauek, gizonau,e.a.
Araua osorik.
Iruzkin berriak