Arauak 6: GALDETZAILEAK ETA NAHI PARTIKULA.

JakintzaKaixo, lagunak! Zer moduz doa eguneraketa ikastaroa? Astez aste ikusten ari zaretenez, arauak ez dira zailak baina beti dago zerbait (salbuespenen bat, xehetasun txikiren bat…) berez erraza dena zailtzen duena, ezta? Gaurkoan ez dago horrelakorik baina! 6. emanaldi honetan, nahi partikulari galdetzaile bat lotzean gertatzen direnak azalduko ditugu. Azter dezagun, bada, araua atalez atal.

Euskaltzaindiak zera dio:

Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:

  • Zernahi
  • Nornahi,
  • Nolanahi, e.a.

Baina, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (aipatutako kontsonante horiek galduz) edo marratxo baten bidez bereizita idatziko da:

  • Nonahi edo non-nahi,
  • Zenbanahi edo zenbat-nahi,
  • Nondinahi edo nondik-nahi, e.a.

Ez idatzi, beraz, nor nahi, nonnahi,e.a.

  • Praktika 2 (Galdera bakoitzaren erantzuna hautatu ostean, jarraitu ahal izateko, egin klik galdera ikurraren gainean).

Oharra: Batzuk denboraren mehatxuaz urduri jartzen zinetela eta, gaurkoan, txintxoa izan naiz eta lehenengo jarduerari kendu egin diot! 😉 Eutsi goiari!

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->