Lazkaotar bat zaldi lasterketa garrantzitsuan

Irati zaldi gaineanIrati Senarrek, 18 urteko lazkaotarrak, eta Alarpe zalditegiko Ilargi behorrak zubi honetan Bartzelonan ospatuko den lasterketan parte hartuko dute. Lasterketa hau Espainiako garrantzitsuena da, hiru izarretako puntu gehiena ematen duen txapelketa baita. Europako beste selekziotako aurkariak ere izango ditu eta denera 120 zaldik hartuko dute parte. Proba bi egunez burutuko da, bietan goizeko seietan hasi eta iluntze aldera bukatuz.

Iratik, maila honetara iritsi ahal izateko, entrenamendu oso gogorrak egin ditu egunean sei ordu behorraren gainean ibiliz. Aipagarria da bere ibilbidean iaz Bardeetan izandako Espainiako txapelketa. Bertan, Iratiren jardun apartagatik lortu zuen Euskal Selekzioak urrezko domina. Aurten, berriz, Txekian ospatu den Europako txapelketan, zoritxarrez, ezin izan du parte hartu gorabehera batzuk zirela eta.

Arestian aipatu dugun legez, zubi honetan 200 kilometroko ibilbidea egin beharko dute zaldi-zaldunek bi egunetan. Egun bakoitzean, erlojuaren kontra eta raid modalitatean 40, 38 eta 20 kilometroko 3 etapa egin beharko dituzte. Molde honetan, zaldunek hainbat kontrolgune pasa behar izaten dituzte. Kontrol hauen helburua zaldiek albaitarien azterketa pasatu eta errekuperatzea da, baldintza egokienetan aurrera jarraitu ahal izateko.

Iratik behorra fisiko onenean dagoela eta postu politean bukatzeko ahalegina egingo duela dio. Guk, Goierri aldetik, zorterik onena opa nahi diogu! Ondo ibili eta eutsi goiari, Irati!:smile:

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->