Archive | euskara

RSS feed for this section

Arauak 1: EUSKAL ALFABETOA.

JakintzaKaixo, guztioi eta ongi etorri euskaljakintzako arauak online ikastarora! Ikastaroaren helburua Euskaltzaindiaren arauak ikastea (errepasatzea) izango da. Horretarako, astez aste, arau bat hautatu eta labur-labur Euskaltzaindiaren erabakia aipatu ondoren, berau praktikatzeko jarduera bat gutxienez emango dugu. Arauaren azalpenean edo ariketa egiterakoan zalantzaren bat baduzue, iruzkin bat bidali eta erantzuten saiatuko gara. Ikastaroa atalez atal jarraitu beharrean, osorik egin nahi baduzue, hementxe klikatuz izango duzue horretarako aukera (bisitari gisa sartu). Pasa gaitezen, bada, hitzetatik ekintzetara eta has gaitezen lanean.

EUSKAL ALFABETOA izango da gure 1go ikasgaia. Hementxe duzue horri buruz Euskaltzaindiak dioena:

Euskal alfabetoa edo ABCa hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik:

Letra Izena

  • a — a
  • b — be
  • c — ze
  • d — de
  • e — e
  • f — efe
  • g — ge
  • h — hatxe
  • i — i
  • j — jota
  • k — ka
  • l — ele
  • m — eme
  • n — ene
  • ñ — eñe
  • o — o
  • p — pe
  • q — ku
  • r — erre
  • s — ese
  • t — te
  • u — u
  • v —uve
  • w — uve bikoitza
  • x — ixa
  • y — i grekoa
  • z — zeta

Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira. Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

Honaino teoria. Jarraian, bi jarduera topatuko dituzue euskal alfabeotari buruz ikasitakoa errepasatzeko:

Ea zer moduzko hasiera ematen diozuen ikastaroari! 🙂

Comments { 0 }

Azalpenerako prestaketa taula

AZALPENERAKO PRESTAKETA TAULA

Esan dugun bezala, jendaurreko azalpenak bere egitura propioa du, eta hori errespetatu egin behar da (sarrera, garapena, bukaera…). Horretarako, azalpena prestatzen laguntzeko, hementxe duzue ondorengo taula. Taula hori betez, jendaurreko azalpena presta dezakezue.

Prestaketarako laguntza orria: azalpena pausoz pauso.

Hasierako

agurra

(hitzartzea)

………………………………………………………………………………

………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………

…………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………..

…………………………………………………………………………..

Adibidez:
“kaixo, denbora asko pasa dut hau prestatzen, eta ea gustatzen
zaizuen…”, edo, “ oso erraza da egitera goazena, adi-adi entzun…”,
edo, “beno, espero dut ez duzuela lorik hartuko…”.

Edozer gauzak balio du, kontua entzuleak adi jartzea da, guri entzuteko gogoa piztea.

Zertaz
hitz

egingo
duzu?

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………..

………………………………………………………………..

………………………………………………………………..

…………………………………………………………………

…………………………………………………………………

………………………………………………………………..

AZALPENA

…..……………………………………………………………………………………..

……………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………

Tarte honetan idatzizko eskema kopiatuko duzu. Eskema hau bera erabiliko da gero, azalpena ematean.

Interesgarria izan liteke, entzuten ari direnei eskema horren beraren hezurdura ematea (baina ezer ere idatzi gabe), horrela, entzuten ari diren bitartean, eskema bete dezakete.

Bukaerako

agurra

(hitzuztea)

……………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………..

……………………………………………………………………………..

…………………………………………………………………………..

…………………………………………………………………………….

……………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………….

Adibidez:
“Hauxe zen dena, espero dut ulertu izana…”, edo, “Zer, interesgarria
dela lehoien bizimodua?…”, edo, “Ez dakit ondo azaldu dudan baino…”.

Edozer gauzak balio du, entzuleengandik agurtzea da
helburua.

Comments { 0 }

ORAINGOAN BAI!

Lehengoan, Berria egunkaria irakurtzen ari nintzela, albiste pozgarri honekin egin nuen topo:

D ereduko laugarren lerroa jarriko dute Patxi Larrainzarren. Iruñeako ikastetxean tokirik gabe gelditu ziren hamabi haurrek han ikastea onartu du Nafarroako Gobernuak.

Gurasoek hamaika ekimen egin ondoren, tartean hainbat elkartze eta prentsaurreko, ahalegin horiek guztiek eman dute bere fruitua, azkenean, D ereduko laugarren lerroa jarriko baitute Patxi Larrainzarren.

Zoritxarrez, ez du luzaroan iraun poz honek, orriari buelta eman eta honelako hau irakurri dudanean:

Ele biko unibertsitatea kalitate txarrekoa izango litzatekeela adierazi du Nafarroako presidenteak

.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan bazterrean utzi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoa ele bikoa izateko aukera. BETIKO LEPOTIK BURUA!

Nafarroa oinez Honek guztiak, Nafarroa Oinezeko logoa ekarri dit burura. Bertan agertzen den zurrunbiloak ikastetxe hauek aurrera egiteko dituzten oztopoetan pentsarazi dit. Ez da samurra urte osoan zehar ikastola hauek egin beharreko lana eta bota beharreko izerdia hau guztia ondo irten dadin. Nafarroa Oinez euskal kulturaren alde egiten duten ikastetxeen ospakizuna da. Urtero-urtero ikastetxe ezberdin batek antolatzen du hauek duten premiaren arabera. Aurten, Berako Labiaga ikastolari egokitu zaio antolakuntza honen buru izatea.

Ez da Berak Nafarroa Oinez ekimena antolatzen duen lehenengo aldia, bai 1983ko bai 1994ko ekitaldiak bertan egin baitziren. Lehenengoan, euskaltzale guztioi esker, sekulako arrakasta lortu zen eta aurrez ezarritako helburuak betetzeko adina laguntza jaso zuten. 1994ko ekitaldira ere 80.000 pertsona inguratu baziren ere, iluntzean, gertakizun desatsegin bat zela eta giroa ilundu zen (polizia nazionala sartu zen eta bertan zegoen jendearen aurka kargatu zuen).

Aurtengo jaialdia ere arrakastatsua izatea espero da; izan ere, kontuan hartu behar baita, Nafarroa Oinez ez dela egun bateko lana, urte osoan zehar jende askoren inplikazioa eskatzen duen ekintza baizik.

Beste alde batetik, festa gune ezberdinetan banatuta egongo da adin guztiko jendearentzat jarduera ugarirekin. Abestia, berriz, Skalariak taldearena da eta letra Estitxu Arozenak idatzia. Beste urteetan bezalaxe, aurten ere helburu nagusia ikastolen egoera ekonomikoa arintzea da; beraz, denak gonbidatzen zaituztet bihar ospakizun honetara hurbil zaitezten, Berako ikastolak bere helburuak bete ditzan. ORAINGOAN BAI!

Abestia entzun nahi duzu?


powered by ODEO

Comments { 0 }
-->