Archive | hitzaro

RSS feed for this section

Apaizac obeto espedizioko kideak, Hizketaldian

Jon Maia Ane Miren MirallesTernua aldeko uretan Apaizac obeto espedizioan bizi izan zituzten esperientzien gainean hitz egingo dute asteazkenean Ordizian Jon Maia bertsolari zumaiarrak eta Ane Miren Miralles ordiziarrak. Diapositiba emanaldia eta hitzaldia, 19:00etan izango da Barrena Kultur Etxean, Hizketaldiak egitasmoaren barruan. Udaleko Euskara eta Kultura sailek antolatu dute asteazkeneko hitzaldia, Hitzaro Euskara Elkartearekin batera.

Apaizac obeto 2006 espedizioak 1.000 itsas milia egin zituen Atlantikoan barna. Antzinako balezaleen modura ibili ziren Euskal Herritik joandako bost lagun Terranova aldeko itsasoetan, ekaitz eta haize bortitzen gordintasuna pairatuz. Abentura bitxia, sei marinelek eta patroi batek egin zuten: Jon Maia, Ane Miren Miralles, Markos Sistiaga, Iker Leizaola eta Xabier Agote euskaldunek eta Ternua bertako Mi’kamaq tribuko indigenak.

ontziaAparteko erronka honetan murgiltzeko, XVI. mendeko bale-arrantzontzi baten erreplika sortu zuten Pasaiako Albaola Elkarteko kideek: Beothuk izeneko untzia, zortzi metro luze eta bi metro zabal den haritzezko ontzi xumea, kubierta eta kabinarik ez duena.

Bidaiari ekin aurretik, tripulazioak sei arraun eta bi belen laguntzaz nabigatzera ohitu behar izan zuen, halakoxea baitzen XVI. mendeko euskal bale-arrantzontzietan erabiltzen zen propultsio sistema bakarra.

Horrez gain, garai hartako janzkerak erabili zituzten ozeanoa zeharkatzeko. Jantziak Kanadan ehortzitako euskal balezaleen hilobietan aurkitu ziren arropen arabera egin ziren. Janariari dagokionez, garai hartan kontsumitzen ziren produktuez elikatu ziren: ogia, ilarrak eta babak.

Espedizioaren izenak euskal bale-arrantzaleen garaiko pasadizo bat dakarkigu gogora, Atlantikoaz bestaldeko indigenek “apaizak hobeto” esaldiaz erantzuten baitzieten euskaldunei hara heldu eta zer moduz zeuden galdetzen zietenean.

Comments { 0 }

Ordizia kantuz 2007

  • Irailak 21 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.Ordizia kantuz

PAKO ARISTI & MIKEL MARKEZ:

TABUAK SALTSA BERDEAN

  • Irailak 28 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.

ALL JAZZ ERA

  • Urriak 5 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.

IGELAREN BANDA

  • Urriak 19 (ostirala) : Barrena Kultur Etxean, 22:00etan.

MORAU

  • Urriak 26 (ostirala): Plaza Nagusian. Afaria 20:00etan eta Kontzertua 22:00etan.

Kantu afaria BERRIKETAN taldearekin eta BERTSO RAP SOUND SYSTEM

Informazio guztia neurri handian ikusteko, egin klik goialdean eskuineko ikonoan (inprimagailuaren ondoan) :

[kml_flashembed movie=”http://static.scribd.com/FlashPaperS3.swf?guid=b6vngycpc5b12&document_id=291715″ height=”600″ width=”550″ /]

Comments { 0 }

Diru-laguntzak uda ikastaroetara doazen unibertsitarientzat

UEUUrtero bezala, Ordiziako Udalak diru-laguntzak emango dizkie Euskal Herrian kokatuta dauden unibertsitateetako uda ikastaroetara doazen ikasle eta langabetuei; beti ere hartzen dituzten ikastaroak euskaraz badira. Diru-laguntza eskatzaileak honako baldintzak bete beharko ditu: Ordizian erroldatuta egotea eta ikastaroan asistentzia ona izan duela bermatzea ziurtagiri bidez. Aipatu baldintzak betez gero, matrikula kostuaren %50 itzuliko dio Udalak.

Udako ikastaroetarako diru-laguntzak emateko diru-partida berezia dauka Ordiziako Udalak. Beraz, diru-laguntzak partida agortu artekoak izango dira. Partida horretan jasotako diru kopurua baino handiagoa balitz eskaera, laguntzak eskatzaile guztien artean proportzionalki banatuko lirateke.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Eskaera orriarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira: nortasun agiriaren kopia, asistentzia ziurtagiria, matrikula ordaindu izanaren agiria eta ikasle edo langabetu txartelaren kopia.

EHU Ekainaren 21a arte dago irekita Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) matrikula egiteko epea. Maiatzaren 31ra arte eta plazak gelditzen diren bitartean, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) Uda Ikastaroetan izena ematekoa.

Ikastaroen eskaintza

UEUren 35. Ikastaldia Eibarren, Baionan eta Iruñean gauzatuko da. Guztira, 30 ikastaro antolatu dituzte: hamaika Eibarren (uztailaren 2tik 13ra), zortzi Baionan (uztailaren 9tik 13ra) eta 10 Iruñean (uztailaren 16tik 20ra). Ikastaro hauen gaineko informazioa nahi duenak, UEUren webgunean topatuko du.

Ekainetik irailera bitartean izango dira EHUren Uda Ikastaroak, Donostiako Miramar Jauregian, eta 72 ikastaro eskainiko dira guztira; horietatik sei bakarrik izango dira euskaraz. Honakoak: Heriotza eta nahigabearen trataera irakaskuntzan (D zikloa: Bizitzaren Bidaia); Ebaluazioaren oraina eta geroa hezkuntzan (G zikloa: Hezkuntza); Oinarrizko hezkuntza konpetentziak (G zikloa: Hezkuntza); Hizkuntzen ebaluazioa eskolan ikuspegi komunikatiboaren baitan (J zikloa: Hizkuntzalaraitza eta Literatura); Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena. XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan (J zikloa: Hizkuntzalaritza eta Literatura); eta, Emozioak (R zikloa: Pentsamendua eta sorkuntza Euskal Herrian). Informazio gehiago nahi izanez gero, jo EHUko webgunera.

Comments { 2 }
-->