Archive | jakintzako berriak

RSS feed for this section

Jakintza Ikastolako ikasle ohi zara?

Aurten betetzen dira 40 urte Jakintza Ikastola sortu zela. Ekimen ugari izango dira gertaeraren harira urtean zehar burutuko ditugunak eta horietako bat ikasle ohien afaria da; izan ere, apirilaren 26an, Jakintza Ikastolako ikasle ohien afaria ospatzea ideia ona izan daitekeela pentsatu baitugu. Beraz, jakin ezazue ikasle ohi guztiak bertaratzea gonbidatuta zaudetela. Izugarri polita izan liteke belaunaldi zein ikasturte ezberdinetako ikasle eta irakasleak elkartzea afari goxo baten aitzakiaz!

77an jaioak

Arazo txiki bat ere badugu; izan ere, jakin badakigu ez dela oso erraza ikasle ohi zareten guztiengana iristea. Horregatik oharra irakurtzen duzuen guztiok albiste hau zuen ingurukoen artean zabaltzea biziki eskertuko genuke. Ea denon artean ikasle ohi askorengana iristeko gai garen…

Amaitzeko, Jakintzazu aldizkariaren bilduma ikasle ohien artean banatzeko orduan, arazo berberarekin topo egiten dugula esan nahi dizuegu. Bai gure datu basean ikasle ohi guztien datuak behar bezala jasota ez ditugulako, bai beste asko eta asko eguneratu gabe daudelako, ikasle ohi asko gelditu ohi zarete bilduma etxean jaso gabe. Jakin ezazue ikastolako bulegora dei bat egitea edo mezu bat bidaltzea nahikoa dela hemendik aurrera bilduma hori eskuratzeko.  

Gonbidapena

Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik goiko irudian.

Anima zaitezte!

Comments { 0 }

Ana Altuna gogoan

Ana AltunadoluGazte gazterik hasitakoa
gure ikastolan lanean
Garagartzako gela handian
dantzan ikasle artean
Ikastolako ospakizunen
ardura beti soinean
Zenbat umore ta alaitasun
Ana hire konpasean
Hire musikak jarraituko din
Jakintzaren bihotzean

Comments { 0 }

Amaiera ezin hobea ibilbide luze bati agur esateko.

Iaz nire herrikide den Junek egin bezala, nik ere ikastolari agurra artikulu honen bidez eman nahi diot. Lehengo asteko ostiralean eman genion amaiera afari eder batekin ikastolan igarotako urteei. Adierazi ezin den sentimendu triste eta, aldi berean, pozezko batekin aurkitu nintzen gaua aurrera zihoan heinean. Urteetan atzera begiratu nuen eta ahaztuko ez zaizkidan oroitzapenez betea zegoela ikusi nuen. Onak zein txarrak baina nire bizitzan zeresan handia eman dutenak. Orain egoera bestelakoa da, txiki-txikitatik elkarrekin egon ostean nork bere bizitzarekin aurrera egingo du giro ezberdin batean. Ikastolan aspaldi izan den talde berezi eta garaiezinak agur esango dio, beraz, Jakintzako familiari.

Ostiraleko afaria hizpide hartuz, aipatu beharra dago gure gelako mutilek izan zuten lana beraiek aritu baitziren zerbitzari eta sukaldari lanetan Jokinen gidaritzapean. Neska koadrila, ostera, poteoan aritu ginen afari ordua iritsi bitartean. Niri, hala ere, gehien afari ondorengoa gustatu zitzaidan. Han zegoen saltsa eta esan beharra!!! Batzuek urtean zehar gertatutako gaizki ulertuak konpondu, besteek elkarri txisteak kontatu eta konturatzerako goizaldeko ordu biak ziren. Elkartetik irten eta tabernetarako bidea hartu genuen. Bertan izan ginen hauek itxi artean. Goizeko hiru eta erdiak joak zirela jende gehienak etxera joateko erabakia hartu bazuen ere, parranda zaleenok Segurara joan ginen egunak nola argitzen zuen ikustera. Honela, bada, gosaltzeko ordurako etxean ginen eta ondoren, nekeak eraginda, lotara joan ginen afaria errepikatu beharra dagoela hausnartuz. 🙂

Cool Slideshows!

Comments { 3 }
-->