
Ordiziako Barrena Jauregian dagoen liburutegira joan nintzen euskal idazle batek idatzitako nobela baten bila. Denbora luzez liburu desberdinak gainbegiratu ondoren, liburua aukeratu eta etxera joan nintzen. A zer nolako ezustea! Liburu hori aukeratutakoen zerrendan zegoen, eta beste liburu baten bila bueltatu beharko nuen. Buruari milaka buelta eman arren, ez nuen erakartzen ninduen libururik aurkitzen… Handik egun batzuetara, liburuaren gaia erabat ahaztua nuenean, Uxue Alberdiren berri izan nuen Gipuzkoako bertsolari txapelketa zela eta. Jakin-mina sortu zidan, eta nire harridurarako, liburu bat idatzia zuela jakin nuen, Aulki bat elurretan (ELKAR, 2007).
Uxue Alberdi 1984ko martxoaren 18an jaio zen Elgoibarren. Kazetaritzan lizentziatua da eta itzulpengintzan, zenbait komunikabidetan kolaboratzaile eta bertsolaritzan aritzen da. 18 urterekin Bilbora joan zen kazetaritza egitera, eta 20 urterekin Suediara, Erasmus beka lortuta. Bertan ipuin-bilduma bat idatzi zuen eta, 2005ean, Igartza bekara aurkeztu eta irabazi egin zuen Aulki bat elurretan proiektuarekin. Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkarrek antolatutako beka honen laguntzaz kaleratu du bere lehen liburua. Uxueren bidaia eta bere bizitzaren beste hainbat gorabeheraren berri zabalagoa euskaljakintzako Elenak idazle eta bertsolariari egindako elkarrizketan izateko aukera izango dugunez, liburuan topa dezakegunaz azaltzera mugatuko naiz.
Alberdi Suedian bizitakoaz baliatu da lan hau egiteko. Hango gizon-emakumeez ari da. Liburua, lehen esan bezala, ipuin-bilduma bat da eta istorio guztien arteko lotura Suedian gertatzen direla da. Narrazio hauetan herrialde honetako paisaia azaltzen da: hotza, izoztua, zuria… eta bertako pertsonaiak ere askotan modu horretan azaltzen dira. Horren adibide da lehenengo istorioan azaltzen den Sven.
Sven mutiko bakartia da, beltza, eta Suediako paisaia zuria izanik, kolore beltza Suediarako gaizki egina den kolorea dela dioena, beltza zuritzen saiatzen dena…
Svenek, behin bada ere, elur bola batekin belea zipriztin zuriko mika bilakatu nahi izan zuen. Eta belea ez zen apartatu. Aulkiaren ondoan geratu zen mika bihurtuta, Svenen ondoan. Potetxoa atera zuen mutilak poltsikotik eta poliki-poliki, batere presarik gabe, pilula guztiak irentsi zituen, banan-banan. Eta han geratu ziren belea eta Sven, elur maluten azpian geldi-geldi. Gero eta zuriago, gero eta zuriago… Perfektu bilakatu ziren arte.
Hala eta guztiz ere, idazleak ez du gehiegi sakontzen pertsonaia bakoitzean. Ipuin laburrak direnez, pertsonaiak bizi dituzten egoerengatik ezagutzen ditugu, eta ez egiten diren deskribapenengatik. Esate baterako: Sven mutiko bakartia da, Madeleine estatuarena eginez kalean eskean egoten dena, Birgitta senarraren ahotik beste emakume baten izena entzun eta gero amore ematen duen emaztea, David eta Amanda elkarri bizkarra emanez lo egiten duen bikotea…
Ipuinen artean badago bat idazleak egiten duen testu antolaketagatik atentzioa deitzen duena. Istorio honetan, taxilariaren eta bezeroaren arteko egoera azaltzen da, baina bakoitzaren gogoetak lerro ezberdinetan agertzen dira: 1, 3, 5… lerroak taxi-bidaiariaren pentsamenduei dagokie; eta 2, 4, 6… lerroak, gidariarenei.
Inoiz ez nuen pentsatuko ipuinen atzetik bidaiatzeko
Aipatua zioten lehenago ere lagun taxista batzuek ger-
bezain ausarta izango nintzenik, baina txikitan tximele-
tatu zitzaiela. Berari …â€
Bestalde, narratzaileari erreparatzen badiogu, ipuin bakoitzean egoerara egokitzen dela konturatzen gara. Horrela, lehenengo ipuinean narratzaileak anaiari “hika†hitz egiten dion bitartean; bigarrenean, lehenengo pertsonan ari da; hirugarren ipuinean, hirugarren pertsonan…
Nire iritziari dagokionez, liburu bitxia dela esango nuke. Ipuin bakoitza aurrekoaren oso desberdina izanik, badago detaile txikiren bat lotzen dituena, hitz bat… Gainera, istoriotxo bakoitza gustura irakurri dut eta, hauetako bakoitza bukatzean, bertako pertsonaiak gehiago ezagutzeko irrikaz geratu naiz; izan ere, guztiak oso errealak iruditu baitzaizkit. Hala ere, istorioen arteko lotura sendoagoa izatea gehiago gustatuko litzaidake; horrela, intriga handiagoa sortzeko eta kontakizun baten segidan, atsedenik gabe, bestea irakurtzeko. Baina honek ere badu bere alde ona; izan ere, konstantzia handirik behar ez denez, nahi denean liburua hartu eta tarte atsegin batez goza daiteke aurrekoa ahaztu izanaren beldurrik gabe.
Gauzak horrela, istorio nahasi eta ulertzeko zailak direnak gustatzen ez bazaizkizue, hemen duzue liburu apropos bat. Batzuetan gogoeta sorraraziko dizue, Xake mate kontakizunean, esaterako. Beste batzuetan, Oihua istorioan, adibidez, akzioa erakutsiko digu…
Kritika gehiago ikusteko, klikatu hemen.
Amaitzeko, gure protagonistari buruz zertxobait gehiago jakiteko grina piztu bazaizue, jakin ezazue euskaljakintzakook idazleari eginiko elkarrizketa egun pare batean argitaratuko dugula. Ordura arte, ondo izan!


Liburu berezi baten orrialde, esaldi, hitz eta letretan barneratuko ninduen bultzadarik izan gabe nengoen aspaldian. Bazeuden oso gustura irakurri eta asko gustatu ez zitzaizkidanak. Baina oraingoan barne sentimendu eta hausnarketak berpiztuko zizkidan istorio ezberdin eta atseginaren bila nenbilen. Hori dela eta, artikulu honen gai bilakatuko zen liburua hautatzeko, ikertzaile bihurtu nintzen interneten zehar.
Bere idazlanik garrantzitsu eta irakurrienak
Bere amona Sararekin bizi izan da Oskar hau hiltzen den arte, amarik gabe. Ondorioz, amona Sararen dendako manikia, berarentzat ez da panpina hutsa, ama baizik, bere babesa. Iragana. Anak, bere emaztegaiak, hasiera batean ulertzen du bien arteko harremana, baina gehiago jasan ezin duen unean, bietako bat aukeratzeko esaten dio. Bera edo Greta.
Lehenengo orrialdeak irakurri ondoren, ongi aukeratu nuen dudan jarri banintzen ere, asko gustatu zait. Gero eta gehiago irakurri, orduan eta gehiago gustatzen zitzaidan eta murgiltzen nintzen istorioan. Aurretik aipatu dudan moduan, Greta oso bestelako liburua da, ezberdina eta zer gertatuko den inondik inora jakingo ez duzuna. Pertsonaien pentsamendu eta sentimenduetan oinarritzen da gehienbat, honek guztiak irakurketa gertuagotik sentitzera eramaten zaitu. Hala eta guztiz ere, pasarte guztiak ez dira lehengo pertsonan kontatuak eta elkarrizketa ugari ere agertzen dira, erritmoari nolabaiteko bizitasuna emanez.
UNAI ELORRIAGA
Matias Malanda, ministerioko funtzionario garrantzitsuenetarikoa, Iduserantz abiatu da, ministeriorako proiektu bat burutzeko asmoz; hori dirudi, behintzat. Bertan “Malanda Pentsioan†egokituko da, non bertako familiaren bizikide bihurtuko den. Zenbait pertsonak kontatutako gertaera bitxiak jasoko ditu bere grabagailuan; aldi berean, “Tabucchi†izeneko entziklopedietan Matias bilatzen ari den gauza misteriotsu hori aurkitzera eramango duten pistak aurkituko ditu.
Iritzi pertsonalari dagokionez, liburu interesgarria iruditu zaidala esango nuke. Ez dakit ziur zer. Agian, idazkera berezia; istorioa bera, apika… baina badago zerbait Van´t Hoffen ilea beste liburuetatik desberdintzen duena. Originaltasun hau da, nire ustez, Elorriagaren eleberriaren sekretua. Liburu honek ez du etengabeko jakin-mina sorrarazten duen istorio horietako bat kontatzen. Liburu honen helburua gertakizun bat kontatzea baino, irakurleari gogoeta txiki bat egitera bultzatzea dela esango nuke nik; izan ere, liburuaren benetako mamia airean uzten baitu idazleak; bestela esanda, edukiaren interpretazioa irakurlearen baitan uzten du idazleak.




Iruzkin berriak