Euskara gaian irakurgai bat aukeratu behar nuela eta, etxeko liburuak begiratu eta ia guztiak irakurriak nituela ohartzean, ikastolako liburutegira jo nuen. Aukeratu nuen, bada, liburu bat eta, zoritxarrez, nire ikaskide bat aurreratu zitzaidan liburu berdinarekin! Ondoren, beste baten laburpenari begirada bat bota eta Auskalo, Luk! aukeratu nuen.
Lan honen idazlea Luis Haranburu-Altuna da. Idazle hau Alegian jaioa da eta sarean berari buruz lortu dudan informazio eskasean, narrazioa, nobela, saiakera, antzerkia eta gutunen bat ere idatziak dituela jakin dut. Lan zabala egin du, beraz, eta kultura arlo gehienetan pausoak eman ditu. Gainera, bere karrera luzeari jarraiki, aurten Kutxak urtero ematen duen Donostia Hiria literatur lehiaketa irabazi du Josafat antzezlanarengatik.
Aipatu dudan bezala, Auskalo, Luk! izan da irakurri dudan liburua. Lehen pertsonan idatzia dago eta Luk Otamendiren istorioa kontatzen du. Hala ere, bere familiartekoen gertakizunek pisu handia dute nobelan eta hau nabaria da kontatzeko orduan. Izan ere, kapituluka bananduak daudenean, Luk eta bere seme Xuk txandakatzen dituzte kontakizunak, bakoitzak bere ikuspuntutik kontatuz. Era honetan, aita eta seme baten ikuspuntu desberdinak ikus ditzakegu eta bakoitzaren bizian berebiziko garrantzia duten gertakizunak oso desberdinak direla ohartzen gara, nahiz eta biak etxe berdinean bizi eta bulego berdinean lan egin.
Istorio honen muina Lukek duen “amodiozko� harreman bat da. Ana da bere neskalaguna eta bera baino ia bi aldiz gazteagoa den neska ederra da. Bestalde, Luk gizon aberatsa da eta bere arazoez ahaztu eta lasaitzeko kokaina du lagungarri. Detaile honekin, eta bere neskalagun Anarekin, ikus dezakegu Lukek kapritxoz eta lizunkeriaz beteriko bizitza daramala. Erritmo hau ez du batere atsegin bere seme Xuk, eta bien arteko komunikazioa familia arazoak direla eta nahiko urria da. Hau, Luken alaba
Fanik izaten duen bat-bateko desagertzean bistan geratzen da. Zaila suertatuko zaio Luki Anarekin asteburu goxo bat igaro edo bere alaba gazteenaren arazoez arduratu eta bere segurtasuna bermatzeko egin beharko duen aukeraketa. Desagertze honekin batera, zenbait gauza arraro gertatuko dira Faniren ingurukoen galderekin, eta bere alabaren bizia Bilbon susmagarria gertatzen ari bada ere, ez da nahikoa izango Luk bere buruaren ongizateaz baino ez arduratzeko.
Egia esan, nobela interesgarria da eta aholkatuko nuke denbora atsegin bat igarotzeko. Gaurkotasun sentsazioa ematen du eta baita gertukoa ere. Narrazioa Donostiako kaleetan zehar kontatzen da eta hauek ezagunak izatean, hurbiltasuna transmititzen du. Deskribapenetan ere egungo janzkera eta ohiturak kontatzen dira, eta baita kartzelako preso batzuei egiten zaien bisita ere. Hemen, egungo politika arazoak ere zerikusia duela ikusten da eta, beraz, sinesgarritasun handiko nobela dela esango nuke.
Amaitzeko, zera aipatuko nuke: liburu hau irakurriz gero, damutuko ez zareten autore bat ezagutuko duzue; izan ere, Luk Otamendiren istorioa gustagarria gertatuko zaizuelakoan bainago.

Joan Mari Irigoien 1948. urtean jaio zen Altzan (Gipuzkoa). Ingeniari ikasketak egin zituen eta irakaskuntzan eta itzulpengintzan jardun izan du. Gaur egun, euskal literaturaren gorenera iristea lortu du. Olerkigintzan eta nobelagintzan aritu den arren, azken honek eman du ezagutzera. Bere lehen liburua, Oilarraren promesa, 1973. urtean kaleratu zuen. 1975. urtean, berriz, Irun Hiria saria lortu zuen “Hutsetik esperantza� olerki bildumari esker. 1983. urtean Hego Ameriketako errealismo fantastikoaren ukitua duen “Poliedroaren hostoak� eleberria kaleratu zuen. Urte batzuetara, 1987an, “Udazkenaren balkoitik� argitaratu zuen eta 1989an, “Babilonia�. Azken honekin Euskadi Saria lortu zuen. 1991n bigarren olerki liburua argitaratu zuen “Denborak ez zuen nora� izenburupean. Handik urtebetera, “Lur bat haratago� nobela kaleratu zuen eta ondorengo urteetan etengabe joan dira bere lanak argia ikusten.
Pertsonaia hauetako baten bizi gorabeheratsuaren eraginez, euren bideek bat egiten dute. Halere, iraganaren itzalek beraien bizi pozak estaliko dituzte. Bizitzako kolpe gazi eta gozoak nahasten ditu idazleak eta zenbait nahiren ondorioak, inoiz imajina ezin ditzakegunak. Modu estrategikoan narraturik, Sara eta Anderren biziek irakurlearen barrenera heltzea lortzen dute. 




Iruzkin berriak