Archive | orokorra

RSS feed for this section

Euskaljakintza…urteko moda ekitaldi loriatsuenak zipriztindua!

victoria's secretUrtea aurrera doala eta, gabonak bertan ditugula, Victoria’s Secret lentzeria markak, urtero ohikoa duen bezala, munduko pantaila guztiak apaindu ditu bere desfile ikusgarriez. Aurtengo edizioan, Hollywood konkistatuz, Los Angeleseko Kodak antzokian aurkeztu dituzte denboraldi berriko konjuntoak.

Marka hau Atlantikoaren beste aldetik datorren enpresa indartsua da, 900 denda ditu estatu osoan banatuak eta bere egoitza nagusia Columbusen (Ohio) du. Ezaguna da, beste arrazoi batzuen artean, bere irudi diren modeloak, munduko neskarik desiratuenak izateagatik, Victoria’s angels izenez deituak Amerikan! Gisele Bundchen, Karolina Kurkova, Tyra Banks…dira aurtengo desfilean parte hartu duten modelo ospetsuenetako batzuk.

Ohitura den bezala, aurten ere aho bete hortz uzi gaituzte aurkeztutako jantzi liluragarriekin; dena den, aurtengo ekitaldia berezia izan da. Izan ere, modelo hauetako batzuek beraien karreraren amaiera iragarri baitute. Tyra Banksek, esaterako, ibiltoki gainean pasa dituen urte mordoari agur esan zion aurreko asteazkeneko desfilean. Baina batzuk joan eta beste batzuk etorri, Roy Raymondek fundatutako enpresari aukera hau probetxuzko gertatu zaio bere modelo berriak aurkezteko.

2006ko desfilean azpimarratzeko momentua, dudarik gabe, Karolina Kurkovak diamantez eginiko bularretako bat soinean zuela azaldu zenekoa izan zen. Apustu egingo nuke bat baino gehiago asteazkenean Kodak antzokian bildu zen ikuslegoaren azalean gustura egongo zela!

Etxetik ikusteko beste aukerarik ez dugunok, ordea, badugu zer ikusia!

Ea gustuko duzuen!

Comments { 2 }

IKASTEKO AHOLKUAK

ikasketakJadanik azterketa garaia iritsi da eta ziur nago zuetako askok azkeneko unerako utzi duzuela ikasi beharrekoa.

Pilaketa honek hainbat ondorio ekar ditzake. Batetik, gure burua gutxiesten dugu, dena ikasteko gai ez garela izango pentsatzen dugu eta larritu egiten gara. Aldi berean, larritasun eta estres horrek ez digu ikasten uzten. Sentimendu hauek guztiak behin eta berriro errepikatzen dira eta konturatu garenerako gaueko 12ak dira eta jada ez dago ezer egiterik.

Hau gerta ez dadin oso garrantzitsua da erlaxatzea. Ez dago inongo errezeta magikorik ikasteko, baina zenbait ohitura izateak konzentratzen lagunduko digu:

  • Ahaztu bizitza pertsonaleko kontuak, ikasi behar duzun gaian zentratu eta ez izan pesimista.
  • Urduri bazaudete, hartu arnasa sakon sudurretik, segundo gutxi batzuetan eutsi horri eta, azkenik, poliki-poliki ahotik edo sudurretik bota. Horrela erlaxatzea lortuko duzue.
  • Ikasi behar dugun lekua egokitu behar dugu: gela aireztatua eduki, argia behar bezala, arreta galaraziko diguten elementuak kendu…
  • Erabateko isiltasuna lortzea ezinezkoa da. Baina adituek diote lagungarria dela musika instrumentala jartzea edo behin eta berriz errepikatzen den soinu bat edukitzea. Esate baterako , erloju batena. Denbora tarte bat pasa ondoren, soinu horretara ohituko gara eta ez diogu jaramonik egingo, horrela, kontzentratu ahal izango dugu.
  • Azkenik, ez da gomendagarria ordu asko jarraian ikasten jardutea. Orduko 10 minutu telebista, internet edo horrelakoekin ikasketez ahaztea gomendatzen da.

Wayne W. Dierrek esan zuen:

La aptitud es el tiempo requerido por un estudiante para dominar una determinada disciplina; por tanto dado el tiempo suficiente, todos los estudiantes pueden llegar a dominar una determinada disciplina.

Beraz, ez galdu itxaropena, denok baikara gai aprobatzeko. Denbora gehiago edo gutxiago beharko dugu bakoitzaren gaitasunen arabera, baina ahal denok ahal dugu.

Comments { 6 }

Ahozko laburpenean trebatzeko hainbat testu






Ahozko laburpenetan trebatzeko hainbat testu

Ahozko laburpenetan trebatzeko hainbat testu: 
                                             

 

 

Comments { 0 }
-->