Archive | sailkatu gabe

RSS feed for this section

Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa

Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa (ikaslea)

Hizlaria:

Garatuko duen gaia:

Aurkezpenaren antolaketa:

Sarrera, garapena eta ondorioak/bukaera azaltzen dira

Oso ongi

Erdizka

Antolaketarik gabe

Moldea

Jariotasunik gabe: motel edota errepikatuz, ideien arteko lotura falta, egitura sinpleegiak, esaldi laburregiak, adizki sinpleak, esaldiak bukatu gabe, hiztegi urria…

Oso ongi

Erdizka

Gaizki

Zuzentasuna

Deklinabidea ( mutiletaz ) , aditza, morfologia (baino/baina), sintaxia (erdarakada ugari egituretan…)

Osa ona

Erdizka

Zuzentasun falta

Ahotsa

(ozentasuna, ahoskera, doinua(k), tinbrea(k), abiadura

Oso egokiak

Erdizka

Desegokiak

Kinesia

. Aurpegia (begirada, ahoa entzulearenganantz, keinuak)

. Gorputza (itxura, kokapena, jarrera, keinuak, eskuak, mugimenduak)

Oso egokia

Erdizka

Ez da egokia

Aurkezpen denbora

Egokia

Motzegia

Luzeegia

Aurreko guztia kontuan izanik, balioetsi ahozko aurkezpena 1etik 10era zenbakia biribilduz.

1     2     3     4     5     6     7     8     9     10

Comments { 0 }

Gai bati buruzko ahozko azalpena

GAI BATI BURUZKO AHOZKO AZALPENA

Ahozko jardunak elkarrizketak, debateak eta azalpenak izan daitezke:

  • Azalpenean pertsona bakarrak hitz egiten du. Elkarrizketa eta debatean, berriz, batek baino gehiagok.
  • Elkarrizketa eta debatean, hitz egiten dugunean kontuan hartu behar dugu gainerakoek esan dutena. Besteei erantzun, kontra egin, agindu, etab. egiten dugu. Besteek eten egiten dute gure jarioa. Hau da, norbaiti hitz egiten diogu eta berak guri, esaten duguna gainontzeko partaideen araberakoa izango da.
  • Azalpenetan ez digu inork gure jarduna eteten. Gure hitzaldia ez dago entzuleen menpe, hasieratik pentsatu bezala hitz egingo dugu, inork moztu digulako aldatu gabe. Nahiz eta norbaiti zuzendutako jarioa izan hau ere.
  • Azalpenak luzeagoak dira. Beraz, jarioa egituratu eta ordenatu beharko dugu, koherentzia zainduz.

Azalpena bakarrizketaren barruan

Azalpenaren ezaugarri nagusia hizlari bakarrak parte hartzen duela da, bakarrizketa bat izatea, alegia. Hala ere, ez da azalpena ezaugarri hau betetzen duen diskurtso bakarra. Bakarrizketa estiloaren barruan, diskurtso mota bat baino gehiago dago.

Bakarrizketa motak

  • Kontaketa: ipuina zein bestelakoak
  • Azalpena: gai baten esplikazioa
  • Iritzizko testua : zerbaiten inguruan adostasuna edo desadostasuna agertzea.

Bakarrizketaren oinarrizko egitura

Aurreko batean ikasi genuen (ARGUDIO TESTUA IDAZTEN) edozein diskurtsok “sarrera – garapena -  bukaera/ondorioa” egitura jarraitzen duela.

Sakoneko egitura

Bakarrizketaren oinarrizko egitura aztertu berri dugu (edozein hitz jariok duen oinarrizko egitura). Orain, sakoneko egiturari ekingo diogu, iritzizko bakarrizketaren sakoneko egiturari, hain zuzen.

Zein izango ote dira iritzizko bakarrizketaren ezaugarri nagusienak?

  • Pertsona baten iritzia azaltzea. (ad. Jertsea itsusia da)
  • Iritzi horrekin entzulea konbentzitzen saiatzea. (Amak ez erostea nahi dugu)
  • Konbentzitzeko zerbaiten alde edo kontra arrazoi ezberdinak ematea.

(Handiegia daukat. Kolorea ez da egokia.Erosiz gero, armairuan ustelduko da. Etxean badaukat antzeko bat)

Ezaugarri hauek, iritzi bakarrizketaren sakoneko egitura baldintzatuko dute.

  • Sarreran: hiztunen arteko lehen kontaktua (oinarrizko egituraren ezaugarria)
    Iritzia (iritzizko bakarrizketaren ezaugarria)
  • Garapena: gure iritziaz entzulea konbentzitzeko arrazoi ezberdinak. Norbait konbentzitzeko hitz egiten dugu. Iritzizko bakarrizketen funtzioa horixe da. Baldin badakigu amak ez digula kasurik egingo eta jertse itsusi hori erosiko digula (esaten duguna entzun gabe), ez gara saiatu ere egingo gure iritzia ematen, zer pentsatzen dugun esplikatzen.

Hizkuntzak beti balio du zerbaiterako. Ez dugu alferrik hitz egiten, hitz egite hutsagatik. Anaia txikiak ez badigu kasurik egiten matematika esplikatzen ari garenean, ez diogu azalpenik emango.

Berdin iritzi bakarrizketarekin, gure jarioak ez badu ezertarako balio, ez dugu iritzirik emango eta kito.

  • Bukaera: Ondorioa. Garapenean emandako arrazoiak kontuan izanda, ondorio batera iritsiko gara: arrazoi dugu, gure iritzia zuzena zen.
Gogoratu:

Argudio testuaren inguruan esandako guztia baliagarri gerta dakizuke iritzi diskurtsoa eratu eta pentsatzerakoan.

Comments { 0 }

Ahoz aritzeko zer zaindu

AHOZ ARITZEKO ZER ZAINDU

°AGERBIDEA:

  • BOZ-GORAKO IRAKURKETA
  • IRRATI ETA TELEBISTAKO ESATARIA
  • AHOZKO EKINTZA ANTOLATUA
  • AHOZKO BAT-BATEKO EKINTZA

°PARAMETROAK:

  • NOR ZAREN
  • NOREKIN ARI ZAREN
  • NON ARI ZAREN
  • ZERTAZ ARI ZAREN
  • ZER ESANGO DUZUN
  • ZEIN DEN HELBURUA
smile ENTZULEA


smile EGOERA


smile HELBURUA


smile HIZLARIA

smile ENTZULEA

  • Adina
  • Ezaugarri nagusiak
  • Gaiaren ezagutza maila
  • Egoera, erosotasuna (lekua eta bere antolaketa, goxotasuna, hotz-beroa,…)
  • Konplizitate maila
  • Hizkuntza maila

smile EGOERA

  • Hiztunaren eta entzulearen kokapena (aurrez aurre, eserita/zutik, hurbil/urrun, taldean/bakarrik…)
  • Lekuaren ezaugarriak (itxia/irekia, soinua, mugimendua, argitasuna, dekorazioa, antolaketa…)
  • Elkar ezagutze maila
  • Den ordua eta duten denbora


smile HELBURUA

  • Ezagutzak azaltzea
  • Berriak ematea
  • Irrika sortzea, motibatzea
  • Ludikoa, ongi pasatzea
  • Eztabaidatzea edo eztabaida sortzea
  • Sentimendu bat sortzea (beldurra, tristura, poza, erakargarritasuna, lilura, errespetua, miresmena, maitasuna, gorrotoa, desioa…)
  • Denbora betetzea


smile HIZLARIA



A. AHOTSA

  • Ozentasuna
  • Ahoskera
  • Doinua(k)
  • Tinbrea(k)
  • Abiadura

B. HIZKUNTZA

  • Erregistroa
  • Errepikapenak
  • Tema/rema (informazio ezaguna eta berria)
  • Komodinak, trantsizioak
  • Zuzentasuna (morfosintaktikoa, lexikala, testuala)

  • Egokitasuna (morfosintaktikoa, lexikala, testuala)
  • Ideien antolaketa

C. KINESIA

  • AURPEGIA:
    • Begirada
    • Ahoa entzulearenganantz
    • Keinuak
  • GORPUTZA:
    • Itxura
    • Arropa
    • Kokapena
    • Jarrera
    • Keinuak
    • eskuak
    • Mugimenduak

Comments { 0 }
-->