Drakularen gaztelua

bram stoker.jpgAurtengo udako oporretatik bueltan, hegazkinean jartzen dituzten horietako aldizkari aspergarri bati begiradatxo bat ematea bururatu zitzaidan. Esan bezala, artikulu gehienak gogaikarriak ziren, baina bazen bat nire atentzioa deitu zuena. Artikulu honek Errumaniak antzinako familia erreal bateko oinordekoei Bran gaztelua itzuliko diela zioen, Bigarren Gerra Mundiala amaitzean gobernu komunistak gaztelua hauei konfiskatu eta gero.

vlad.jpgEraikina Errumania erdialdean kokaturik dago, eta atentzioa deitzen du inguratzen dion elezaharragatik: bertan Vlad “enpaladorea” bizi izan zen. Pertsonaia honetan oinarrituko zen Bram Stoker bere “Drakula” eleberria idazteko 1897an. Bertan azaltzen den Trantsilvaniako banpiroa sortzeko aitoren seme errumaniar batean oinarritu zen. Gizon honek zapaltzaile eta deabru ospea zuen eta bere ezizena El Empalador zen, dirudienez, pertsonak makila batez zeharkatzen baitzituen tortura moduan. Draculea -errumanieraz deabruaren semea- ere deitzen zioten.

Gaztelua.jpg Gaztelua Teutoniko-ordeneko zaldunek sortu zuten XIII. mende hasieran. 1412an, gaztelua Vladen aitonaren jabetza izatera pasatu zen eta Erdi Aroan Valaquia Trantsilvaniarekin lotzen zuen bide komertziala babesteko erabili zen. Vladek 1452-1462 hamarkadan Valaquia gobernatu zuen. Esaten dutenez, hamar urte horietan 50.000 pertsona hil zituen zurtoinean sartuta. Hauen artean gudan harrapatutako inbaditzaile turkoak, apaizak, bere gorte bereko beste aitoren seme batzuk eta pertsona garrantzitsuak zeuden. Printze honek hiru aldiz gobernatu zuen Trantsilvaniako eskualdean. 1476an otomandarrek hil egin zuten, hauen aurka izan zuen batailarik gogorrena.

1920 urte inguruan gaztelua Mariari, Fernando I erregearen emazteari, oparitu zitzaion Trantsilvania Errumaniaren zati bihur zedin laguntzeagatik. 1938an, Mariaren bosgarren alabarena, Ileanarena, izatera pasatu zen. Bigarren Gerra Mundiala eta komunismoa iritsi eta gero, gaztelua konfiskatua izan zen, eta 1990. urtera arte Ileanak ezin izan zuen itzuli. Orain, bere sei semetako hiruk gazteluaren jabetza edo gobernuak gazteluaren ordez eskainitako 25 milioi euro hartu ahal izango dituzte, nahiz eta hurrengo hiru urteetan legez museo bat izaten jarraitu beharko duen.
Hona hemen gazteluaren argazki batzuk ikusteko jarri dudan bideoa:

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/6v-9oEIkW_A" width="425" height="350" wmode="transparent" /]  

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->