Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokak eta Gerediaga Elkarteak, azokaren antolatzaileak, 40 urte betetzen dituzte aurten.
40. edizio hau abenduaren 7tik 11ra ospatuko da Landakoko eraikinean. Aurten 309 stand muntatuko dira: 163 argitaletxe, beste hainbat diskografika, elkarte eta administrazio, denak euskal kulturarekin erlazionatuta. Urte honetan 361 liburu, 34 disko, 43 dvd eta 49 aldizkari ikusteko aukera izango dugu.
Edizio honetarako hautatutako gaia zentsura izango da. Jon Irazabalek, erakusketaren zuzendariak, aitortu zuenez:
Zentsura, zoritxarrez, gaur egungo gai bat da, nahiz eta orain dela 40 urte bezala eman ez, Euskal Liburu eta Disko azoka lehenengoz egin zenean.
Gerediaga Elkarteak eskaintzen duen saria, Argizaiola, aurten Gotzon Garateri emango zaio euskararen alde egiten duen lanarengatik, adierazi zuen Nerea Mujikak, Gerediga Elkarteko zuzendariak. Saria abenduaren 8an emango zaio San Agustinen.
Aurtengo iragarkia, zirkoko uitu batekin, Txelu Angoitia argazkilariak egin du (argazkian ikus dezakezuena da). Jon Irazabalek esan zuen lehengoz Euskal Liburu eta Disko azokari buruzko aldizkari bat aterako zela. Agerkari honek Gerediaga Elkartea eta azokari buruzko historia bilduko ditu, bertan protagonistekin egindako elkarrizketak azalduz.
Azokarekin batera, Plateruena Kafean hainbat talde euskadun aurkeztuko dute:
Abenduak 7 (asteazkena): Berri Txarrak eta Lor
Abenduak 8 (osteguna): Kuraia eta Sorkun
Abenduak 9 (ostirala): Mikel Urdangarin
Abenduak 10 (larunbata): Lauaxetari omenaldia
Abenduak 11 (igandea): Korrontzi
Azokari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, sartu azokaren web orrian, durangokoazoka.com.
Ez galdu aukera paregabe hau euskal literatura eta musikari buruz gehiago jakiteko eta gozatzeko!!!.
No comments yet.