EGA: 2010eko 1. deialdi irekia

Egun batzuk baino ez dira falta 2010eko 1. deialdi irekirako matrikula egiteko epea amaitzeko; beraz, oraindik norbait falta bada, hementxe du informazio garrantzitsuena:

Agindua:

  • AGINDUA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena.

Matrikula epeak:

  • Lehen deialdia: urtarrilaren 11tik 22ra.
  • Bigarren deialdia: ekainaren 28tik uztailaren 9ra.

Matrikula egiteko:

Azterketetarako oharrak:

  • Azterketara NA, gidatzeko baimena, pasaportea edo egoitza baimena eraman behar dira. Dokumentaziorik gabe ezin da azterketa egin. Fotokopiek ez dute balio.
  • Garaiz iritsi behar da. Azterketa hasita badago, ezin da inor gelara sartu.
  • Atariko Probarako lapitza eta borragoma behar dira. Beste azteketetan, boligrafoa.

EGA. Jakingarriak

  • Adina? Gutxienez 17 urte eduki behar dira edo 2010ean bete.
  • Deialdi berean beste erakunderen batean EGArako matrikulatuta egonez gero, ezingo da honetan parte hartu.
  • Zenbat azterketa urtean? Urtero bi bider egiten dira EGA agiria lortzeko azterketak. Prentsan iragartzen dira matrikula egiteko deialdiak.
  • Notarik gordetzen da? Ez. Suspendituz gero, berriz hasi behar da prozesu osoa.
  • Erreklamaziorik egin daiteke? Bai. Kalifikazioak berrikusteko eska dezake azterketariak berak, baita proba idatziaren zuzenketa ikusteko ere, horretarako dauden epeetan.
    • Proba idatzia egin duenari baino ez zaio erakutsiko, esandako egun eta orduan.
    • Ahozko probaren emaitza berriksutea eskatu ahal izateko, azterketariak grabatua izan behar du saioa.
  • Aztertzaileak nor dira? Esperientzia handiko euskara irakasleak dira EGAko aztertzaileak, Hezkuntza Sailak izendatuak.

Triptikoa (egin klik irudiaren gainean, triptikoa ikusteko)

EGA prestatu nahi baduzu:

,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » EGA: 2010eko 1. deialdi irekia -- Topsy.com - 2010(e)ko urtarrilak 17

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: EGA: 2010eko 1. deialdi irekia: Egun batzuk baino ez dira falta 2010eko 1. deialdi irekirako matrikula egiteko epe… http://bit.ly/7zqIJa […]

Utzi erantzuna

-->