EGA: 2011ko 1. deialdi irekia

Atzo zabaldu zen EGA azterketako 1. deialdi irekirako matrikula egiteko epea; beraz, norbait matrikulatzekoa bada, hementxe du informazio garrantzitsuena:

Agindua:

  • AGINDUA, 2010ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010 urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena.

Matrikula epeak:

  • Lehen deialdia: 2011ko urtarrilaren 10etik 21era, biak barne.
  • Bigarren deialdia: uztailaren 4tik 15era, biak barne.

Matrikula egin eta prozesuaren jarraipena egiteko (deialdia, matrikulazioa, onartuak, emaitzak…):

Azterketetarako oharrak:

  • Azterketara NA, gidatzeko baimena, pasaportea edo egoitza baimena eraman behar dira. Dokumentaziorik gabe ezin da azterketa egin. Fotokopiek ez dute balio.
  • Garaiz iritsi behar da. Azterketa hasita badago, ezin da inor gelara sartu.
  • Atariko Probarako lapitza eta borragoma behar dira. Beste azteketetan, boligrafoa.

EGA. Jakingarriak

  • Adina? Gutxienez 17 urte eduki behar dira edo 2011an bete.
  • Deialdi berean beste erakunderen batean EGArako matrikulatuta egonez gero, ezingo da honetan parte hartu.
  • Zenbat azterketa urtean? Urtero bi bider egiten dira EGA agiria lortzeko azterketak. Prentsan iragartzen dira matrikula egiteko deialdiak.
  • Notarik gordetzen da? Ez. Suspendituz gero, berriz hasi behar da prozesu osoa.
  • Erreklamaziorik egin daiteke? Bai. Kalifikazioak berrikusteko eska dezake azterketariak berak, baita proba idatziaren zuzenketa ikusteko ere, horretarako dauden epeetan.
    • Proba idatzia egin duenari baino ez zaio erakutsiko, esandako egun eta orduan.
    • Ahozko probaren emaitza berriksutea eskatu ahal izateko, azterketariak grabatua izan behar du saioa.
  • Aztertzaileak nor dira? Esperientzia handiko euskara irakasleak dira EGAko aztertzaileak, Hezkuntza Sailak izendatuak.
  • Bestelako jakingarriak.

Puntuazio taula

Triptiko informatiboa (egin klik irudiaren gainean, triptikoa ikusteko)

EGA prestatu nahi baduzu:

, , ,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » EGA: 2011ko 1. deialdi irekia -- Topsy.com - 2011(e)ko urtarrilak 11

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] EGA: 2011ko 1. deialdi irekia http://bit.ly/gkn9ur […]

Utzi erantzuna

-->