Gaur egun ez dago zalantzan jartzerik energiaren garrantzia. Nork imajinatzen du argirik gabeko egun bat? Edota gau hotz batean berogailurik gabe lo egin behar izatea? Eta telebistaren pantaila erabat beltza, inongo mugimendurik gabe? Oso zaila egiten zaigu horrelako egoerak irudikatzea, ezta? Bada, horregatik guztiagatik eta beste zenbait arrazoirengatik ondorengo lerroetan energia berriztagarriez jardungo dut.
Hasteko, ezin dugu aipatu gabe utzi energia berriztagarriak planetako fluxu eta ziklo naturaletan oinarritzen direla. Kantitate handitan ditugunez, entzuna da milaka urtez gure planetan izango ditugula; eta hori gutxi balitz, inguruneari kalterik ez egitea ere abantaila garrantzitsu bat da. Beste zenbait onurekin batera, elektrizitatea, beroa eta airearen hoztea produzitzen dute; eta, horretarako, eguzkiaz, haizeaz eta hondakinez baliatzen dira, besteak beste. Komeni da jakitea horiek sortutako energia gehiago kontsumituko bagenu, CO2ren emisioa dezente murriztuko litzatekeela. Pasa gaitezen, bada, energia berriztagarriak gertuagotik ezagutzera.
HAIZE ENERGIA
Gizartean azkarren hazten ari den energia mota honi gobernuak laguntzatxo bat eskaintzen badio, 2020rako munduko elektrizitatearen %12 energia mota honetakoa produzituko dela diote adituek. Energia hau, erabilia izan dadin, arautzea falta da. Bestalde, interesgarria da jakitea 5 eta 12.5 m/s-ko abiadura daramaten haizeak baino ez direla aprobetxagarriak kontsideratzen. Jakina denez, haizeak energia zinetikoa du; izan ere, energia mekaniko edo elektriko bilakatzeko gaitasuna du aeroturbinei esker. Turbina hauek motore, hegal eta dorreetan integratzen dira energia mota hau sortzeko.
EGUZKI ENERGIA
Gure planetak duen eguzki energia fusio nuklear baten ondorioa da, eta prozesu hori eguzkiaren barnean gertatzen da. Eguzki erradiazio hori elektrizitate edo bero eralda daiteke, eta azken honek ur-lurrina sortzeko balio du. Bi eguzki-energia mota bereiz ditzakegu:
- EGUZKI ENERGIA ELEKTRIKOA. Energia hau elektrizitate transformatzen da zelula fotovoltaikoak direla eta, material erdieroalearen ezaugarriak aprobetxatuz. Zelula fotovoltaiko hauen konposiziorako oinarrizko materiala silizioa da. Honek guztiak gauez energia elektrikoa sortzeko zer prozesu jarraituko ote du? Oso sinplea da; izan ere, zelda fotovoltaikoak egunez sortutako energia elektrikoa jasotzen duten bateriak baitituzte. Hala ere, gaur egun, sare elektrikoetara konektatzen diren sistema fotovoltaikoak sortzen hasi dira; horrela, baterien erabilera ekidinez, energia hori momentuan erabil daiteke.
- EGUZKI ENERGIA TERMIKOA. Ura eguzki energiarekin berotu daitekeela frogatzen duen sistema bat badago, gasaren erabilera alde batera uzten duena. Prozesu honetan, eguzki sistema planuak eta kontzentraziokoak bereiz ditzakegu. Lehenengo sistemak eguzki erradiazioaz berotzen dira eta fluidoei beroa transmititzen die, 200 graduko tenperaturara igoaraziz, nahiz eta normalean 75 gradura igo. Bigarren sistemak area espezifikoetan kokatzen direnak dira. Ispiluak erabiliz, eguzki zentral termoelektriko batzuetan erradiazioa kontzentratzen dute eta teknologia ezberdinen bidez erdi mailako edo maila altuko tenperatura duen beroa sortzen dute. Egunez jasotako eguzki beroa gorde egiten da; beraz, gauez edo lainotuta dagoen egunetan elektrizitateak sortzen jarraituko du.
ENERGIA GEOTERMIKOA
Lur azpiko beroa aprobetxatuz lortzen den energiari deritzo. Espainia, Estatu Batuak eta Filipinen ondoren, energia geotermikoa gehien produzitzen duen herrialdea da mundu mailan, 855 MW-ko potentzia instalatuta duela. Lurpeko ur lurruna hodi-instalazioetatik pasatzean sortzen da energia hau, zentrifugatzen denean ur eta ur lurrun lehor baten nahasketa produzitzen baitu. Prozesu horren ondoren lortutako energia elektrizitatea sortzen duten turbinak aktibatzeko erabiltzen da.
BIOMASA
Egur, erresiduo, uzta edo hiriko zaborra sarritan erretzen dira turbinak birarazteko eta elektrizitatea lortzeko. Erresiduo hauetatik gas sortzailetan sortzen den metanoari biogas deitzen zaio. Hau animalien ongarrietatik eskura daiteke. Horretaz gain, biomasako eta biogaseko erregaiak energia sortzeko erabiliko dira. Biomasa ikatza da; izan ere, karbono dioxidoa erretzen denean kanporatzen baita . Nahikoa biomasa dago behar adina elektrizitate sortzeko. Kontaminazio atmosferikoari erreparatzen badiogu, argi geratzen da energia mota honek kutsadura murriztuko lukeela, erresiduo asko eta asko aire librean erretzen baitira. Gauzak horrela, hondakin solidoak ez ditugu biomasa kontsideratuko, arriskutsuak eta kutsagarriak dira eta.
HIDROGENOA
H2Oren molekula puskatzean, hidrogenoa eskuratzen da, aurretik aipatutako energia guztietan bezala, elektrizitatea produzitzeko. Zelula hauek etxebizitza eta garatutako herrialdetako negozioetan erabiltzen dituzte, eta hori gutxi balitz, auto fabrikatzaile batek jada sistema honekin funtzionatzen duen autoa atera du merkatura. Eta nola ez, mekanismo hau garrantzitsua da George W. Bushen energia planerako, non ikatzaren eta energia nuklearraren erabilera potentziatu nahi dituen hidrogenoa sortzeko.
Energia berriztagarri hauen bereizgarriak aipatuta, ezin aipatu gabe utzi klima aldaketaren auzia; izan ere, Espainia da herrialde kaltetuenetarikoa. 2050. urterako Hadley Centerrek dioenez, tenperaturen igoera nabarmena egongo da eta, prezipitazioak %10 jaisteaz gain, lurreko hezetasunak ere %30 behera egingo du. Horren ondorioz, hondartzetan 3.000 kilometro desagertuko dira itsasoaren mailak gora egingo duelako. Alde batetik, klima aldaketa hauek gero eta sute gehiago piztuko dituzte basoetan. Bestetik, erosioak eta desertifikazioa produzitzeaz gain, lehorte, uholde eta trumoi izugarriak ere sortzea ekar dezake Mediterraneo inguruan.
Aurreko guztiaz gain, nekazaritzak behera egingo du pixkanaka, produkzio hidroelektrikoarekin batera. Hori gutxi balitz, eguzki eta hondartza turismoa larriki kalteturik suertatuko da tenperatura igoerak direla eta. Beste alde batetik, kosta inguruko herrixkak kalteak jasango dituzte itsasoaren mailak gora egingo duelako, eta zenbait tokitan fauna eta flora desager daiteke.
Espainiako klima aldaketak sortutako ondorioak direla medio, politika beligerantea egin beharko luke administrazioak. Ez hori bakarrik, gobernuak 1990etik 2010era burutu behar dituen proiektuei ez genieke muzin egin behar; hala nola, industria %3 jaitsi beharko litzateke urte horietan zehar, garraioa %73 eta zerbitzuak %42ra arte igo beharko lirateke; energia transformatzaileak %5 baino ez. Hau guztia energia berriztagarrien erabilera alde batera utzi gabe betiere.
Hementxe duzue SOSTENIBILIDADek ingurugiroan gertatzen ari denari irtenbidea aurkitu nahian atera zuen bideoa:
No comments yet.