Haur batek bere adin urrirako eskuratu behar duen errendimendu maila ez oso altua jadetsi ez duenean, kalifikazio negatiboak, gehienetan oso negatiboak, erdietsi ohi dira. Kurtsoa amaitzean, 2 gutxiegi baino gehiago ditu eta, ondorioz, kurtsoa errepikatu beharrean aurkitzen da gaztea. Baina zerk sortzen du eskola-porrota? Zergatik sortzen da?
Atzerapen mentalak, ikaste-nahasteak, nahaste emozionalak, hiperaktibitatearen nahastea, besteak beste, dira eskola-porrotaren kausa agerienak. Aipaturikoetatik gutxien ematen dena oztopo mentala da, %2 hain zuzen ere. Ikasketako nahasteak, dislexia esaterako, eta emozionalak antzeko portzentajea heltzen dute, %29 eta %30 hurrenez hurren. Azkenik, hiperaktibitatearen nahasteak, baita TDAH izenez (gaztelaniaz) ezaguna ere , %10 bereganatzen dute. Gainerako %29a beste hainbat kausak atzematen du.
Eskola-porrotaren zergatia aztertzea da norako mamitsuena. Batetik, familia giroa ediren dugu, haurren eta gazteen ikasketetan gehien eragiten duena baita. Gurasoen jarrera takarrak eta gogorrak, edo agian gogorregiak, maitasun ezak, autoestimu baxuak, besteak beste, eskola-porrota sor dezake. Egoera honen irtenbidea lortzeko, gurasoekin hitz egitea izango litzateke gomendagarria edo, zenbait kasutan, profesionalengana joatea. Bigarrenik, motibazio gabeziarekin egiten dugu topo. Eragite eskasa dagoenean, askotan eskolako emaitzak ez dira onak izaten. Horrelako arazo baten aurrean, hasiera batean, haurrak gehien atsegin duen gai bat lantzera bultzatu beharko litzaioke. Horrela, gero, ez hain gustuko dituenak ikasteko erraztasun handiagoa izango du. Azkenik, arazo fisiko eta psikologikoak dauzkagu. Entzumen edo ikusmen arazoak, lehen esan bezala, dislexia eta abar.
Aurrezaindu al daiteke eskola-porrota? Gurasoek lan korapilatsu horretan dute protagonismo zuzena. Txiki-txikitatik umea estimulatu beharra daukate, haurraren lehenengo urteak erabakigarriak baitira bere garapen intelektualerako. Marraztera bultzatuz, musikaren laguntzarekin… haurrak estimulu egokiak eskura ditzake. Bestetik, eredu zuzena, hots, ona eman behar zaio txikiari, liburuak gomendatuz, antzerki-aretoetara edo erakusketetara joanez, kultura atsegin duzula erakusteko asmoz, alegia. Gora handikoa ikasketekiko interesa azaltzea da. Hala eta guztiz ere, ez zaio gehiegi exijitu behar, emaitza okerragoak lortzeko aukera dago eta. Sekula egin behar ez direnak konparazioak dira, bakoitzak bere maila baitu. Azkenik, aholkugarria da haurraren irakaslearekin harremana izatea.
Gaur egun, %29 inguruan dago eskola-porrota Espainian (EAEn %16,5ean gutxi gorabehera), Europako batez bestetik oso urrun. Herrialde bakarra dago Espainiaren gainetik portzentajean, Portugal hain zuzen ere. Europako beste zenbait herrialdetan, Suedian esate baterako, %7koa bakarrik da eskola-porrota. Zergatik hainbesteko berdingabetasuna? Orobat, Lehen Hezkuntzan %32k kurtsoa errepikatzen du, %35ek ez du DBHko bigarren maila gainditzen, %48k ez du batxilergoa gailentzen eta, azkenekoz, unibertsitatean hasten diren erdiak bere ikasketak alde batera uzten dituzte.
Non dago aterabidea? Badirudi gurasoek daukatela giltza. Baina, zergatik hainbesteko diferentzia Suedia eta Espainiaren artean? Zertan ezberdintzen dira? Nahiz eta gero eta oihartzun garaiagoa izan arlo honek, afera handiago bilakatzen ari da. Noiz hasiko ote da portzentaje hori murrizten?
No comments yet.