Etengabe aurrera begira, honela aurkitzen da gaur egungo gizakia eta bere ingurua. Denok ezagutzen ditugu guregana ekarriak izan diren teknologia berriak: telefono mugikorrak, internet, GPS eta abar. Baina hauen artean, ez pentsa, egon dira porrot egin duten proiektu asko ere. Hala eta guztiz, esandako azken hauek alde batera utziz, hainbat enpresa eta unibertsitate etorkizuneko kontzeptu eta teknologietan atsedenik hartu gabe ari dira lanean .
Nissan terranaut
Gaurkoan, automobilismoan murgilduko gara. Denok dakigun bezala, autoaren inguruan egindako prototipoak eta berrikuntzak asko dira. Halere, noizbait irteten bada (nire ustean laster izango da), izugarrizko oihartzuna izango duen berrikuntza hauxe izango da: mugitzeko urez baliatzen den motorra duen automobila. Imajinatzen duzue zenbat aldaraz dezakeen asmakuntza honek egungo errealitatea? Nazioarteko interesak, petrolioaren inguruan bizi dugun egoera larria…
Egia esan, ez dut artikulua horretarako idatzi, gaur egun irteten ari diren proiektu berrienak aztertzeko baizik. Duela gutxi, Arbitron Media izeneko aholku-sailak egindako ikerketen arabera, europarrek bi ordu eta erdiko batez bestekoa igarotzen dugu egunero auto barnean. Datu hauek diseinugileek lan egiteko era aldatu dute: lehen garraiobide bat besterik ez zena, bulego mugikor edo egongela bat izatera pasatzen ari da.
Mercedes Benz Bionic Car
“Berrikuntzak ezin dira teknologiaren ingurukoak bakarrik izan, kontzeptualak ere. Bulego mugikor bat izango balitz bezala irudikatu behar dugu autoa.� Shiro Nakamura (Nissaneko lehendakariordea)
Kontzeptu berri hauek gauzatu nahian, langileak hasiak dira dagoeneko lanean eta ez kanpoaldeko diseinuan bakarrik, non materialek eta diseinuek gidarien eta oinezkoen segurtasuna hobetu duten, barneko material berritzaileetan ere bai. Bestalde, segurtasun sistema berriak ere jarri dituzte martxan: segurtasun distantzia uzten duten autoak, talka egin aurretik automatikoki autoa gelditzen duten sistemak, GPS hobekuntzak, pantaila likidoak, konexio berriak, automobilaren bolantean konektaturik duaden Bluetooth, eta Wi-Fi sistemak…
Hau guztia ikusirik, inork ez du atzean geratu nahi eta enpresa bakoitzak bere moldaketak egin ditu.
- Nissan-ek high-tech izeneko lan zientifikoak egiteko prestaturik dagoen bidaiari-leku bat sortu du.
- Toyotak informazioa jasotzeko sistema berriak sortu ditu.
- Renault eta Mercedesek erregaia aurrezten duten diseinuak sortu dituzte.
- BMWek iluntasunean ikusten laguntzen duten izpi infragorriak jarri dizkio autoari.
- Fiat sistema guztiak zuzentzen dituzten bolanteak garatzen ari da.
- …
Toyota Endo
Azkenik, datu interesgarri bezala aipatu nahi dut Mojako desertuan gidaririk gabeko auto batek 215 kilometroko ibilaldia egin duela. Zorionez, hau hasiera besterik ez da. Ez al dira benetan harrigarriak teknologia berriak?
No comments yet.