ibilgu

iz. 1. (pl.) Komentuen, jauregien, etab.en barrutian, ibiltokitzat erabiltzen diren alderdiak. 2. GEOL. Ibai-errekek egiten duten bidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

ibilgu, ebilgia (S ap. Lrq). Camino; paso, pasillo. “Endroit où il est permis de marcher” Lrq. Kartuxa-etxe paketsu artako ibilguetan. ‘Dans les allées’. Or Mi 80. Beribil bat […] baztertü da ebilgiatik eta gaztañatze bat tokatü. Herr 5-10-1961, 3.

Sinonimoak: iz.
[korridore] : korridore; pasillo (Heg.) (Elhuyar Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1)  corredor, pasillo (2) iz. Geol. cauce, curso, lecho
fr (1) couloir m;  alleé (2) lit [d’un cours d’eau] ; cours [d’un fleuve]
en (1) hall, hallway n, corridor n; (airplane, church, grocery) aisle n (2) iz. course [of river]; bed [of river]
port (1) corredor  (2) (de río) leito

Entzun:

Atearen eskuinera harrizko maila zabalak, eskaileraburuan jauregiaren inguru osoa egiten duen ibilgu arkupetsua landarez laztandua, hormetan Erosen koloreetako azulejoak argi printzez horditurik. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Negu siberiarrean, estepako ur laster horiek denak, izotzezko geruza guztiz lodia gainean dutela, aise igarotzen dira, eta bidaztia ia ohartu gabe zeharkatzen ditu, haien ibilgua desagertzen baita estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian; baina, uda partean, zailtasunak handiak izan daitezke. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Aldiz, hasieran ahul-ahula ematen zuen beste bat ibilgu luzea sortzen ari da, mehe baina agorrezin.[Euria, Idurre Eskisabel (Berria.eus, 2015/02/01)]

ibilgu (FlickrCC, mlhradio)