Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:38 pm on 2022/09/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    barra-barra 

    adb. Ugari, ugaritasunez. Dirua, barra-barra. Gurasoek ere erdaraz barra-barra. Barra-barra dabiltzan bizpahiru hitz. Aurpegitik behera odola zerion barra-barra. Ote erreari kea bezala, gezurra barra-barra zeriola. Euskara errazean idatzirik dagoelako barra-barra saltzen omen da. Edan ere, barra-barra egiten zuen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    barra-barra.

    1. (G-azp, AN, BN-baig), parra-parra (V, G, AN-5vill, L), farra-farra (V). Ref.: A (parra ; farra-farra); A EY III 266; Satr VocP; Etxba Eib (farra-farra); Asp Leiz; Elexp Berg; ZestErret .
    (Repetición expresiva empleada con una idea de abundancia en contextos diversos). “Parra, […] onomatopeya que designa la profusión en el derrame de granos, gasto de dinero…Parra-parra darabille dirua” A. “Farra-farra, profusamente” Ib. “Farra farra darabill dirua, ez dakigu noiz arte” Etxba Eib. “Tiene sentido abundancial. Elurra barra barra” Satr VocP. “Mucho […]. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean” Elexp Berg. “Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin” Ib. “Len, asteguntean be jentia barra-barra ibiltze zan gabian” Ib. “Horrek dirua barra-barra gastatzeu” ZestErret. v. bar-bar (2). Arpegitik bera odola zerion parra-parra. Ag AL 86. Antiguara igoniko gizadiak menditik bera jatsi <-tz-> ziranerako, baeietozen txalopak, parra parra, patxada onean. Ag Kr 85. Beti buruko illeak jasotzeko astirik artu ezinda, alderdi guztietan Malentxoren sarrerako albistea parra parra zabaltzen. Ag G 316. Eztek makala –esan oi zuan amonak– orrelako liburu andia parra-parra irakurtzeko. Ib. 58. Zutik joango liraken gezurrak parra-parra esaten zizkigun. A Ardi 24. Ota erreari kea bezela, gezurra parra-parra zeriola. Ib. 94. “Altzaixu ankea gora, ia txixik egiten dozun”. Parra-parra, ederto egin be. Kk Ab I 22. Euzkeldun utzak ixan ta erdera osta-osta barrabaskeri galantak jaurtiaz ikasi orduko, parra-parra darabiltenak. Euzk 1930, 371. Uzta ugaria denean; oliondoeri barra barra olio oria daritenean. Or Mi 29. Ames dagit nautela / tximirritek eortzi / abaraska baten, / ta illobia, lasaki / ta ixilka, ari naizela / parra-parra yaten. Ldi BB 12. Ta egingo nuke, barrupe artatik, amar, ogei, berrogei-ta-amar idazti atera baietz parra-parra, nork artua izan-ezkero. Ldi IL 76. Dirua parra parra irabaziaz. Eguzk GizAuz 61. Edan zagun barra-barra. (AN-ulz). A EY III 90. Eliza-betean errezo-marmarra / Eliz-jirabiran, nekez, barra-barra / zenbait gurutzadun. SMitx Aranz 140. Pernando Amezketarra-ren ipui liburua euskera errezian idatzirik dagolako parra-parra saltzen omen da. Etxde AlosT 10. Gizonak parra-parra bota zittun bere bertso eztentsuak. Ib. 79. Piñuagatik esan da parra-parra maizterraren azkena dakarrela. Munita 105. Eta gau aizetsu zanez, sua parra-parra zabaldu zen etxean. Etxde JJ 213s. Aspaldi baten ospatsua ta entzutsua zan gaztañedi ederrak badirau iraun oindiño Elutzetan, gaztañondoak parra-parra igartu ta galdu diran arren. Erkiag Arran 120. Txiparra bota ta keia zeru-alderantz parra-parra ta lodi jaurtiaz. Ib. 83. Dirua parra-parra bildu zuten. Anab Poli 112. Urteak eta urteak dira iturriei ura barra-barra dariela, ta ola ere zenbat garbitzen ez diranak? EgutAr 19-5-1959 (ap. DRA). Azken alderantz, dirua bere ibilli zan parra-parra, beartsuen gogo bako gogoa erosteko. Erkiag BatB 102. Liburuetan parra-parra ereinda daurkizkigun iduri bizi ta eragilleak. Onaind in Gazt MusIx 145. Edan be parra-parra egiten eban. Gerrika 207. Bereala jendea barra-barra kamioa betean. Albeniz 146. Besterik ez balitz ere, gogait eragiten didatelako orain erdaraz barra-barra, ahoz aho eta lumaz luma, dabiltzan zorioneko “estructura” horiek. MIH 194. Gaurko erdaren iturri garbitik barra-barra biltzen hasi garenak. MEIG II 127. v. tbn. Parra-parra: Olea 163. FEtxeb 152. Ganbela ongi garbitu bear da ta agotza barra-barra edo pixkaka zabaldu ta su eman bear zaio. “Esparcir poco a poco” (AN-larr). A EY I 29 (cf. barreiatu).

    2. “Esta locución es también usada para indicar ‘con franqueza, sin ceremonias’. Parra-parra nator (Vc,…), vengo con toda franqueza” A (s.v. parra).

    3. (Sust.) Ekaitz egunetako itsasoak alakoxe joan-etorri latz, indartsu, mutiriak sortu oi ditu, ugin, baga ta barra-barrak astindu ta arrotuaz. Erkiag Arran 171 (Interpr?).

    Sinonimoak: adond. beh.

    [ugaritasunez]: ausarki, ausarkian, bar-bar, bolo-bolo, erruz, franko, gizenki, gogotik, jori, lodi, naro, naroki, naroro, oparo, plei-plei, ugari, frankoki Ipar., goriki Ipar., ihaurri Ipar., nasaiki Ipar., tole Ipar., eurrez Bizk., bizkorki Naf., abasto beh., ertohil g.e., joriki g.e., ugariki g.e., ugariro g.e., abondo zah., aseki zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. en abundancia, abundantemente; copiosamente
    fr adb. abondamment, à profusion, copieusement
    en adb. in abundance, abundant; plenty (of sth); a lot of, lots of
    port adb. abundantemente; copiosamente

    Testuinguruan

    Edan ere, barra-barra egiten zuen. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:57 pm on 2022/08/28 Permalink | Reply
    Tags: B   

    birrinbi-barranba 

    onomat. Zarata handiaren onomatopeia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    birrinbi-barranba.

    1. (H), berinba-barranba. (Onomat. que expresa ruido, estrépito). “Avec grand fracas” H s.v. barranba. Otsaila, firili-faraila; Martxoa, birrinbi-barranba. (Sal). A Norf 598 (tbn. en EY III 161). Aisa bizi zela erran delako arotza… (ari zen) berinba-barranba dote bibil baten athetzen bere Xaxurendako. GAlm 1937, 55. (ap. DRA)

    2. (Sust.). “Birrinbi-barranba, estropicio (Lacombe Voc)” DRA .

    3. (Adj.) .birrinba-barranba.”(Sal, R), torpe, sin habilidad” A.

    Sinonimoak: iz.

    [birrinbi-barranba] : matraka, iskanbila, zarraparra (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es onom. onomatopeya del ruido, estrépito
    fr onomatopée du bruit, avec grand fracas
    en noise onomatopoeia
    port onomatopeia do ruído, estrépito

    Testuinguruan

    Birrinbi-barranba egin du trumoiak.

     
  • Maite 11:09 pm on 2022/08/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    babeski 

    iz. Babesgarritzat erabiltzen den gauza. Hartu iskilu eta babeski, eta ni laguntzera jaiki (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    babeski. Escudo, defensa, protección. v. babeskin, babesgarri. Mutil gazte bat lênengo aldiz [eultzian], / lepoan babeskirik ez, / utzi zatuka ta beazka asi / bizkarrean dun azkurez. Or Eus 338. Babeski zuten itzala igesi yoan zaie. Ol Num 14, 9. Dabidek Adadezer-en agintariak zekazten urrezko babeskiak artu ta Yerusalemera eraman zitun. Ol 2 Sam 8, 7. Asi dezagun, Jauna, kristau gudaritza baru santua atereaz, etsai gaiztoa burrukatzeko babeski dakidigun. “Continentiae muniamur auxiliis”. Or MB 160. Artu ixkillo ta babeski, / ta ni laguntzera ieiki. “Scutum”. Or Ps 34, 2 (Dv erredola, Ker eskuko ta soiñeko armak). En DFrec hay un ej. más.

    Sinonimoak: iz. jas.
    [babesgarria]: antapara, ateri, aterpe, babes, babesgarri, babesgune, babespe, babestoki, beroki, estalgune, estalpe, gorape, gordegarri, hegazpe, itzalpe, lehorpe, magalpe, begiragailu Ipar., geriza Ipar., malda Ipar., sikupe Bizk., babesleku, aterki g.e., gerizagarri g.e., hegipe g.e., eskepe Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. escudo, defensa, protección (2) iz. protector
    fr iz. protecteur, -trice
    en iz. protector; protection
    port iz. protetor

    Testuinguruan

    Boxeolariek aho-babeskia erabiltzen dute. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:13 pm on 2022/08/03 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bilgor 

    iz. Gantza. Idi bilgorra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 bilgor.
    (B, BN, Sal, R; SP, Dv, H), bigor (H), bikor (G, AN; Lar, H), bilgogor, bilgorra (B, R; VocBN), biligor (R), bilkor (AN-egüés, B, Ae, Sal; O-SP 221, SP, Aq 179, Dv, VocB), bilkorra, gilbor (G-nav, AN-olza; Aq (AN)179), gilborra (G-nav), milgor (BN, S; SP, O-SP 221, Dv, H), milgorra (S; Gèze). Ref.: Bon-Ond 141; VocPir 328; A (bikor, bilgor, biligor, bilkor, gilbor, milgor), Aezk 116 (bilkor); Lrq /milgoRa/; ContR 518; Iz R 287 y 304, Als (gilborrí); Satr VocP ; Izeta BHizt2 (bilkor). Sebo; grasa animal. “Bilkorra, suif. On dit en Basse-Navarre et en Soule milgorra” O-SP 221. “Sebo que está adherido al riñón” VocB. v. ziho; gantz; cf. gilbor.
    Abere mota asko arkitzen dira. Bikor mota eta aragi mota. It Dial 71 (Ur sebo muetia, Dv zihotsu, Ip milgorratsu). Jaunari usain guziz onetan erreko dituzu bilgorrak. Dv Num 18, 17. Ez dut nahi zuen aharien holokaustarik, ez abereen bilgorrik, ez aratxeen odolik, ez-eta bildots eta akherrenik. Dv Is 1, 11 (Ol, Ker gantz). Danielek hartu zituen beraz bikhea, bilgorra eta ileak, eta urtharazi zituen batean. Dv Dan 14, 26. Ahariak ez du buztana baino poxi hoberik; hango bilgogorra urin eta olio bezala baliatzen da. Prop 1880b, 380. Oilo-milgorrak sortzen dituan begi txikiak bezelako maixpuilo koipetsu batzuz beterikako salda gizena. Lh Yol 21. Erran polita ori, neri erran zidan andereak ere, ez du bilkor andirik, me-mea da. FIr GH 1926, 752. Zartainerako burra aldiz, nundik nahitik eros ditake eta erosten ere da eskualde hetan; batzuetan, Frantzian bezala, bilgorrarekin guti edo aski nahastekaturik. JE Med 123. Esteak, esan, agitz ziriak, / oilloarenak bezain mê; / ori du nonbait gaitz izkutua. / Gilborrez, ostera, ainbeste. “De sebo” . Or Eus 226. Aien odola oparrigañean ixuri bear duzu; eta, beraien bilgorra ketarazi, Yauberi usai gozoko oparitzat. Ol Num 18, 17 (Ker gantza).

    BILGOR-ZOPA. “Bilgorra-zopa, sopa de sebo” (R-is) Iz R 304.

    2 bilgor.“(Sal), vaca con cría crecida” A.

    Sinonimoak: iz.

    [bilgor] : gantza, ziho (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sebo, grasa animal
    fr iz. suif
    en iz. tallow
    port iz. sebo

    Testuinguruan

    Erran polita ori, neri erran zidan andereak ere, ez du bilkor andirik, me-mea da. FIr GH 1926, 752.

     
  • Maite 8:29 am on 2022/07/16 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beroaldi 

    iz. Norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. Udako beroaldietan. Gaztetango beroaldiak, neronen gisan, epelduxe dituenarentzat. Beroaldi batean esandakoak. Itsumustuaren beroaldian. Espiritu Santuak ematen zizkion beroaldietan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    beroaldi.

    (1) (S ap. Lrq ; Lar, Añ, Hb, H) “Calentón” Lar y Añ (cf. DAut: “calentón, la acción de calentarse brevemente y de priesa a mucha lumbre”). “Beroaldi on bat har” Hb. “Bero-aldi bat hartzea, prendre un air de feu, s’echauffer” H. “Beroaldi /beoaldi/, n., fait de se chauffer une fois, passagèrement” Lrq. v. berotu (2).
    Apaldu daigun ondo edo emoten jakuna, ta gero bero aldi bat artuta guazan oera. Mg PAb 110. Artuko dogu beroaldi bat guztiok, esango dogu errosarijua ta juango gara bakotxa bere gelara. Ib. 113. Non da artzaina baino xahutzaile gaixtoagorik? Bero-aldi baten hartzeko, tantai gazterik ederrena ondotik eramanen du. Dv Lab 306.

    (2) (V-gip; H), berotualdi. Momento de acaloramiento, de apasionamiento, de entusiasmo. “Bero-aldi bat hartzea, prendre un air de feu, s’echauffer” H. “Momento de acaloramiento. Soiñua joten ikasten gogor asi nitzuan baiña beroaldixa pasau jatan da ziero lagata jaukat” Elexp Berg. . San Pedrok berekin zuen Espiritu Santu jaunagandik eta behar zen aldietan Espiritu Santu berak ematen ziozkan bero aldietatik. Mb IArg II 118. Iñazio Mari, noizean beiñ animako beroaldi on batzuek izanda ere, askozaz epelagoa zebillen geienetan. Ag G 19. Gudaketaren beroaldian etsaiaren eskuetan erori ziran jaki mordoska batez berak gizentzen utzirik. “En el ardor de la refriega” . Zink Crit 52. Ezpaita biotz-beroaldiak otxantzeko, aldia bezaingo bitartekorik. TAg Uzt 246. Baño geiegitxo itzegin nun eztabaidako beroaldian. Ib. 97. Bero aldia joan eta zentzuz pentsatzen zuanean. JAIraz Bizia 56. Gizona sarritan oi da aldakor, batez ere bere asmoak beroaldi baten ondoren artzen dittunean. Etxde AlosT 66. Ezin zezakean bere etorkizuna ondamendiratu, beroaldi batean, bere buruaren jabetasun oso gabe, neska bati egin zion ziñagatik. Etxde JJ 73. Beroaldietan, Etxahundar geientsuenak bezela, etzan bere buruaren jabe. Ib. 26. Aiurriz artega ta urduri xamarra zen eta Etxahundar guziek bezala berotualdi gaiztokoa. Ib. 27. Gaur, berotualdi bat izan diñat Allanderekin. Ib. 80. Beroago ta lodiago egiten zitzaidan odola, ta zaiñetan zear ibilli ere ezin zitekeala zirudien. Beroaldiaren aundia! Txill Let 104. Biotz-beroaldiak ezpaitu ezer argiago egiten, adimena lausotzen eta ilunagotzen baizik. Zait Plat 83. Eta alako beroaldi bizian ekin ere, fraileak nai-ta bere burua lurrera bota ez balu, nai-ezik bearko zuan lurrera erauzia. Berron Kijote 102. Dan-dana ikusiaz egon zan Santxo, bere nagusiaren beroaldiaz arriturik. Ib. 210. Onar, alda edo arbuia daitekeena […] ez dadila behintzat, itsumustuaren beroaldian onartua, aldatua edo arbuiatua izan. MEIG VIII 117. Ezta gaztetango beroaldiak, neronen gisan, epelduxe dituenarentzat ere. MEIG IX 91.

    (3) Tiempo caluroso. Zerbait badirudizu bero aldietan; Negua datorrenean kikiltzen zera. VMg 34s. Emakumeak daukaz / gitxi asko garrian / onelako piztiak / beroaldi guztian. Azc PB 67. Badazkitzat hamabi egun kanpoan egon direnak, bi beroaldi ederrak ukhanik hastetik. Eskual 12-6-1908 (ap. DRA). Garai artan egurastiak aldaketa izugarriak egin zituan (beroaldiak eta otzaldiak, alegia). JMB ELG 13. Euria danean adar eta ostoetatik ura tantoka datorkienean barrenerako ateak zabalduaz eta iturrirako bideak irikiaz; eta bero aldian an dagon ezetasuna gordeaz ta berari eutsiaz. Munita 16. Piñudi ura zuten beren gordeleku ta babes bakarra bai bero-aldietan, eta baita ekaitz-aldietan ere. Ib. 128.

    (4) Zurra, paliza. Adardun gaixtoak, zohazte hemendik, egizue lekhu, edo bertzenaz emaiten darotzuetegu beroaldi bat ederra. Prop 1895, 21s. Dorregarairen taldekoak, bear zan zigorra ta beroaldia emoteko gauza ez baldin baziran. Erkiag BatB 90.

    Sinonimoak: iz.

    [berotasun] : berotasun, bero, berote, sutasun.

    [haserrealdi] : haserrealdi, aharra, hira, suminaldi, haserredura, sumindura, narritaldi. Ant. bakealdi, otzantasun

    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cada una de las veces que algo o alguien está caliente o se calienta; (temporada de) calor (2) iz. acaloramiento, arrebato, exaltación
    fr (1) iz. saison de chaleur, chaleur passagère (2) iz. ardeur, échauffement
    en (1) iz. period of hot weather; heat (wave) (2) iz. fit of anger/rage, outburst of anger

    Testuinguruan

    Beroaldiari aurre egiteko gomendioak eman dituzte agintariek. #gaurkohitza

     
  • Maite 9:46 pm on 2022/06/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berripaper 

    iz. Berri aldizkaria. Berripaperak hamaika herritako informazioa jorratuko du zortzi orritan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    berripaper. Periódico. Irakurri duzu berri papera? –Eztut irakurri berri papera. “La gazette” . Urt Gram 507. Gero, egunkari ta gañerako berri paperak ain dira gezurti… Lab Egan 1964 (1-6), 125. Ibaiari so berripaper saltzailea / hitz ezezagunen hiztegi bati bezala. BAtx Etiopia 46.

    Sinonimoak: iz.

    [berri-aldizkaria]: agerkari, albistari, aldizkari, berrikari Ipar., kazeta Ipar., aldizkingi zah., errebista Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. periódico; hoja informativa
    fr iz. journal, feuille d’information
    en iz. newspaper; information sheet
    port iz. jornal

    Testuinguruan

    Senarrak ia ordubete eman zezakeen berripaper bat esku artean zuelarik, eta gero beste bat aukera zezakeen eta albiste berberei jirabiraka jarrai zezakeen jakin-min izpirik galdu gabe. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 11:28 pm on 2022/06/12 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burgestu 

    ad. burgestu, burges/burgestu, burgesten || 1 da/du ad. Burges bihurtu, burgesen moldeak eta ohiturak hartu. Ezkondu eta burgestu. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Klase burgestuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burgestu. (PMuj), burjestu (-zt- SP). Convertir(se) en burgués; aburguesar(se). Ta nire Kristo hau / minero beltza zen, / zeren gaur harotzak / burgesturik dauden. Azurm HitzB 32s.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. da/du ad. convertir(se) en burgués, aburguesar(se)
    fr ad. s’embourgeoiser
    en ad. to become bourgeois, adopt middle-class ways
    port ad. aburguesar-se

    Testuinguruan

    Azkenean, erabat burgestu zen, edo hori esaten zuen aitak behintzat. [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel