Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:42 pm on 2020/10/15 Permalink | Reply
    Tags: B   

    baso 

    baso 1. iz. Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. Baztango basoetan. Arrainak urean, abereak basoan. Ikatza egiteko basoa. Baso sarria, zarratua. Baso inausia, soildua. Pago baso itzaltsua. Basoko abereak, hegaztiak. Munikolako baserriak baso sail handiak zituen. Herri basoa. Baso jabeak diruzale dira; larrutu dituzte mendi eta basoak. || Esr. zah.: Etxera orduan basora. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. baso soiltze, baso-soiltze Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.

    baso 2. iz. Edalontzia; ontzi horren edukia. Basoa puskatu zuen. Basoak bete. Baso bat ur hotz. Baso bana sagardo eman zien. Edan dezagun beste baso bana. Baso bete ardo. Hamar baso hartuta hamar baso hustu. Zenbait baso ardo. Baso ardoa goratu eta irri egin zuen. baso erdi, baso-erdi Ik. basoerdi; baxoerdi. Baso erdi patxaran.

    baso 3. pred. Ipar. Zah. Gai, gauza. Zuk egin nazazu baso, Lorian parte izateko. baso izan da ad. Ipar. Zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [oihana]: oihan, saroi g.e.    

    [edontzia]: edalontzi, edontzi, godalet Ipar., gandola g.e., beira Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bosque; selva (2) iz. [edatekoa] vaso; iz. (Biol.) Ik. hodi (3) adb. (Ipar.) suficiente; capaz
    fr (1) iz. bois, forêt (2)  iz. verre
    en (1) iz. forest; woods; jungle (2) iz. glass; cup
    port (1) iz. bosque; selva (2) copo

    Testuinguruan

    Une horretan, ingurura begiratu, eta baso eder bat zeharkatzen ari zirela ohartu zen; urki lirainak zituzten ezker-eskuin, ilara banatan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)]

     
  • Maite 9:10 pm on 2020/10/13 Permalink | Reply
    Tags: B   

    betiera 

    iz. g.er. Betikotasuna (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    betiera. (A). Eternidad. “(G?), eternidad” A. Onetsia ere Zure izenaren omena, santu baita. Aipagarri ta ospagarri betieran. (Dan 3, 52). Or MB 58 (Ol menderen-mendeetan). Azkenik âztu zait / aldien aldia, / eta betierak / nauka idukia. “Me tiene preso la eternidad” . Or Poem 518. Zeru-lurrak baiño len aldirik ez zan; zergatik galdegin, orduan zer ari zan? Iainkoaren noizkoa betiera da. Or Aitork 316. Betierako ixil-aldiaren sabore humila astiro jasta. Lasa Poem 109. En DFrec hay un ej. más.

    Sinonimoak: iz. g.e.

    [betikotasuna]: betikotasun, betiraun, betitasun, sekulakotasun, betiraute g.e., betierekotasun zah., betiraunde zah., eternitate zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz.  eternidad
    fr iz. éternité
    en iz. eternity
    port iz. eternidade

    Testuinguruan

    Berari eman bekio ohore eta aintza guztia betieran. [Asisko Frantzisko, Asisko Klara (askoren artean) , Euskal Testuen Corpusa]

     
  • Maite 10:40 pm on 2020/10/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bainuontzi 

    iz. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ezkotegia]: bainagia Zub., ezkotegi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bañera
    fr iz. baignoire
    en iz. bath, bathtub; tub (inf)
    port iz. banheira

    Testuinguruan

    Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:16 pm on 2020/10/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bidegabetu 

    bidegabetu, bidegabe/bidegabetu, bidegabetzen || da/du ad. g.er. Bidea galdu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bidegabetu.

    1. bidebagetu (Añ), bidagetu (Lar), bidegatu, bidegetu. Desviarse; extraviarse. “Desaviar” , “descaminar” Lar. “Desviar” Añ. Artzaina dei ta ardia arengandik igesi! / Zerk arabil, gaizo ori, galdu ta deslai? (bakar-bakarra ta bidegabetua. ). A Ardi 118. Jaungoikoaren bidean asi-barriak eta ezyakiñak dira oraindiño, ta errez bidegabetu ta ondatu leitekez. Pi Imit III 7, 2 (SP engana eta gal, Ch errebelatu, Mst inganatü, eta galdü, Ol bidekatu, Leon gal). Ixar argija, / Bidegetuen zuzenbidia, / Ontasunian ezin obia. Enb 87. Guzi oriek ukaitean ez da irten bear, Iauna, Zugandik, ez bidegatu bear Zure legetik. “Neque deviandum a lege tua” . Or Aitork 44.

    2. bidebagetu (Añ). “Agraviar” Añ. v. bidegabeztatu.

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [bidea galdu]: bide egin, bidea galdu, bidea hautsi, bidekatu jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. desviar(se), extraviar(se)
    fr da/du ad. dévier
    en da/du ad. deviate
    port da/du ad. desviar-se.

    Testuinguruan

    Jaungoikoaren bidean asi-barriak eta ezyakiñak dira oraindiño, ta errez bidegabetu ta ondatu leitekez. Pi Imit III 7, 2 (SP engana eta gal, Ch errebelatu, Mst inganatü, eta galdü, Ol bidekatu, Leon gal). (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 10:39 pm on 2020/09/21 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bakebide 

    iz. Baketzeko bidea. Indarkeriaren erabilerari uko egitea eta bakebideari eustea jarri ditu baldintza gisa (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bakebide. 1. (Dv), pakebide. Medio de poner paz, modo de llegar a un acuerdo. “Moyen de faire la paix; voie, instrument de réconciliation, d’apaisement” Dv. Akhantisen erregeak igorri zuen bere ahaide bat Anglesekin bake bide zerbaiten bilha. Prop 1883, 15. Atzenik, erritarrak, eurekaz bake-biderik ikusten ez ta, aguazilla ostatutik beste norabait eroatea erabagi eben. Or Tormes 107. Jakintzatik, irakaskintzatik edo ta erlijiotik artutako pake-bideak gizadian nagusiagotzen dijoaz; gerla-gosea eta piztikeria zokoratuz dijoaz. Vill Jaink 181. Gure sinismena oztu zaigun al di ontan, pake-bideetan ere narrastu egin ote geran esango nuke nik, eta maitasuna ere urritu. BAyerbe 166. Modo de dejar las hostilidades.
    Gobernuaren kontra nabarbendu diran karlista guziei, erabateko barkapena ematen zaie […]. Aurrerakoan, armakin edo armarik gabe beren buruak eskaintzen ditutenai ere, emango zaie dagokien pake-bidea. Or SCruz 34. 2. (En casos locales de decl. sing.).Vía de alcanzar la paz.
    Ez ginen oraindik bakebidean, aski hurbil bageunden ere, inoiz ikusi ez genuen bezalako ekaitzak harrapatu gintuenean. MEIG IV 127. Halaz guztiz, auziak laster gertatuko ziren bakebidean, 1690etik aurrera. MEIG V 91.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. medio de poner paz, modo de pacificar; camino de paz
    fr iz. moyen de pacifier; chemin de la paix
    en iz. way of pacifying; path of peace
    port iz. forma de pacificar; caminho de paz

    Testuinguruan

    Bakebidean sortzen den ekimen orok on egiten dio edozein prozesuri. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 8:20 pm on 2020/09/19 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bisigu 

    iz. Sparidae familiako arraina, haragi zurikoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Pagellus centrodontus). Ik. arrosel. Hiru librako bisigua. Bisigua erreta. Bisigu-saltzaileak. || bisigutan adb. Bisiguak harrapatzen. Bisigutan genbiltzala. || bisigutara adb. Bisiguak harrapatzera. Bisigutara joan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bisigu. (V-gip; Arzdi Peces), bixigu (V-gip, G-azp-bet), besigu (V-m), besegu (V-ger), bitxigu, besugo. Ref.: Iz ArOñ ; FauMar 74; AEF 1960, 20; Etxba Eib ; Holmer ApuntV (besegu); Gte Erd 287. Besugo. ” Bi tonelada bixigu ekarri dituzte Donibane-Lohizunera (G-azp)” Gte Erd 287. v. arrosel. Tr. Documentado sólo en la tradición meridional. En DFrec hay 16 ejs. de bixigu y uno de besigu . Bisigu errien axur[r]ak. DurPl 124. Nai besigu, nai legatz. Ib. 60. Manutxu itxi izu / mollan bitxiguba. Echag 28. Besigua zala uste al / zenduten balia? Arrantz 13. Bixigu baten ezurrian txirristatu ta erori in dek. Sor Gabon 25. Bixigu saltzalliak. Ib. 29. Iñaxi ari zan bixiguak garbitzen. Zab Gabon 33. Jesus! Maritxu ze besigua, / orain dakazun errerik. Azc PB 93. Berze adexkide batek oiltu zaun besugo puxka bat. Mdg 132. Besigu ta atun tatoakaz azi ta loditu ninduen. Ag Kr 88. Bakallaoa saltsa gorrian, besiguak erreta. Ag G 228. Arrandeira joanda bixigua kapapian ekartzen. Iraola 26. Okela zati, bixigu-erre […] ta beste onelango gauzakaz. Kk Ab I 11. Ez dauku bixigurik, / Ez oriorik. Enb 97. Gustatutzen al zaizu / zuri bixigua? Tx B 225. Bisigu denpora danean. Canc pop. in Or Eus 111. Berrogei arratz besigu dakaz / txalupa andiak egiñak. Erkiag Arran 46. Ez eutsan ba berak jan, oriotan prestuta, besigu presku-preskua? Bilbao IpuiB 43. Bixigu bat erreta ekartzeko. And AUzta 48. San Anton, bixigua on? NEtx LBB 155. Bateko legatz eta / besteko bisigu. Uzt Sas 309. Amaika bider aitatutako / txakolin eta bixigu. Ib. 142. Naikoa diru emoten eban arraiña ei zan besigua. Etxabu Kontu 117. Lenengo bixigua ta gero txuleta bana. TxGarm BordaB 134. Osaba Pedrok berak erretzen zuan bixigua. JAzpiroz 134.

    Sinonimoak: iz.

    [arrosela]: aligot, arrosel (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) besugo (Pagellus bogaraveo)
    fr iz. (Zool.) dorade rose
    en iz. blackspot seabream, red seabream
    port iz. goraz

    Testuinguruan

    Sudurmotza, oso argala, konkortu samarra, gaixo-itxurakoa zen, bizarrean azafrai-koloreko ile batzuk, eta bisigu-begiak zituena. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)]

     
  • Maite 11:39 pm on 2020/09/14 Permalink | Reply
    Tags: B   

    babalarrutu 

    ad. babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen|| da/du ad. g.er. Babatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    babalarrutu. babalarrutu (Lar, Hb, Dv). “Ampollarse” Lar, Dv. v. babatu .

    Sinonimoak: ad. g.e.

    [babatu]: babatu, puslatu, maskurtu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  da/du ad. ampollar; encallecer [la piel]
    fr provoquer des ampoules
    en  da/du ad. to blister

    Testuinguruan

    Eskuak babalarrutu zaizkit.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel