Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:38 pm on 2022/03/17 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berotu 

    1 da/du ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. Labean, eguzkitan, uretan berotu. Ogia jateko, ura edateko eta sua berotzeko. Burdina goritasuneraino berotu. Gehiegi berotu. Berotuaren berotuz kiskaltzen. Sutondoan berotu ziren. Barrua ongi berotuta Nafarroako edari beltzaz.

    2 du ad. Beroa eman. Neguko eguzkiak ez du berotzen. Arte egurrak asko berotzen du.

    3 du ad. Edari alkoholdunak burua nahasi. Ardoak berotutako soinularia.

    4 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.

    5 du ad. (Muskuluak edo gorputz atalak) ariketa fisikoa egiteko prestatu. Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa. Zango eta besoak gehiegi berotu gabe ekin behar izan zioten lehiari. || Isil-isilik dago kantarekin hasi ziren eztarriak berotzen.

    6 da ad. Ariketa fisikoa egin aurretik gorputza eta muskuluak prestatu. Hasi aurretik, ongi berotu behar da. Berotzen ari zela, ezkerreko hankan min sentitu zuen.

    7 da/du ad. Norbaiten gogoa biziagotu, sutu. Maitasunak beroturik. Gogoa berotzeko. Ebanjelioko hitzak entzunda ere berotzen ez direnak. Eztabaidetan berehala berotzen den horietakoa. Funtsik gabeko gauzetan burua berotzen. Semeari burua berotu diozu niri dirua lapurtzeko.

    8 da ad. Ugaztun emea arreske jarri.

    9 du ad. Lgart. Norbait jo, jipoitu. Denen artean ederki berotu zuten. || Inori bizkarra, jipoia, muturra berotu: inor jo, jipoitu. Ederki berotu zioten jipoia.

    (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [norbait jo]: astindu, bero-bero egin, bizkarra berotu, ederrak eman, ederrak hartu, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Ipar./Naf., zaflatu Zub., azorriatu g.e., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas., lepoa berotu
    [sutu]: garreztatu, gartu, sutu, gortu Zub. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 da/du ad. calentar(se) 2  da/du ad. entusiasmar(se), exaltar(se), acalorar(se), enfervorizar(se) 3  da/du ad. achispar(se) 4  da/du ad. (lgart.) calentar(se), excitar(se) sexualmente 5  du ad. (lgart.) dar una paliza, sacudir
    fr 1  da/du ad. (se) chauffer, (s’)échauffer 2  da/du ad. (se) motiver, s’enthousiasmer 3  da/du ad. [edari alkoldunekin] (se) griser, (s’)enivrer 4  da/du ad. s’exciter 5  du ad. flanquer
    en 1  da/du ad. to heat (up), to warm (up) 2  du ad. [biziagotu, gartu] to excite; to stimulate; to anger 3  du ad. [jipoitu] to beat sb up, to hit sb, to give sb a beating, to strike 4  da ad. to work up, to get worked up, to get enthusiastic/excited; to become/get angry

    Testuinguruan

    Korrika hasi da «motorrak berotzen» Iruñean [Ion Orzaiz-Uxue Rey Gorraiz, berria.eus (2022-03-17)]

     
  • Maite 1:33 pm on 2022/02/12 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bikoizketa 

    1 iz. Bikoiztea. Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote. 2 iz. Filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera. Bikoizketarik ez zegoen, eta filmen bertsio bat baino gehiago egiten zituzten. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. acción de duplicar, duplicación (2) iz. (Zin.) doblaje
    fr (1) iz. duplication ; doublement (2) iz. (Zin.) doublage
    en (1) doubling (2) dubbing
    port (1) duplicação (2) dublagem

    Testuinguruan

    Euskarazko bikoizketa salbatzeko premiazko neurriak eskatzen ditugu. [BIEUSE, bikoiztaile euskaldunen elkartea].

    Irudia: artspacebarcelona.com

     
  • Maite 9:18 pm on 2022/02/11 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bistaratu 

    bistaratu, bistara/bistaratu, bistaratzen || da/du ad. Bistara etorri; bistara eraman. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bistaratu.

    1. bixtara(tu). Manifestarse, hacerse patente. Agonian ahuspez / horra non dagola, / Bere heriotzea / bixtara zaiola. / Izerdiarekilan / dohako odola. Zby RIEV 1908, 211. Kultur-lanetan ez zen, ordea, gehiegi bistaratu buru-jasotze hori. MEIG VI 58. Bistaratzeko, ez du beste agerbiderik behar. “Para aparecer” . MEIG IX 129. (en colab. con NEtx) (Trans.). Hacer patente. Beatz-puntetan ere / zenbait odol bitu; / naiz artutako unean / gutxi iruditu, / urrengo egunak bapo / bistaratzen ditu. Insausti 185.

    2. bisteratu. Avistar. Zeru-ertzean merkante aundi bat bisteratu dogu. Berriat Bermeo 389.

    Sinonimoak: ad.

    [bistaratu] : ikusgai egin/bihurtu; ikusgai jarri; ikusgarri egin; agerian jarri; bistaratu, ezagutarazi, ezagutzera eman (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. poner(se) a la vista, manifestar(se), hacer(se) patente (2) da/du ad. (Inform.) visualizar(se)
    fr da/du ad. (se) mettre en vue, (se) visualiser
    en (1) da ad. to come into sight/view (2) du ad. to bring into sight/view, to make visible
    port (1) da/du ad. mostrar-se, manifestar-se

    Testuinguruan

    Emakumeen lana egunero bistaratzea eta balioan jartzea ezinbestekoa da. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:45 pm on 2022/01/20 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bar-bar 

    1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan. 2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak. 3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bar-bar.

    I . (Onomat.).

    1. (V-arr-oroz-ple, L, Sal, R ap. A; Aq), bar-bar-bar. (Onomatopeya de ruido de voces, conversación, etc.). “Albórbola […] barbar dago (AN)” Aq 941. “Hablar a troche y moche” A. Cf. marmar.
    Agotak bezala beti bar, bar, bar drainsatela. (Olagüe, 1615). ReinEusk 130s. Batera bestera begira, batian barrez, bestian erdi lotan, miiñakaz barbar. JJMg Mayatz 220. Bar-bar-bar, oro hartaz elekan, egun bat; bi, hiru, zortzi egun goren-gorenaz. HU Zez 143. –Brien fiura, pullitak gituk… Ala… etzautak leher egin bederen?– Eta, bar, bar, bar bere buruarekin, ithurri alderat badoa Sabuquy ere. Ox 198. Jendea asi da, bar-bar, izketan gogara. “La gente comienza a hacer comentarios” . Or Eus 28. Behin, erretor bat, ez othe zenetz Makean, predikatzen ari zen bar-bar-bar Jainkoak berak daki zertaz. Lf Murtuts 22. Nik ez niken beintzat nai iri aundi batean eortzi nindezaten, izketan barbar yoaten baitira. Or QA 116. Ruso erakaspenak oraino

    2. (Onomatopeya de la abundancia, multitud). “Barbar, par-ci par-là” VocBN. “Barbar (Vc), esparcir” A (probablemente en este sdo. ). Cf. barra-barra.
    Eguzki-galdatan barbar plaza: […] erriko aitona xaarrak, alkatea erdian dutela, […] txistu-ots berritxuak noiz jaikiko diran zai, neska-mutil gazteak. Mok 11s. Urguilldik eta kai-ingurutik / etxera barbar jendea. “La gente vuelve en tropel a casa” . Or Eus 399. Errazkin, / deabru kazkin (gaizkin) / Baraibar, / laiñoa barbar. Ib. 61. Uretan sortu bitez barbar pizti arnasdun biziak. “Producant aquæ” (Gen 1, 20). Or MB 391. Ioan nintzan Kartagora, ta nondinai maite lizunak barbar zetozkidan. “Circumstrepebat me undique” . Or Aitork 53.

    3. “Onomatopée […], mouvement d’un insecte qui marche, et sensation qu’il cause. Marmalo bat barbar dabilkit golkhoan” H. Cf. barbarita, barbalot.

    4. “Barbar (Sal, R, Sc), ruido de ebullición” A. Cf. bor-bor. Itxasoa ari zelakotz barbarbar, zerbait ixtoria miresgarri ahapetik kondatuz. SoEg Herr 23-6-1955 (ap. DRA). Gerlatik lekora, baziren hasi zirenak gerlarien zauriak ezin aski saminduz, barbar egon zadin azkarri etsaien arteko herraren sua. Ib. 10-2-1959 (ap. DRA). Nork bere barruan barbar irakiten dauzkan ioera xume ta biurrienak. Zait Plat 125.

    5. (Onomat. del murmullo suave). Gogoan dauka osto-tartean / ateman zun azaria… / Egoa pal pal, ostoak barbar, / sor zedukan belarria. “Estaba sorda por el viento sur que agitaba la hoja” . Or Eus 382. Barbarbar asi zen semea garnu egiten. (L-sar). A EY II 328.

    II . (Sust.).

    (Aq→A), barbara (Dv). Vocerío. “Albórbola, barbarra” Aq 941. “Barbara, murmure de voix, grognerie” Dv. Andik emendik, Zure / zoramen esanekin / zauritzenago naute / eziñ-esanarekin: / iltzear nadukate / barbar totel orrekin. Gazt MusIx 198.

    BARBAR-HIZKERA. Lengua bárbara. Cf. barbaro. Barnean naski, nere buru-txokoan, ez heberkeraz, ez grekoz, ez latiñez ez barbar-izkeraz, Egiak, ago mihien laguntza gabe, ele-zatien otsik gabe esanen liket. Or Aitork 307.

    Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bor-bor]: barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, bur-bur Ipar., borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf.    

    [barra-barra]: ausarki, ausarkian, bolo-bolo, erruz, franko, gizenki, gogotik, jori, lodi, naro, naroki, naroro, oparo, plei-plei, ugari, frankoki Ipar., goriki Ipar., ihaurri Ipar., nasaiki Ipar., tole Ipar., eurrez Bizk., bizkorki Naf., abasto beh., barra-barra beh., ertohil g.e., joriki g.e., ugariki g.e., ugariro g.e., abondo zah., aseki zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. onomatopeya de murmuro, susurro, cuchicheo (2) adb. voz que expresa abundancia, multitud (3) adb. [borborka] a borbotones, en ebullición
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Jendea hasi da bar-bar hizketan. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 7:19 pm on 2022/01/09 Permalink | Reply
    Tags: B   

    biziliar 

    iz. Ipar. g.er. Biztanlea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    biziliar. Habitante. v. biztanle. Azken mende huntan, Eskual-Herria biziliarrez emendatu da. Herr 3-5-1956, 4. Berreun bat miliun biziliar izanen dituen Europa handi bat. Herr 8-10-1964, 4.

    Sinonimoak: iz.

    [biziliar] : biztanle, bizilari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) habitante; vecino, -a, morador, -a
    fr iz. (Ipar.) habitant
    en iz. (Ipar.) inhabitant, resident
    port iz. (Ipar.) habitante; morador, -a

    Testuinguruan

    Ramona eta bere senar Frantses ere ganberako biziliar ziren. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)]

     
  • Maite 10:43 pm on 2022/01/08 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bigira 

    iz. Aiz. Arratsean, hitz egiteko eta atsegin hartzeko egiten zen bilera. Bigirak dira beste olgeta batzuk, baserri-etxeetan mutilek eta neskek gauaz egiten dituztenak. Bigiretako dantza nahasietan. Artazuriketa ospetsu eta bigira infernukoak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bigira. Etim. Del lat. vigilia; v. SHLV 34s. y PT 317, para su posible relación con begira y begiratu .

    1. (V; Dgs-Lar 11, H, A DBols), bigiria (Lar, Añ), begira (V-oroz), begiria (Lar), bigera, bigeda (V-ger), bigida (Izt 122v). Ref.: A (bigira, begira); A Apend (bigeda). Velada, reunión nocturna. “Con estas fiestas y regocijos velaban todas las noches en la dicha ermita […] a las cuales velas ellos llaman begirak” IC II 47. “Vela, vigilia” Lar. “Velador, el que vela, beillaria, bigirian dagoena” Ib. “Trasnochar, bella egin, bigirian egon” Ib. “Vela, vigilia de noche” Añ. “Visitas de noche o juntas, bigidak” Izt 122v. “Comedia” Dgs-Lar. “(Vc), tertulia, sarao. Generalmente se toma en mal sentido” A. “Begira (V-oroz), vela, tertulia” Ib. Tr. Documentado sobre todo en autores vizcaínos de principios del s. XIX; a partir de esta época, su uso disminuye, aunque conoce una cierta revitalización a principios del s. XX, con autores como Aguirre y (en mayor medida) Azkue. Si exceptuamos Birjin, no se encuentra en los textos con el significado de ‘vela, vigilia’ que le dan los dicc., de Larramendi y Añibarro. En cuanto a la distribución de variantes, bigira es con mucho la más usada; begiria aparece en Birjin, y bigera (posible errata) en una ocasión en Añibarro.
    Begiratureintutzu Serora gartsu hauen bizi-araua ta garraztasunak, hauen begiriak, barurak, lizifrinak. “Leurs veilles”. Birjin 494. Euren etxetan artazuriketa ospetsu ta bigira infernukuak isten edo permitietan ditubenak. CrIc 117. Gauetako dibersio oei ematen die bigiraren izena. Mg CC 93. Bigira ta danza lotsabagiak. Mg CO 134. Bigiraak dira beste olgeeta batzuk baseerri etxeetan mutilak eta neskaak gabaz egiten ditubeenak. fB Olg 109s. Zein tronpia, zein sartain zaar bat (baseerrijetako bigireetan useetan dan legez) guztiekin joten da soinuba. Ib. 32s. Nekezarijeen sarauba da Bigiria. Ta andikijeen Bigiria da Sarauba. Ib. 116. Diabrubak eruezala guraso, onelakobigiraak etxian isten zitubeenak. JJMg BasEsc 111. Ea erromeria, batzaako dantza, naasteko yolas ta gau-bigereetara agindu badozuz. Añ EL2 140 (Harriet cita gau bigireak). Gau-bigiretara. Ib. 149. Arrats atakobigira, billera edo batuerea amaitu zan. Ag AL 66. Bigirea (tertulia) amaitu arteraño, bera izan zan gau atako jardungei bakarra. Ag Kr 135. Bigirako guztiak Indianoaren lepotik barrez-eztanda egiten jagi zirean. Ib. 137. Bigira bat, lagun-arteko etxe-biltzarre bat, bukatuta, bakoitza bere legorperako jeiki oi ziranetan. RIEV 1907, 168. Orainarte beronen bigirak ardazketari ta artazuritzaile-artekoak izan doaz; aurrerantzean, te-usaina surrak eta pianu-otsa belarriak asmau daien bigiretara bere eroango dogu gure izkera zar au. A EEs 1916, 109. Meza-nagusi ta arratseko bigira-bitartean. A LEItz 6. Gaurkoa langoxe bigira bat (velada bat) egin. Ib. 133. Irugarren bonbil andia erdi beterik utzi nien ta aien bigirak noizarte iraun otezuen batek badaki. A Ardi 41. Illuntzetan izan oi da euren bigira edo batzartxua. Erkiag BatB 136.

    2. Visita, bigira, ikustamena, ikusmena” Izt 122v. Cf. bigiratu.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [berriketa]: berriketa, hizketaldi, tertulia. Ant. isilaldi.

    [beila]: beila

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) vela, vigilia; reunión/velada nocturna
    fr iz. veille; réunion, soirée
    en iz. vigil; meeting, evening soiree
    port iz. vigilia; reunião, sarau

    Testuinguruan

    Bilboko kale arteko bizitza, burgesia giroko bigirak eta hiriko musika mundua maite zituen, zalantzarik gabe. [Azkue, bilbotar ezezaguna, Jurgi Kintana, Erein, 2015]

    Irudia: Los dulces del santo. José Jiménez Aranda (1892)

     
  • Maite 9:39 pm on 2022/01/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    belabeltz 

    1 iz. Buru zapala eta lumaje sarria duen bele mota (Corvus corone corone). Belabeltza bezain zorigaiztokoa. 2 iz. Irud. Mina eta gaitza; bi belabeltz hauek badira nahikoa eta gehiegi ere, bizitzaren begitartea zer moduzkoa den igartzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    belabeltz. Onom.: Agrum nepotum de Uela belça. (1179) Arzam 165. belabaltz (V-arr-gip). Ref.: A; Etxba Eib . Corneja. “(V-arr), corneja” A. “Bela-baltza, cuervo negro, adjetivado por tener las patas negras, lo que viene a decir que se alimenta de carroña, al contrario de los de patas amarillas, que son granívoros. Bela-baltza bezin zorigaiztokua” Etxba Eib. Cf. s.v. bele ejs. (como los de Zalduby o Mirande) en los que beltz funciona como epíteto.

    *Ixilldu ziran Uso maitea / Zure euskeldun urruak, / Zure ordez gaur kantetan dabe / Bela baltz erbestekuak. AB AmaE 58. Bela beltz eta onen antzeko txori-egaztiak zeuzkaten beren kabiak zuaitz aietan. Bv AsL 160. Miña eta gaitza. Bi bela beltz auek badira naikoa eta geiegi ere bizitzaren begitartea zer moduzkoa den igartzeko. Vill Jaink 121.

    Wikipedian

    Belabeltza (Corvus corone) corvidae familiako hegazti bat da. 44-51 zentimetroko luzera izaten du, 94-109 zentimetroko hego luzera, eta 540-680 gramoko pisua. Lumadia eta hankak beltzak ditu. Moko zorrotza, gris iluna. Hotsa: kraa karraka latza, 3-4 aldiz errepikatua.

    Helduak bikote lurraldekoietan bizi dira, baino gazteak saldotan.

    Belabeltza orojalea da. Haziak, ornogabeak eta fruituak jateaz gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Hegazti habietatik arrautzak edo txitoak har ditzake. Zabor eta haratustelei ere lotzen da.

    Ia Paleartiko osoan hedatua. Ipar-Siberiako toki hotzenetan falta da. Nekazal eremu irekiak, zuhaitz bakan eta arboladiekin, ibar-basoak eta baso bazterrak maite ditu. Oihan zabal eta trinkoak ez ditu gogoko. Habia zuhaitzetan egiten du. (Jarraitu irakurtzen…)

    Sinonimoak: iz.

    [beltzurda]: belamika, beltzurda (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) corneja negra (Corvus corone)
    fr iz. (Zool.) corneille noire
    en iz. (Zool.) carrion crow
    port iz. (Zool.) gralha negra

    Testuinguruan

    Belabeltza bezain zorigaiztokoa zen.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel