belabeltz
1 iz. Buru zapala eta lumaje sarria duen bele mota (Corvus corone corone). Belabeltza bezain zorigaiztokoa. 2 iz. Irud. Mina eta gaitza; bi belabeltz hauek badira nahikoa eta gehiegi ere, bizitzaren begitartea zer moduzkoa den igartzeko. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
belabeltz. Onom.: Agrum nepotum de Uela belça. (1179) Arzam 165. belabaltz (V-arr-gip). Ref.: A; Etxba Eib . Corneja. “(V-arr), corneja” A. “Bela-baltza, cuervo negro, adjetivado por tener las patas negras, lo que viene a decir que se alimenta de carroña, al contrario de los de patas amarillas, que son granÃvoros. Bela-baltza bezin zorigaiztokua” Etxba Eib. Cf. s.v. bele ejs. (como los de Zalduby o Mirande) en los que beltz funciona como epÃteto.
*Ixilldu ziran Uso maitea / Zure euskeldun urruak, / Zure ordez gaur kantetan dabe / Bela baltz erbestekuak. AB AmaE 58. Bela beltz eta onen antzeko txori-egaztiak zeuzkaten beren kabiak zuaitz aietan. Bv AsL 160. Miña eta gaitza. Bi bela beltz auek badira naikoa eta geiegi ere bizitzaren begitartea zer moduzkoa den igartzeko. Vill Jaink 121.
Wikipedian
Belabeltza (Corvus corone) corvidae familiako hegazti bat da. 44-51 zentimetroko luzera izaten du, 94-109 zentimetroko hego luzera, eta 540-680 gramoko pisua. Lumadia eta hankak beltzak ditu. Moko zorrotza, gris iluna. Hotsa: kraa karraka latza, 3-4 aldiz errepikatua.
Helduak bikote lurraldekoietan bizi dira, baino gazteak saldotan.
Belabeltza orojalea da. Haziak, ornogabeak eta fruituak jateaz gain, ornodun txikiak harrapatzeko gauza da. Hegazti habietatik arrautzak edo txitoak har ditzake. Zabor eta haratustelei ere lotzen da.
Ia Paleartiko osoan hedatua. Ipar-Siberiako toki hotzenetan falta da. Nekazal eremu irekiak, zuhaitz bakan eta arboladiekin, ibar-basoak eta baso bazterrak maite ditu. Oihan zabal eta trinkoak ez ditu gogoko. Habia zuhaitzetan egiten du. (Jarraitu irakurtzen…)
Sinonimoak: iz.
[beltzurda]: belamika, beltzurda (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Zool.) corneja negra (Corvus corone)
fr iz. (Zool.) corneille noire
en iz. (Zool.) carrion crow
port iz. (Zool.) gralha negra
Testuinguruan
Belabeltza bezain zorigaiztokoa zen.
Reply