Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:30 pm on 2021/07/15 Permalink | Reply
    Tags: P   

    portzierto 

    1 lok. Heg. Lgart. Esan dena biribiltzen duen edo esan berri denarekin lotzen duen esapidea. Ik. izan ere; horiek horrela. Infusioak egiteko belarrak ditun; eta ez merke-merkeak, portzierto! 2 lok. Heg. Lgart. Ondoren esango dena entzun edo esan denak iradoki edo gogorarazi duela adierazten duen esapidea. Ik. bide batez 2; bidenabar. Portzierto, Koldo zeharo txundituta daukazu. Portzierto, arduraduna ere oso jatorra iruditu zaidan! (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak (Elhuyar hiztegia)

    [1] : gainera, hala ere; ad. (partizipioa) + ere

    [2] : aizu/aizak/aizan, eta…; aizu/aizak/aizan, eta horretaz ari garela; horiek horrela

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es loc adv por cierto
    fr loc adv au fait
    en loc adv by the way
    port loc adv por certo

    Testuinguruan

    Portzierto, arduraduna ere oso jatorra iruditu zaidan! (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:15 pm on 2021/07/10 Permalink | Reply
    Tags: P   

    plametitu 

    ad. plametitu, plameti, plametitzen || da ad. Hunkitu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    plametitu. (G, L). Ref.: A; Lh. “Conmoverse” A.

    Sinonimoak: iz.

    [plametitu] : hunkitu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. conmoverse
    fr da ad. bouleverser, être ému
    en da ad. move, touch
    port da ad. compadecer-se

    Testuinguruan

    Plametitu egin da hitz horiek entzutean. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:57 pm on 2021/07/02 Permalink | Reply
    Tags: P   

    probestu 

    iz. Hist. Herrizaina. Ik. udaltzain. Oñatiko probestuak hedatu behar izan zuen bando hau.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    probestu. Etim. De rom. preboste, con metátesis de vocales. (G-bet), preboste, prebosta (Urt), probesto (Añ), proestu (AN-gip), prostu (G-azp), prosto (Añ (G)). Ref.: A (probestu, prostu); Lek AEF 1924, 41. Preboste; alguacil. “Comites iudicum, lotiñentak, prebostak” Urt V 397. “Ministro” Añ. Prebostak […] eta serjentak eta berziak sobera egiteko lukete. Volt 146s. Prebostari emanik esku daudela ene partidak . (Donibane Lohizune, 1664). ETZ 49. Zergaiti ze bazekian lapurrok Jangoikoaren justiziako mandatariak ta prebosteak ziriala; ta Jangoikoak alan laketurik ostu eutseezala bere ardiak ta ganerako ondasunak. Añ GGero 228. Astigarran mutil txiki bat, / probestuaren semea. Izt C 245. Izanen zirela haren prebostak han, / zeremoniaren erregelatzeko, / eta nori bere plaza erakutsteko. Gy 212. Aizateko billeran, / probestu Ageda. Xe 178. Non Oñatiko probestuak otsandetu bear izandu zuen bando au. A. Arzac EE 1884a, 9. Urteoro aukeratuko dituztela donostiarrak beren Probestu edo Erabakitzallea eta Alkatea. Etxeg RIEV 1908, 118. Inguru aietako proestu edo alguazillen agintaria. Goñi 40. Atzoko probestu horiek ez ziren noski antzinekoen antzekoak. MEIG I 228.

    Sinonimoak: iz.

    [probestu] : baliatu, erabili, aprobetxatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Hist.) preboste (2) du ad. (GN) aprovechar
    fr ad. bien utiliser loc v, profiter de, optimiser
    en ad. make the most of
    port ad. aproveitar

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:26 pm on 2021/04/19 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pitokeria 

    iz. Lgart. Ergelkeria. Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita!  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [pitokeria]: ergelkeria, kirtenkeria, zozokeria, txatxukeria, pitokeria (Elhuyar hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. tontería, estupidez, necedad
    fr iz. bêtise, ânerie, stupidité
    en iz. stupidity, nonsense, foolishness
    port iz. bobagem, besteira, farol

    Testuinguruan

    Erraz esaten dira pitokeria horiek mahaira lasai-lasai eserita! (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:21 pm on 2021/02/14 Permalink | Reply
    Tags: P   

    perdoi 

    iz. Mekan. Pieza batean edo produktu batean neurri estandarrarekiko edo planoetan adierazitako neurriarekiko onartzen den desberdintasun tartea. Diametroa: 16,30 zentimetro, 2 zentimetroko perdoiarekin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    perdoi. “Tolerancia. Orri trankil ja-ezkixo (jan eikio) beste pare bat milimetro geixao, ainbeste perdoi ba-jaukak eta” SM EiTec2 138. En DFrec hay 9 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Teknol.) tolerancia
    fr iz. tolérance
    en iz. tolerance
    port iz. margem de segurança

    Testuinguruan

    Neurriak hartzen direnean perdoia egoten da. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 11:00 pm on 2021/02/10 Permalink | Reply
    Tags: P   

    prezatu 

    1 du ad. Ipar. Balioetsi, aintzakotzat hartu. Ik. estimatu. Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. Gehiago preza ezak bakearen dohaina. Mundu guztian da prezatua euskalduna. Hargatik nik ditut prezatzen gehiago, urrea eta topazio preziatua baino. 2 da ad. Ipar. Harrotu. Zeure ohoinkeriaz prezatzen bazara. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [estimatu]: aintzakotzat eduki, aintzakotzat hartu, aintzat eduki, aintzat hartu, balioetsi, buruan hartu, estimatu, estimu egin, ezertan eduki, ezertan hartu, gogoan hartu, hartakotzat eduki, kontuan eduki, kontuan hartu, kontuan izan, baloratu Heg., kontu atxiki Bizk., goietsi jas.    [harrotu]: hanpatu, hantu, harropuztu, harrotu, lainezatu, oilartu, putzak hartu Bizk., laineza hartu Gip., burgoitu g.e., handipuztu g.e., handitu g.e., ilarraindu g.e., urgoitu g.e., fiertu Ipar. g.e., haidortu Ipar. g.e., morgatu Ipar. g.e., urguilutu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) valorar, estimar, apreciar; tomar en consideración, tomar en cuenta (2) da ad. (Ipar.) enorgullecerse
    fr (1) du ad. (Ipar.) apprécier, estimer (2) da ad. (Ipar.) s’enorgueillir
    en (1) du ad. [balioetsi] to appreciate, to value (2) da ad. [harrotu] to be proud
    port (1) estimar, apreciar; tomar em conta (2) orgulhe-se

    Testuinguruan

    Ekaitza iragan denean prezatzen duzu eguraldi ona. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 9:36 pm on 2021/02/09 Permalink | Reply
    Tags: P   

    ponpatu 

    du ad. Isurkari bat ponpa baten bidez goratu. Fukushimako zentralean erreaktoreak hozteko itsasoko ura ponpatzen jarraitzen dute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ponpatu. v. punpatu.

    punpatu.

    1. (BN, S ap. A ; H; ph- VocBN), ponpatu (Dv→A). Botar; hacer botar. “Pilota ongi punpatzen duena, paume qui bondit bien” H. “Botar, dar bote, saltar, se dice de la pelota” A. Pilota punpatuz, badoa gure gizona oldarrean lauzarat. JE Bur 26. Rebotar; hacer rebotar. “Ponpatu, bondir, ou plutôt rebondir, car on ne le dit que des choses” Dv. “Ur iauziak deitzen dira ur batzu goratik amilduak, eta han hemen punpatuz, hagun handirekin behera heldu direnak, […] et rebondissant par intervalles […]” H. Behin ilhun iduri, harrokaz harroka / ezker-eskuin punpatuz, erreketan yoka, / [harrabotsak] harmada seinalatzen hurbil behar dena. Hb Esk 59. Hemen punpa, han punta, debruetan barna abiatu zen… kuia. Zerb Ipuinak 287. Uztar bakotxean [zaldiak] pilota bat bezala goititzen zuelarik zakur mokordoa; bainan hunek ez uzten. Gehiago tinkatzen baizik ez, izaitekotz, iduri lurrean punpatzearekin indar berriak hartzen zaizkotela matrailek. JE Bur 20.

    2. (L-ain, Sc ap. A; H), ponpitu (R ap. A ). “Tomber, faire une chute. Punpatuko zira, maitea, berautzu” H. “Caerse (voc. puer.)” A.

    3. Bombear. Are hobeki, behereko jusetik laurden bat punpatuz eta jus hura azalaren gainerat ixuriz. Punpatze hori egiten da erakitu baino lehen. Gatxitegi Laborantza 131.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. bombear
    fr du ad. pomper
    en du ad. to pump
    port du ad. bombear, bolear

    Testuinguruan

    Harrizko bihotzek ez dute taupadarik ponpatzen. [Larremotzetik, Hasier Larretxea (Erein, 2014)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel