Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:39 pm on 2020/09/05 Permalink | Reply
    Tags: M   

    marroiz 

    adj. Pertsonez edo gauzez mintzatuz, arlotea, zarpaila, narrasa.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 marroiz. (V-m ap. A ), marroix, marrox, marruiz (V-m ap. A ), marrux (V-ger ap. A ). Andrajoso, ajado, desaliñado. ” Marroiz (V-m), narras (G), maras (V-arr), maiz (Vc) esaten dabe soiñeko asko-erabilli ta ezainduagaitik” A Ezale 1897, 150b. Gizon marroix bat, ain ez-euki ta premiñatua ze, ezeukan zegaz iantzi iaio bear iakon zortzigarren umea. Ezale 1897, 397b. Seiaska marroiz (pobre) baten aurrean. Ag Ezale 1897, 22a. Ez dala jakiñ lekua eta aberatsa, baizik umilla ta marroixa. Ezale 1898, 324a. Gizon marrux edo ez euki bat. Ib. 364a. Soiñeko marroix, maiz da pistindunakaz. A Txirrist 140. v. tbn. Marrox: Kk Ab I 25. (Uso adv.). Zaldun batek ain ederra ta ain marroiz yantzita ikusirik. (V-m) A EY II 21. (Con reduplicación intensiva; uso adv.). Atsotxu bat, marroiz marroiz iantzia. A Ezale 1897, 149b.

    2 marroiz. 1. (G-goi ap. A ). “Balido” A. v. 1 marraka. 2. Balando. v. 1 marraka (II, 1), marroizka, 2 marruka. Inguratu zaizkiyo / marroiz bildoztxuak. EgutTo 7-1-1921 (ap. DRA).

    Sinonimoak: izond.

    [arlotea]: aketo, arlote, desatsegin, ezatsegin, muker, zakar, piltzar Ipar., atsekaitz g.e., basatxori g.e., ezkibel g.e., tratagaitz g.e., basto Heg. beh., saskar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. andrajoso, -a, desaliñado, -a
    fr loc adj en haillons, adj dépenaillé
    en ragged, dressed in rags; scruffy, untidy, slovenly
    port adj andrajoso(a), esfarrapado(a), maltrapilho(a)

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 8:33 pm on 2020/08/29 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mingostu 

    ad. mingostu, mingots/mingostu, mingosten || da/du ad. Mingots bihurtu, mingostasuna eman edo hartu. Ik. samindu. Behazunez eta ozpinez mingostua. Alegia xalo honek, ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. Bihotza mingostu dioten berriak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mingostu. (Vc, G ap. A; Zam Voc ), mingoztu (Dv (V)), mingoxtu (H), mingotztu, mingotxtu, mingoiztu (H). Amargar(se). “Au mor., devenir ou rendre quelqu’un aigre, amer, d’humeur, de langage” H. Biaztunez ta ozpinez mingotxtuta. fB Olg 4. Berbarik berbara, errazoerik errazoera aserratuten dira eta dirautza batak bestiari mingotztuten daben gauzaren bat. Astar II 127. Eta allagiña mingoztu bere bijotz guztiz maitegarrija? Ur MarIl 53. Baña Bermeotarrak / ez dau nai dirurik, / onria daukanian / ezek mingozturik. Azc in Ur PoBasc 265 (PB 230 mingorturik). Orregaiti biotzak / dekoguz mingostuta. EusJok II 116. Koitaua biyotza mingostuta. Kk Ab II 72. Ni, ordea, mingozturik, an gelditu nintzan, gizon anker arek esandakoak ausnartzen. Goen Y 1934, 98. Gaxuxarekin bizia mingostu besterik etzaidan egin. Etxde JJ 57. Mingostu egingo dit bizitza utsegin nuelako mamuak. Txill Let 92. Ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. MEIG I 175. v. tbn. Mingoztu: Enb 59.

    (Part. en función de adj.). Etxean, ordea, etzezakean pozbide ta eztialdirik arki bere barren mingostuak. Etxde JJ 32.

    Sinonimoak: ad.

    [mingots bihurtu]: bizitu, garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, ozpindu, samindu, karmindu Ipar., behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. agriar(se), amargar(se) (2) da/du ad. amargar(se), afligir(se)
    fr (1) da/du ad. (s’)aigrir (2) da/du ad. (s’)affliger
    en (1) da/du ad. [mikaztu] to sour; to turn sour/bitter (2) da/du ad. [tristatu] to upset; to make bitter; to sour
    port (1) da/du ad. azedar-se, amargar-se (2) da/du ad. afligir-se

    Testuinguruan

    Uda amaiera berez da garai mingotsa. Baina are gehiago mingostu zait azken egunotan hedabideetako lerroburuak irakurtzean. Abuztua azkenetan dela, tipula baten geruzak bezala aletu daitezke euskararen inguruan irakurri ditugun kontu eta komeriak. Eta, negargura eragingo badizu ere, merezi du txatalez txatal gaia lerrootara ekartzea. [Malkorik gabe, Oier Aranzabal (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:53 pm on 2020/07/29 Permalink | Reply
    Tags: M   

    murtxikatu 

    murtxikatu, murtxika, murtxikatzen|| du ad. Ipar. Janariez mintzatuz, ahoan txikitu. Ik. mamurtu; mastekatu; txikitu 2. Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du, bere ahoko zukuekin ondo nahasiz, ostera irensteko (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    murtxikatu .Mâcher” Peillen in VocS 137 nota.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [mamurtu]: mastekatu, mamurtu Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) masticar, mascar, triturar
    fr du ad. (Ipar.) mâcher, mastiquer
    en du ad. to chew
    port du ad. (Ipar.) mastigar, moer

    Testuinguruan

    Irentsi egin du, ia murtxikatu gabe. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:32 am on 2020/07/26 Permalink | Reply
    Tags: M   

    makilgoxo 

    iz erregalizaren sustraia, goxoki gisa miazkatzen dena. (Egungo Euskararen Hiztegia)

    Makilgoxoa edo erregaliza (Glycyrrhiza glabra) jatorriz Europa hegoaldekoa eta Asiako zenbait tokitakoa den zuhaixka lekaduna da. Euskarazko eta grezierazko hitzak osagai bertsuak ditu: glukurrhiza= rhiza, “sustrai” + glyk, “gozo”.

    Haren osagai bereizgarriena glizirrizina da eta azukre asko dauka (glukosa, sakarosa eta abar). Edulkoratzaile modura eta farmazian erabiltzen da, baita gozoki moduan ere. (erregaliza, Wikipedia)

    Makilgoxoak: mastekatzeko erroak (Wikipedia, https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Baton_de_reglisse.jpg)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    makilgoxo. “Regaliz de palo (G-bet)” Maite Etxenike (comunicación personal).

    Sinonimoak: iz.

    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. palo dulce, regaliz (de palo)
    fr iz. bâton de réglisse
    en iz. licorice stick
    port iz. pau de alcaçuz

    Testuinguruan

    Halako batean, lehengusuek kaioletako ziminoentzako gozokiak eta makilgoxoak erosten zituzten bitartean, Txillardegik iturri eder baten alboan uso zuri eta arrosa batzuk ikusi zituen, eta zoragarriak iruditu zitzaizkion. [Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain, Susa, 2007]

     
  • Maite 8:10 pm on 2020/06/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    bonbilla-ipurdi 

    iz. ELEKTR. Lanpara elektrikoaren bonbillak daraman zati metalikoa, lanpara-etxean sartu eta bonbilla zirkuitura konektatzen duena.

    Sinonimoak: iz.

    [bonbilla-ipurdi] : bonbilla-zorro

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. casquillo
    fr iz. chapeau de douille, culot
    en iz. cap, socket cap; (light bulb) base
    port iz. (de bombilla) bocal

    Testuinguruan

    Hauxe da bonbilla-ipurdi egokiena erosi duzun bonbillarentzat. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:04 pm on 2020/06/13 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maite-su 

    iz. Norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena; maitasuna.

    Sinonimoak: iz.

    [maite-su] : maite-gar, maitasun, amodio; onginahi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. amor, pasión, cariño
    fr iz. amour, passion, affection
    en iz. love, passion, affection
    port iz. amor, paixão, carinho

    Testuinguruan

    Hamazortzi bat hilabetez, bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna, grina hura bukatutzat jo zuenean Adeliaren ametsetan segitu baitzuen bizitzen, neskak aitortu ziolako bazegoela gizon bat bera ikustean begiak irribarrez jartzen zituena, luxuzko panpina balitz bezala tratatzen zuena eta berarekin oso maitekorra eta ona zena, eta haren oso laguna zela. [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)]

     
  • Maite 10:10 pm on 2020/05/25 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mantxu 

    adj./iz. Heg. Herr. Besomotza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mantxu. (V-ple-arr-m-gip, G-goi-azp, AN, R), mantxo (V-gip). Ref.: A; Totor Arr; Iz ArOñ (mantxo); Etxba Eib; Elexp Berg. Manco, lisiado. v. mantxot, maingu. Mantxu baltza agertu zanean. Alzola Atalak 42. BESO->MANTXU (V, G ap. A; beso-mantxo V-gip ap. Iz ArOñ). “Manco a quien falta el brazo” A (s.v. mantxu).

    Sinonimoak: iz.

    izond. Heg. beh. [besomotza]: besamotz, besomotz, eskubakar, eskumotz, mantxot Ipar., maingu Gip., besobakar g.e., maki g.e., besobakoitz zah., beso-motz, beso-bakar g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz./izond. (Heg.) (herr.) manco, -a
    fr iz./izond. (Heg.) (herr.) manchot
    en iz./izond. (Heg.) (herr.) one-armed, one-handed
    port iz./izond. (Heg.) (herr.) maneta, manco(a)

    Testuinguruan

    Ez ei gara elkar asko ukitzekoak euskaldunok. Afektua adierazten uzkur, laztanetan mantxu, besarkadetan labur eta musuetan zekenak garela esan liteke, Europa Hegoaldeko gure auzokideen aldean, behintzat. [Faltan, Leire Narbaiza (Kalamuatik Txargainera, 2020-05-21)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel