berotu

1 da/du ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. Labean, eguzkitan, uretan berotu. Ogia jateko, ura edateko eta sua berotzeko. Burdina goritasuneraino berotu. Gehiegi berotu. Berotuaren berotuz kiskaltzen. Sutondoan berotu ziren. Barrua ongi berotuta Nafarroako edari beltzaz.

2 du ad. Beroa eman. Neguko eguzkiak ez du berotzen. Arte egurrak asko berotzen du.

3 du ad. Edari alkoholdunak burua nahasi. Ardoak berotutako soinularia.

4 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.

5 du ad. (Muskuluak edo gorputz atalak) ariketa fisikoa egiteko prestatu. Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa. Zango eta besoak gehiegi berotu gabe ekin behar izan zioten lehiari. || Isil-isilik dago kantarekin hasi ziren eztarriak berotzen.

6 da ad. Ariketa fisikoa egin aurretik gorputza eta muskuluak prestatu. Hasi aurretik, ongi berotu behar da. Berotzen ari zela, ezkerreko hankan min sentitu zuen.

7 da/du ad. Norbaiten gogoa biziagotu, sutu. Maitasunak beroturik. Gogoa berotzeko. Ebanjelioko hitzak entzunda ere berotzen ez direnak. Eztabaidetan berehala berotzen den horietakoa. Funtsik gabeko gauzetan burua berotzen. Semeari burua berotu diozu niri dirua lapurtzeko.

8 da ad. Ugaztun emea arreske jarri.

9 du ad. Lgart. Norbait jo, jipoitu. Denen artean ederki berotu zuten. || Inori bizkarra, jipoia, muturra berotu: inor jo, jipoitu. Ederki berotu zioten jipoia.

(Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[norbait jo]: astindu, bero-bero egin, bizkarra berotu, ederrak eman, ederrak hartu, egurra eman, egurtu, eskua ezarri, eskua luzatu, hebaindu, hebain-hebain egin, jipoitu, jo, makilatu, zaharoztatu, zehatu, zigorkatu, zigortu, zurratu, azotatu Ipar., panpatu Ipar., umatu Ipar., zafratu Ipar./Naf., zaflatu Zub., azorriatu g.e., bizkarra hautsi g.e., hagatu g.e., makilakatu g.e., ukaldikatu Ipar. jas., lepoa berotu
[sutu]: garreztatu, gartu, sutu, gortu Zub. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es 1 da/du ad. calentar(se) 2  da/du ad. entusiasmar(se), exaltar(se), acalorar(se), enfervorizar(se) 3  da/du ad. achispar(se) 4  da/du ad. (lgart.) calentar(se), excitar(se) sexualmente 5  du ad. (lgart.) dar una paliza, sacudir
fr 1  da/du ad. (se) chauffer, (s’)échauffer 2  da/du ad. (se) motiver, s’enthousiasmer 3  da/du ad. [edari alkoldunekin] (se) griser, (s’)enivrer 4  da/du ad. s’exciter 5  du ad. flanquer
en 1  da/du ad. to heat (up), to warm (up) 2  du ad. [biziagotu, gartu] to excite; to stimulate; to anger 3  du ad. [jipoitu] to beat sb up, to hit sb, to give sb a beating, to strike 4  da ad. to work up, to get worked up, to get enthusiastic/excited; to become/get angry

Testuinguruan

Korrika hasi da «motorrak berotzen» Iruñean [Ion Orzaiz-Uxue Rey Gorraiz, berria.eus (2022-03-17)]