begiragarri

1 adj. Ikusgarria. Urre eta zilarrezko pitxerrak, harri begiragarriak. 2 adj. Agurgarria, begirunea merezi duena. Gizon begiragarria da egiazki Gandhi. Jaun guztiz maitagarri, agurgarri eta begiragarria. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

begiragarri.

1. (L-ain ap. A ), beiragarri. Admirable, digno de ser visto. “Digno de verse” A. Gauza begiragarria eta miraritsua da txit, aitz goititu onek bere erpiñetik ixurten daben ur garbi ain ioria nondik eta nola datorren burutaratzea. Izt C 107. Begiragarria izateaz gañera da arrigarria txit […] zerri gazte saill andien kopurua. Ib. 186. Apaindurarik baliotsuenak, urrezko erraztunak, belarrietako zirzilluak, eskuturretako edergarriak, urre eta zillarrezko txarroak, arri begiragarriak. Lard 81. Ikusgai begiragarria zan benetan. TAg GaGo 7. Izkuntza aien aldeko maitetasun gori ura eder bazan ta begiragarri, nola diteke itsusi ta txaldan guk gerea maite-izatea? Ldi IL 138. Neskak arrosa zabal dirudi, / ez bezain begiragarri. “Más digna de ser contemplada que nunca” . Or Eus 309. (Uso sust.).
Leiarrezko arri ikusgarri eder au eraman-erazo zuten Madrillera, Erregezko kondaira izakiarenean begiragarri ifinteko. Izt C 74. Goia, mendi-gallurrak, bideko zernaitxoak, basoa, elur-ondarrak: laburki, begiragarri oro, nortu ta eraski olertsuez mamitu zitzaizkidan. Ldi IL 29.

2. Venerable, respetable. San Inazio Loiolakoaren Alkartegiko A. Erretore Beg[iragarri]a. (In Aran SIgn I). 1765g. urtean Deun itxuran il zan Mandiolazatar apaiz jaun begiragarriari. Ayerb EEs 1912, 58. Jaun guztiz maittagarri, begiragarri ta agurgarria. Inza Azalp 84. Koruko Ama beiragarriya / garbiya eta Birjiña. Bertsol 68. Yaun Urli begiragarri ta adiskide: barkatu yardun luze, lotsagabetxo au. Ldi IL 68. Ta orain Erkalaren babesgarri-legea ez al didate ezarriko, legegin begiragarriok ikusi bezelaxe antzeztu ditudala-ta. Ib. 26. Makalaldi bat zeukan Fortunato horrek, bestalde gizon begiragarri baita, beldurgarria ere izanagatik. Mde Pr 105s. Gizon begiragarria da egiazki, beste edozein adina, Gandhi indiarra, baina ezin ditzaket ontzat har liburu honek aurrealdean dakarzkien haren hitzak. MIH 339.

3. (L, BN, S ap. A ; Urt I 177, Dv). “Salutaire, qui préserve” Dv. “Preservativo” A.

Sinonimoak: iz./izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

iz. [ikusgaia]: ikusgai, ikusgailu Ipar. g.e.ikusgarri  

izond. [ikusia izatea merezi duena]: begiko, begiragarri, ikusgarrizko, ikusteko, kurios Ipar., begietako Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. admirable, digno de ser visto
fr izond. admirable, remarquable
en izond. admirable, praiseworthy
port izond. admirável

Testuinguruan

Paisaia begiragarria zen. #gaurkohitza