Hitzarok antolatutako hamabostaldia

Griot, Jon Arretxe Aurten lehenengoz Kultur Hamabostaldia antolatu du Hitzaro Euskara Elkarteak, urriaren 10etik 21era bitartean, bazkideei eta herritarrei orohar urtean zehar eskaini ohi dien egitasmoa osatzeko. Izan ere, euskara bultzatzea ez ezik, euskarazko kultur eskaintza ere aberastu nahi baitute.

Bazkideei eta mintzalagunei begira antolatu dute Kultur Hamabostaldia. Kontua da, euskaldun zaharren sarea zaindu eta indartzearekin batera, euskara bigarren hizkuntza gisa eskolan ikasi duen euskaldun berriari duen hizkuntza-ezagupena sendotzen, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzen eta bere harreman sarea zabaltzen lagundu behar zaiola.

Gauzak hala, Kultur Hamabostaldian kalitatezko emanaldiak eta adin guztiei begirakoak bildu dituzte, guztiengan euskarazko kultura kontsumitzeko ohitura sartzeko: musika kontzertua, ipuin-kontakizuna, bertsolarien kale-animazioa, ikus-entzunezkoa…

Egitarauaren 3.600 ale eman ditugu argitara eta etxez etxe banatu. Kartelak ere atera ditugu, herriko eta eskualde guztiko hormetan itsasteko. Emanaldiak, egitaraua, kartelak…horrek guztiak kostu handia ekarri dio Hitzarori; gutxi gorabehera, 5000 euro. Eta, gastuei aurre egin ahal izateko, babesle eta laguntzaile bila aritu gara, ate joka.

Ahalegin handia egin dute, bai antolatzaileek, bai babesle eta laguntzaileek ere. Erantzuna ere, maila berekoa izatea nahi lukete.

Egitaraua:

  • Urriak 10 (astelehena) : Jon Arretxeren Griot ikus-entzunezkoa. Barrena Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Urriak 12 (asteazkena): Bertsoen Agerpide Interkulturala kale-animazioa. Herrigunean zehar, 13:00etan.
  • Urriak 14 (ostirala): Ilhargi-min kontzertua. D’elikatuz gunean, 22:00etan.
  • Urriak 17 (astelehena): Nora hoa neska, Txirene taldearen antzezlan komikoa. Barrena Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Urriak 19 (asteazkena): Pello Añorgaren ipuin-kontaketa. Barrena Kultur Etxean, 17:00etan, 5 urtetik gorako haurrentzat.
  • Urriak 21 (ostirala): Kantu Jira (herrigunean, 19:30ean Udaletxe parean hasita) eta Kantu Afaria (Plaza Nagusian, 20:30ean hasita).

    Egunak inguratzen doazen heinean, ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagoa ematen joango gara.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->