Interneten erabilera gaur egun

internetHasieran, Internet erabilera militarrerako sortu zen. Funtsean seinale digitalen transmisioak bideratzen duen sare bat da. Sare hau osatzen duten elementu nagusiak kablea (kobrezkoa edo zuntz optikoa) eta router-ak dira. Azken honek digitalizatutako informazioa bideratzen du bere helmugaraino.

Baina, handik denbora batera, konturatu ziren aplikazio gehiago zituela, hala nola, web nabigazioa edo posta elektroniko bidalketak. Horrela, bere erabilera abiadura handiz hedatu zen eta gaur egun milioika pertsonek erabiltzen dugu. Hala ere, herrialde aberatsen garapen teknologikoa ekarri badu ere, 3. mundua behartsuago eta atzeratuago utzi du ikuspegi honetatik.

Erabiltzaileon artean hainbat sailkapen egin daiteke. Hasteko, lanerako maneiatzen dutenak daude, informazioa bilatzeko, jolasteko, telefonoz hitz egiteko, ikasketak bideratzeko, musika jaisteko, bideoak ikusteko, aisialdirako…

Bestalde, internetera konektatzeko bide asko daude. Gehiengo batez erabilia dena ordenagailua da eta kontuan hartzekoa da, halaber, gero eta sakeleko telefono gehiagok duela interneteko konexioa. Horretaz gain, internetera sarrera duten hozkailuak, mikrouhinak, telebistak…ditugu. Beraz, eguneroko bizitzako osagai nagusia dela begi bistan dago.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->