Datorren asteartean eta asteazkenean Jostailuen erakusketa eta Jostailuen tailerra izango dira Ordiziako Udalak Lukusin Plazan irekiko duen Gazteleku berrian. Jostailu erakusketa eta tailerra Udaleko Euskara sailak antolatu ditu, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkartearekin batera. Â
Jostailuen erakusketan, jostailu ezberdinen eskaintza zabala aurkeztuko diete herriko guraso eta hezitzaileei Txatxilipurdikoek: euskal produktuak, kooperatiboak, sinbolikoak… Jostailuek dauzkaten arlo pedagogikoak ezagutzeko aukera izango dute, azken batean.Â
“Eguberrietan publizitate-eraso ikaragarria izaten dugu, eta, hala eta guztiz ere, hutsune informatibo handia daukagu jostailuen inguruan. Gurasoei pedagogiaren ikuspegitik jostailu egokia aukeratzen lagunduko diete Txatxilipurdikoek erakusketa gidatuanâ€, azaldu dute Udaleko Euskara sailetik. Â
Jostailuen erakusketa, asteartean izango da zabalik, 14:30etik 19:00ak arte. Gurasoek noiznahi joan ahal izango dute, nahi izatera, haien umeek lagunduta.Â
Jostailuen tailerra, berriz, bi egunetan zabalduko da, bai asteartean, bai asteazkean: 17:00etatik 20:00etara. Tailerrean, ohiko materialak beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera emango diete 6-12 urte bitarteko haurrei: “Jolasa eta birziklapena, helburu eta tresna dira aldi berean jostailuen tailerrean. Ohiko materialekin jostailuak egiten ikasiko dute haurrekâ€. Â
Jostailuen tailerrean gehienez ere 25 haur onartuko dituzte Txatxilipurdikoek, taldeko. Hori dela-eta, aldez aurretik eman beharko dute izena haien seme-alaba tailerrean izatea nahi duten gurasoek. Hiru talde osatu dituzte Euskara Zerbitzukoek: A taldea (azaroaren 27an, 18:30-20:00); B taldea (azaroaren 28an, 17:00-18:30) eta C taldea (azaroaren 28an, 18:30-20:00). Bihar, azaroak 23, amaituko da jostailuen tailerrean izena emateko epea. Euskara Zerbitzura deitu edota idatzi beharko da horretarako: 943 80 56 22 / euskara@ordizia.org.
No comments yet.