Kontaizu martxan!

Kontaizu aldizkari digitala atalak

Lehengo egunean Kontaizu aldizkaria berriz ere martxan dela jakin izan nuen eta horren berri ematera natorkizue. Zuetako askok dagoeneko jakitun izango zarete pasa den ostiralean sustatun azaltzen zelako baina, nire ikasle askok gazteentzako espreski pentsatutako aldizkari hau ezagutzen ez dutenez, lerro hauen bidez berau ezagutzera eman nahi dut! Hasteko, esan beharra dago Kontaizuren helburua euskaljakintzaren helburuetako batekin erabat lerrokatua dagoela: euskararen presentzia komunikabideetan zabaltzea.

Kontaizu aldizkari digitalak urriko alearekin ikasturte berriari ekin dio. Gazteentzako euskarazko aldizkari digital hau euskararen normalkuntzaren ingurumarian kokatutako egitasmoa da, Ikastolen Elkarteko egitasmoa, eta euskarak komunikabideetan gero eta agerpen gehiago izatea du helburu.

Bestalde, gure kasuan hain garrantzitsuak diren helburu bi ere zuzenki ukitzen ditu: irakurzaletasuna suspertu eta euskaraz idaztea bultzatu.

Aldi berean, gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatu nahi du, baita euskaraz idazteko ohitura sendotu ere. Horretarako argitalpenean gazte jendeari interesatzen zaizkion gaiak jorratzen dira, esate baterako, musika, zinema, antzerkia, kirolak, denbora pasak, komikia, sexua… Era berean, aldizkarian parte hartzeko aukera eskaintzen zaie; euren iritziak eta kezkak azaltzeko edo erreportajeak idazteko.

BIEk (Bizkaiko Ikastolen Elkarteak) gauzatzen duen aldizkari hau atal ezberdinez osatua dago. Bertan topa ditzakegu berba bi, letra dantza, gutunak, barri music, lorea, arteder, jo eta jo, sarean, denborapasak, kirolak eta beste hainbat sail. Baina joan zaitezte bertara, horixe izango baituzue ezagutzeko modurik egokiena!

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->