Loditasuna munduan

haur lodiaGaur egun komunikabide guztietan berdina entzuten dugu: gizentasuna, alde batetik eta anorexia edo bulimia, bestetik. Telebista piztu eta zer nolako iragarkiak ikusten ditugu? Flora gaileta integralak, coca-cola light, %0ko jogurtak, eta abar. Baina nork sinesten du hau guztia osotasunean? Nik, behintzat, ez. Dena gizartean jarri den moda itxurako bat iruditzen zait, eta horrela etortzen dira ondoren arazoak, batzuk gehiegikeriagatik eta beste batzuk ez dutelako ezer jaten. Baina goazen gaia atalez atal aztertzera.

Orain dela gutxi gaueko albistegi batean ikusi nuen munduko umerik lodiena, urtebete baino ez eta 25 kg pisatzen dituena. Hau ikusi eta interneten informazio bila jarri nintzen berehala.

Mateus Souza Araújo Brasilen bizi da. 15 hilabete baino ez ditu eta, aurretik esan bezala, 25 kg pisatzen ditu, bere adinekoen batez bestekoaren bikoitza. Hasiera batean, ume normal bat zirudien baina jaio eta hiru hilabetera mutikoak 10 kg pisatzen zituen. Gurasoek zifra ikaragarri hauek ikustean, mediku talde batengana eraman zuten, baina hauek oraindik ez dakite zer izan daitekeen.

Gurasoek beraien semetxoari dieta orekatu bat ematen diotela diote, baina batzuek bere ardurapean jartzen dute ume honen osasuna. Amaren hitzek diotenez, umea hiru hilabetetan loditu zuena ikusi zutenean, nutrizionista batera eraman zuten baina arazoari eutsi eta gaztetxoak hilabetean 1,5 Kg gehiago hartzen jarraitu zuen.

Orain, izenik eman ez duen enpresari bati esker, Mateus Souza Araújori tratamendu bat ezarri diote. Gizon honek diru kantitate bat eman du horretarako.

Edonola ere, kasu honen kontrakoak milaka daude, anorexia eta bulimia arazoak egunez egun bizitzen dituztenak. Horregatik, ondo pentsatu beharko genuke zer bizitzen ari diren batzuk gauzak esaterakoan. Nire uste apalean, hau baita lodia egotea eta bestelako txorakeriak alde batera utzi behar dira. Elikagai osasungarriak jan bai, baina ez gehiegi eta ez gutxiegi, neurrian. Eta heldutasun pixka bat eman geure buruari gerta ez dadin ez aurretik kontatutakoa, ezta hemen klikatuz ikusiko duzuena ere. Gure gorputzarekin konformatzen ikasi beharko genuke.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->