MATXISMOAK HILTZEN GAITU!!

Aldarrikapena iragaztzeko kartela Gizonezkoaren jazarpen edo indarkeriagatik etxetik alde egin behar izaten duten emakumeek ez dute berehalakoan nora jo. Babes judiziala lortu dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago dagoen arren, larrialdi egoerei erantzuteko hiri etxebizitzak besterik ez daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori salatu du Esteban Beltran Amnesty International erakundeko Espainiako idazkariak.

Ez da hori Beltranek azaldu duen kezka bakarra. Izan ere, gogor kritikatu baitu Bizkaian dauden epaileen jarrera, gainerako herrialdeetan ez bezala, atzera bota dituztelako babes eske joan zaizkien emakume askoren eskakizunak. Oso larria da epaileon jarrera, babesik gabe utzi baitute gizonaren kontra salaketa ipintzera ausartu ziren bi emakumeetatik bat. Onartezina da hori!

Beltranek jakinarazi duenez, uztailaren 31z geroztik, ez dabil larrialdi egoeretarako gau eta egun erabilgarri zegoen 900 lineako telefonoa. Gasteizen baino ez dago une honetan halako telefonoa, bertako Udalak kudeatuta. Argi utzi nahi izan du, gainera, emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa dela, baldin eta estatuek ez badiete emakumeen salaketei egokiro erantzuten.

AIko idazkaria Bilbon izan da bertako Udalarekin batera bultzatu duen kanpainaren berri ematen. Hilaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna zela eta, Carmen Garcia (Emakume Saileko zinegotziak) arazoak Bilbon duen eraginari buruzko datuak eman ditu. Joan zen urteko urriaz geroztik, 401 emakumek jo dute Udaleko arduradunengana laguntza eske. Bilbon zazpi harrera-etxe daude une honetan, etxetik alde egin behar izan duten emakumeak hartzeko. Udaz geroztik, gainera, horietako bat larrialdi kasuetarako gorde dute. Azken urte honetan Udalak 22 emakume eta haien 28 ume babestu ditu etxeotan.

Garciak jakinarazi du bestalde, Udalak GPS sistemadun telefonoak banatu dituela hirian mehatxupean bizi diren emakumeen artean. Larrialdi egoera batean, emakumeari berehalako sorospena eta laguntza emateko aukera eskaintzen dio gailuak. Segurtasunaz gainera, telefonoek laguntza psikologikoa edo gizarte zerbitzuetan sorospena lortzeko balio dute, gau eta egun harrera zentro batekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitie. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko Adierazpen Instituzionala irakurtzeko, klikatu hemen.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->