Ikusmenak iruzur egiten digu

Gure bistak askotan engainatu egin gaitzake. Gure begiei esker jasotzen duguna, erreala ez izatea gerta daiteke. Irudi batek errealitate bat baino gehiago izan ditzake, eta guk bat bakarrik nabaritu ahal izatea gerta daiteke efektu optiko bihurri batzuen erruz. Izan ere, guri ez iruditu arren, gehien engainatzen gaituen zentzumena da bista. Askotan entzuten ditugu nire begien aurrean ikusi arte ez dut sinetsiko estiloko esaldiak, eta ez gara konturatzen, begiak direla hain zuzen, errealitatea nahastea lortzen dutenak.
Ezinezkoa badirudi ere, irudi berean pertsona batek indio baten aurpegia ikusten duen bitartean, beste batek eskimal bat ikus dezake.
Logikaren mugak hausten duten irudi dibertigarri batzuekin uzten zaituztet, beraz. Ez zaitezte erotu!!

Coca Cola Zer deritzozue Coca Cola iragarki honi? Ez dirudi ezer berezirik duenik ezta? Baina begiratu ondo. Benetan Coca Cola jartzen al du? Stroop izenaz ezagutzen den efektua ematen da hemen. Idatzirik dagoena ezagutzen dugula uste dugu eta irakurtzeari uzten diogu automatikoki.

Eta beste hau?

Begiratu puntu txuria burua aurrera eta atzera mugitzen duzun bitartean? Geziak mugitzen dira ala zu erotzen ari zara? Bitxia ezta? Horrelako argazki dibertigarri gehiago nahi badituzue, egin klik hemen edo hemen.

Comments { 0 }

Probapatxi

Zer da hau? Hau azalpenak emateko aukera bat da Une honetan, estekaren gainean sagua jarrita daukazu. Horregatik irakurtzen ari zara hau.. Ez da lan zaila, baina iktero baten laguntza ongi dator beti. CSS besterik ez dugu erabiltzenaukera oso ona efektu bitxiak lortzeko Javascript erabili gabe.

Oker ez banago, nabigatzaile guztietan ongi dabil, baina ahal baduzu, proba egin ezazu beste nabigatzaileetan. Nik Firefox, IE, eta beste batzuk probatu ditut.

Ikus dezakezunez, aukera ezberdinak daude konfiguratzeko. Ordiziablogean froga ezberdinak egin nituen baina honekin nahiko dela uste dut.

Zeru horiek – BERNARDO ATXAGA

Bernardo Atxaga Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da. Hau Asteasun jaio zen 1951n. Ekonomia zientzietako lizentziatura ikasi zuen Bilboko Unibertsitatean. Nahiz eta hainbat alorretan lan egiten aritu, azkenean, laurogeiko hamarkadaren hasieran, literaturari heldu zion.

209-atxagaLiteraturan ere alor ezberdinak landu ditu; hala nola, antzerkia, haur eta gazte literatura, narrazioa, nobela, poesia eta saiakera pare bat. Bere liburuetatik ezagunenak diren Obabakoak (1985), Behi euskaldun baten memoriak (1991), Gizona bere bakardadean (1991) eta Zeru horiek (1993) aipa ditzaket. Gainera, egun, bere bi eleberri (Obabakoak eta Zeru horiek) zinera eramanak izan dira. Lehenengo filmaren inguruan informazio eta iritziren bat nahi baduzue klikatu hemen.

Nik Zeru horiek eleberria irakurri dut. Klasean literatura eman ondoren, egin genituen multimedia aurkezpenetan izan nuen lehen aldiz liburu honen berri. Liburua interesgarria iruditu zitzaidan, baina nire gelakide batek aukeratu behar zuela entzun nuenez, alde batera utzi nuen ideia hori. Azkenean, honek iritzia aldatu zuen eta nire eskuetara heldu zen liburua.

Liburua Bartzelonan kartzelan egon den ETAko kide baten istorioa da. Irene kartzelatik atera eta gizon batekin igarotzen du gaua hotel batean. Goizean, gizonak joaten uzten ez dionez, honek zigarroaren pitarekin izugarrizko ebakiak egiten dizkio. Ondoren autobus estaziora joaten da, bertan Bilbora eramango duen ibilgailua hartzeko asmoz. Arraro sentitzen da kartzelatik kanpo eta bertako lagunak oroitzen ditu: Margarita eta Antonia. Autobusean hainbat amets izaten ditu, amets hauek kartzelaratu aurreko pasarteak dira: aristokraten bilera, larrea eta bere arteko amodioa… Horiek guztiak berak bizitako gertaerak dira.

zeru_horiekAutobusean bi moja eta bi polizia kale-jantzian aurkitzen dira, beste zenbaiten artean. Bi polizia hauek, bakoitza bere aldetik, Ireneri, gure protagonistari, informazioa atera nahian ibiliko dira. Gauzak horrela, xantaia emozionala egiten saiatuko dira. Hauek jada badakite gizonarekin gertatutakoa, baina, hala ere, ez dute inongo probarik. Beraz, autobusean ateratako argazki batzuez baliatzen dira Irenek amore eman eta informazioa eman dezan. Hala ere, bi mojen laguntzaz bi polizien hitzetatik ihes egitea lortzen du. Mojek beraien komentura joateko gonbitea luzatuko diote. Irene zalantzan egon ostean, etxera joateko erabakia hartuko du.

Liburua interesgarria iruditu zait, baina, hala ere, ametsen kontuek liburua zaildu egiten duela esan dezaket, hasieran galduta aurkitu bainintzen. Nolanahi ere, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, gertaera interesgarriz eta pentsamendu sakonez josita baitago. Gainera, deskribapenak motzak dira; beraz, liburuak geldiune handirik ez du. Honek irakurleak interesa gal ez dezan ahalbidetzen du. Hortaz, ez izan alperrak, eta oporretan har ezazue tartetxoren bat liburu hau irakurtzeko.

Eleberriak noizbehinka zenbait poesia tartekatzen du. Hona hemen bitan azaltzen den poema:

Preso egon denaren gogoa
Kartzelara itzultzen da beti.
Kalean juez, fiskal eta
Abokatuekin gurutzatzen da,
Eta poliziek, identifikatu ez arren,
Beste inori baino gehiago
Begiratzen diote, bere pausoa
Sosegatua ez delako
Edo sosegatuegia delako.
Bere bihotz barruan
Betirako kondenatu bat dago.

Liburu honi egindako kritika irakurri nahi baduzue, klikatu hemen . Liburuan oinarritutako filmari buruzko Aizpea Goenaga zuzendariari egindako elkarrizketa irakurtzeko, berriz, hemen.

Comments { 0 }
-->