Runnin Hooli Festival 2006

The Opressed Albiste izugarria jaso dugu azken egun hauetan. Urtero bezala, 2006an ere Runnin Hooli Festival-a ospatuko da, eta aurten, gainera, nahiko gertu izango dugu jaialdia, Bartzelonan, hain zuzen ere, 2006ko martxoaren 18an. Joko duten taldeak hauek izango dira: The Opressed, Argy Bargy, eta The Crack . Talde hauetan guztietan famatuena The Opressed talde galestarra dugu.

80. hamarkadan sortu zen talde ospetsu honek utzi egin behar du eszena musikala urte askoren ondoren, eta jaialdi honetan beraien azken kontzertua ikusteko aukera izango dugu. Zuzenean ikusteko azken aukera izango da, beraz, eta, horregatik, Europa osotik jende asko etorriko dela uste dute antolatzaileek. Argy Bargy ikusteko aukera ere izango dugu, Ingalaterrako streetpunk oi! talde bikain honetan Daryl Smith-ek jotzen du, Cock Sparrer-eko bigarren kitarra. The Crack taldea ere bertan izango da, Slade-n soinuaren eragin handia duen streetpunk talde onenetarikoa.

Seguruenik, Lasarteko Kaxkamotz dendak autobus bat antolatuko du bertara joan ahal izateko.

Comments { 0 }

Athletic oraindik bere joko onaren bila.

Aspaldikoa da, jada, Athletic-eko joko txarraren berria. Hasiera batean, Mendilibar entrenatzaileari egotzi zioten taldearen egoera kaskarra, horregatik, hau kanpora bidali eta Clemente jarri zuten bere ordez.

Azken jardunaldi hauetan, asko nabari izan da bai komunikabideek eta bai taldearen izenak berak izan duen eragina partiduak irabazteko presioari dagokionez. Era berean, oso positiboa iruditu zait entrenatzailaren jarrera komunikabideen aurrean (horretarako jaioa dela jakina da aspalditik ).

Beste aldetik, duela gutxi entzuna dut, aldageletan 2.mailarako beldurra handiagotzen hasia dela. Nik, nire aldetik, zera galdetzen dut: jokalari hauek, profesionalak direlarik, dirutza ikaragarriak kobratzen dituzte. Ondorioz, dirua irabazteko profesionalak diren bezala, une zailetan ere egoerari buelta ematen jakin beharko lukete edo hori exigitu beharko litzaieke, behintzat.

Hala ere, ikusi da taldeak ez duela gorakada izugarririk sumatu; izan ere, jokoari dagokionez, %50ean daudela dio entrenatzaileak! Egia dena zera da: ez dagoela ez talderik ez ezer.

Athletickeko Jokalariak
Hau guztia dela medio, harrigarria iruditzen zait, oraindik ere afizionatu eta sozioak katedralera hurbiltzera animatzea. Lotsa eman beharko lieke! Izan ere, ni bezalako beste hainbat jarraitzaile, hurrengo partiduetara
joaten bagara, ez da jokalariek eskatzen digutelako; gure iritziz, momentu onetan egon garen antzera, txarretan ere egon behar dela sentitzen dugulako baizik. Guk ez ditugu jokalariak soilik animatzen, talde osoa bera baizik.

Arazoak arazo eta krisiak krisi, nik behintzat argi daukat: Athletickekin betidanik eta betiko!!!!

AUPA ATHLETIC!!!!!

Comments { 5 }

NIKE-en iragarki berria

Nike marka estatubatuarrak bere azken iragarkia ezagutzera eman du duela gutxi. Orain arteko bere iragarki guztietan bezala, oraingoan ere, momentuko kirolaririk onenak bildu ditu. Hauen artean, dudarik gabe gure arreta gehien piztu duena Rafa Nadal gaztea izan da. Rafa Nadal tenislari gazteaIzan ere, 19 urteko tenislari gazte hau, dagoeneko publizitate munduan etxe bat baino gehiagoko irudi bihurtu da. Denboraldi bikain bat burutu ondoren, munduko bigarren tenislari onena izatera iritsi da, eta honek “spot” honetan parte hartzeko aukera eman dio, eta noski, bere poltsikoak betetzeko ere! Nadalekin batera, Arsenalekko Thierry Henry futbolari frantziarra, Dirk Nowitzky NBAko jokalaria eta Jonny Wilkinson errugbilari ingelesa azaltzen dira.

Ohituta gaude Nike-en iragarki bikainak ikustera, eta beti lortzen dute ikuslearen atentzioa bereganatzea. Nire uste apalean, etxe honek publizitate munduan ez du areriorik, izan ere iragarki hauek egiteko inbertitutako dirua, nabaritu egiten baita gure etxeetako pantailetan. Etxe honen inguruko informazio gehiago aurkitu nahi baduzue, kilikatu hemen.

Azkenik, iragarki berriaren bideoa eskaintzen dizuegu jarraian (ikusten ari zaretenean gelditu egiten bada, utzi osorik kargatzen eta ondoren playri eman!). Ea zuen gustukoa den…

Beste iragarki batzuk ikusteko, sartu hementxe.

Comments { 1 }
-->