Runnin Hooli Festival 2006

The Opressed Albiste izugarria jaso dugu azken egun hauetan. Urtero bezala, 2006an ere Runnin Hooli Festival-a ospatuko da, eta aurten, gainera, nahiko gertu izango dugu jaialdia, Bartzelonan, hain zuzen ere, 2006ko martxoaren 18an. Joko duten taldeak hauek izango dira: The Opressed, Argy Bargy, eta The Crack . Talde hauetan guztietan famatuena The Opressed talde galestarra dugu.

80. hamarkadan sortu zen talde ospetsu honek utzi egin behar du eszena musikala urte askoren ondoren, eta jaialdi honetan beraien azken kontzertua ikusteko aukera izango dugu. Zuzenean ikusteko azken aukera izango da, beraz, eta, horregatik, Europa osotik jende asko etorriko dela uste dute antolatzaileek. Argy Bargy ikusteko aukera ere izango dugu, Ingalaterrako streetpunk oi! talde bikain honetan Daryl Smith-ek jotzen du, Cock Sparrer-eko bigarren kitarra. The Crack taldea ere bertan izango da, Slade-n soinuaren eragin handia duen streetpunk talde onenetarikoa.

Seguruenik, Lasarteko Kaxkamotz dendak autobus bat antolatuko du bertara joan ahal izateko.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->