Michael Phelps-ek, 21 urteko igerilari ospetsuak, bere lehenengo agerpena 15 urte zituelarik egin zuen 2000. urteko olinpiadetan. Nahiz eta adinez gaztea izan, ez zuen oztoporik izan bertan parte hartu ahal izateko. Ez zuen dominarik jasotzea lortu, baina bai munduko lehenengo bost onenetarikoen artean egotea, 200 metro tximeleta frogan.
Hortik gutxira, Sidneyen, hain zuzen ere, errekor batzuk hautsi zituen, 15 urteko gizonezkoetan onena bilakatuz. Errekor horietako bat 200 metro tximeleta izan zen 1:54:58 denbora eginez, Fukuokako (Japón) munduko txapelketan.
2004. urtean Atenasen izan ziren olinpiadak. Ordurako irabazita zuen ospea zela eta, Mark Spitz igerilari famatuarekin alderatzen zuen jende guztiak. Mark Spitz bere garaiko igerilaririk ospetsuena zen, 1972. urtean, urrezko zazpi domina irabaztea lortu zuen igerilari bikaina. Phelpsek gauza bera erdiesteko aukera bere esku izan zuen Atenaseko joko olinpikoetan. Ahalegin handiak eginda ere, ez zituen lortu urrezko zazpi domina haiek bere taldeko erreleboak huts egin baitzuen. Erreleboan parte hartu zuten lau taldekideak ez ziren gaizki aritu, hirugarren postu zoragarri bat lortu zuten, baina ez zen aski izan Mark Spitzen ekintza gogoangarria parekatzeko. Hala ere, urte berean bere lehenengo urrea irabazi zuen 400 metro estiloetan, munduko errekor berria 4:08:26an ezarriz.
Interesgarria iruditu bazaizue, hemen klikatuz igerilari aparta honi buruzko informazio gehiago izango duzue.
Besterik gabe, hementxe uzten dizuet aurkitu dudan bideo hau. Ea gustuko duzuen…
No comments yet.