Mundu galduaren bila

Imajina ezazu Aralarko mendietan zehar ibilaldi bat egiten zabiltzala. Bat-batean, zulo baten inguruan 3 metroko hartz-triku(mihi luzea duten hartz inurri jalea) antzeko espezie berri bat ikusten duzu. Iizuturik, zuhaitz batera igo eta inoiz ikusi ez duzun kanguru antzeko ugaztun batekin aurkitzen zara aurrez aurre, bertatik jaitsi eta hegazti espezie berri bat ikusten duzu, hegorik gabea, eta metro batzuk aurrera eginez, 15 zentimetroko tximeleta bat.

Zuei ez dakit baina niri, behintzat, beste lurralde batean nagoela irudituko litzaidake. Antzeko zerbait gertatu zitzaien duela hilabete Indonesia, Australia eta Estatu Batuetako hamaika zientzialariei Papua Uhartearen mendebaldeko Foja izeneko mendikatearen oihanean (mendikate hau, lurralde tropikalean aurkitzen da, ez Aralar bezala).

Egia da, gaur egun, ezagutzen ez diren milioika espezie aurkitzen dela ur azpian, kontuan harturik ur azpiko %90a inoiz ez dela aztertua izan. Azken hau ulergarria egiten zaigu, baina lur gainean gertatu dena gertatzea nahiko ulertezina da. Ez al gaude XXI. mendean? Ez al gaude informazio zabalduaren mendean? Ez al gaude eremu guztiak kontrolatzen dituen gizarte batean aurrean? Horrelako galderak egiten badizkiogu geure buruari, ez zaigu buruan sartzen Jurassic Parken antzeko uharte bat aurkitzea Indonesiako uharte batean (hiperboleak erabiltzeak imajinazioa suspertzen laguntzen digu).

Biodibertsitate aberastasun izugarria aurkitu da bertan, itsasotik 2200 metroko altuerara aurkitzeaz gain, inoiz gizonik egon ez den lekua da hau eta bertako tribuek leku sakratutzat dute. Mundu berri honetan, 550 landare espezie berri aurkitu ziren, 150 tximeleta eta 60 igel espezie berri eta hauekin batera hainbat ugaztun berri, hegazti berri eta behin galdutzat zeuden zenbait animalia ere aurkitu dira.

Ez al zaizue benetan harrigarria egiten hau XXI. mendean?

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->