Sakeleko telefonoen mundua gero eta harrigarriago!

Sakeleko telefonoen sektorea abiadura bizian hazten ari da eta egunetik egunera merkatuan gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzten mugikorrak aurki daitezke. Berrikuntza nagusiak, nahiz eta oraindik gutxi batzuek bakarrik eskura ditzaketen, orain hilabete gutxi zientzia-fikziotzat joko genituzke.

Azken aldiko berrikuntza nagusia sakeleko telefonoaren bidez Interneten ibiltzeko banda zabalaren ekarpena da, ordenagailuekin egin ohi den moduan, modu merkean nabigatzea erraza delarik. Honez gain, aukerari probetxua ateratzeko hainbat zerbitzu kaleratu dituzte, hala nola, telebista ikusteko sistemak, alokairuan edo salgai dauden etxebizitzak ikusteko aukera edota kafeak, goxokiak edo tabakoa, makinetan txanponik gabe erostekoak. Gainera, mugikorren artean ezinbestekoa den itxuraren alderdia kontuan hartuta kaleratu dituzte hauek guztiak; tamaina txikiko mugikorrak, potentzia handiagoko antenak…

Makinetan kafea eta tabakoa erosi ahal izango da mugikorraren bidez, hemendik lau edo bost urtera

Bartzelonan egin zen 3GSM kongresuan eman zituzten ezagutzera sakelako telefonoen azken berrikuntzak.

Nokia da nagusi mugikorren merkatuan, atzetik Sony ericson duela

Honen haritik, ordenagailuen ADSL sistemaren antzera, mugikorretan ere nabigatzeak birusak eta antzekoak izateko aukera ematen du, eta jada merkatuan da mugikorrentzako lehen antibirusa.

Horrek gero eta menpekoago egingo gaituela pentsatzen ariko zarete asko eta asko baina zalantza barik ezetz esan zuten Bartzelonako kongresuan. Laguntza handia izango omen dira baliabide hauek guztiak. Nahi duenak modu manualean egin ahal izango baititu ordainketak eta, bestalde, behar duenak edota nahi duenak saleleko telefonoa erabiliz.

Bukatzeko GPSen munduan ere aurrera pausoak eman direla aipatu behar da, orain telefonoaren banda zabalarekin informazio ugariagoa jasotzea errazagoa izango delarik.

Mapa jakinetan, errepideren bat obretan badago jakingo dugu, orain arteko GPSarekin, ordea, ez

Hau guztia esanik, argi ikusten da egunetik egunera gehiago harritzeko moduko berrikuntzak sortu eta martxan jartzen direla eta ziurrenik ez dira mugikorretan ezagutuko ditugun azkeneko adaketak izango.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->