Atal berria euskaljakintzan: SOLASEAN.

solasean1

solasean2

Comments { 0 }

Gai berarekin bueltaka baina…

grafikoa.jpg

Azken urte hauetan, Espainian (baita Euskal Herrian ere), atzerritarren kopurua nabarmen igo da, inmigrazioa deritzon mugimendua dela eta. Izan ere, asko dira, bizitza edota lan hobea bilatu nahian, iberiar penintsulara etortzen direnak.

Datuek diotenez, gaur egun, estatu osoan bizi garen 43,7 milioi biztanleetatik, 3 milioi, hau da, populazioaren % 8, kanpotarra da. Baina asko dira ere legez kanpo dauden pertsonak, aurreko ehunekoan azaltzen ez direnak, alegia.

Etorkin hauen artean, Afrikatik patera edo cayuco delakoetan etortzen direnak daude. Lehen aipatu bezala, pertsona hauentzat Espainiara etortzea paradisura joatea bezala da. Izan ere, Afrikan hemengo errealitatea beste bat dela uste duten arren, hona iristea lortzen duten gutxi horiek (asko eta asko itsasoan hiltzen dira), berehala konturatzen dira errealitate gordina erabat bestelakoa dela, guztiz desberdina gainera.

patera2.jpg

Iristen direnen artean, gehienak beraien herrialdeetara itzultzen dituzte beraien situazio ilegala dela eta. Horietaz gain, badaude beste batzuk, gazteak edota ume txikiekin etortzen diren emakumeak, esaterako, babes etxeetan zenbait denborarako geratzen direnak; baina gehienek euren ametsa guztiz apurtua ikusten dute hemengo egoeraz jabetzen direnean.

[kml_flashembed movie=”http://www.youtube.com/watch/v/LLIpTn2WWx4″ height=”450″ width=”450″/]

umeak.jpg

Bestalde, guztiz finkatuta eta lege barruan daudenak ditugu. Hauen artean, ugarienak dominikarrak, errumaniarrak eta ekuadortarrak dira. Etorkin hauek familia osoa ekartzen dute, eta behin beraien egoera legala konpontzen dutenean, hau da, paperak egiten dituztenean, lanean hasi eta euren herrialdeetatik ezberdina den egoera eta ingurugirora moldatzen dira, hemengo kulturara egokituz. Gutxi batzuk izan ezik, gehienek denbora gutxi behar izaten dute integratzeko.
Era berean, eskoletara joaten diren ume atzerritarren bertakotzea daukagu. Adibidez, Euskal Herriko ikastetxeetan gure hizkuntza beraiei irakastea desafio interesgarri bilakatu da.

Amaitzeko, adituek diotenez, azken hamarkadetan egon den etorkinen igoera honek onura ekarri dio iberiar penintsulari hainbat arlotatik begiratzen badugu. Ekonomia arloa izan daiteke horren adibiderik garbiena. Dudarik gabe, etorkin hauen eskulan merkeak, besteak beste, ekonomian egon den gorakada nabarmen hau gertatzea ahalbidetu du. Beste hainbat sektore ere indartu egin omen da fenomeno hau dela eta, igeltserotza, esaterako. Hitz gutxitan, beraiek, guk egiten ez ditugun lan horiek egin eta indartzen dituzte.

Comments { 1 }

El prado de las estrellas

KartelaHemen nenbilen artikulua zeri buruz idatzi ez nekiela, eta, bat-batean, nire laguna den Óscar Abadek aurten film bat egin duela gogoratu naiz. Pelikulak El prado de las estrellas du izena eta, nahiz eta hasiera batean bere estreinaldia Donostiako Zinemaldirako aurreikusita egon, azkenean, Valladolideko Zinemaldian izango da. Zinemaldi hau urriaren 26an hasiko da eta azaroaren 3an amaitu.

Film honen zuzendaria Mario Camus dugu. Mario Santanderren jaio zen, Kantabrian, hain zuzen ere, eta gaur egungo espainar zineko belaunaldian kokatzen dute adituek. Zuzendari honen 27. lana Kantabrian filmatu da. Bertako haranak erabili dituzte prezeski eszena ezberdinak grabatu ahal izateko.

El prado de las estrellas filmean Rodolfo Montero (produktore eta aktore lanetan), Rodolfo Sancho, Álvaro de Luna (Incautos), Mary González, José Manuel Cervino (Sobreviviré), Óscar Abad eta Camusen pelikuletan oso ohikoa den Antonio Velero azaltzen dira. Hiru istorio paralelotan banatzen da Camusen azken lan hau; horietako bat Alfonsorena da. Honi haurtzaroko oroitzapenak gogora ekartzen dizkion zelaiari emango dio Camusek El prado de las estrellas izena. Oroipen horiek baino berrogeita hamar urte geroago kokatzen da istorioa. Alfonso, egun erretiratua, bere betiko etxean bizi da eta, egun batean, garai bateko bizilagun Nandari bisitan joatea erabakitzen du, bera izan baitzen umezurtz geratu zenean nolabait amaren ordezkoa. Nanda orain babes-etxe batean bizi da eta bertan, Luisa izeneko gizarte-laguntzaile bat dago.

Oscar AbadGoiz batean, Alfonso zelaira irteten da marraskiloen bila eta bertan, laino tartean, bizikletan doan mutil gazte batekin egiten du topo. Mutil horrek Martin du izena. Hortik aurrera, mutil gazte horren ametsek kitzikatuta, berehala pizten da adiskidetasun handi bat aitona zaharra eta etorkizuneko txirrindulari gaztearen artean. Alfonso, bere lagunekin batera, talderik eta babeslerik gabe dagoen Martini bizikleta gainean txapeldun handi bat izaten lagunduko dio, eta, hori baino gehiago, pertsona on bat izaten.

Óscar Los Corrales de Buelna herriko 17 urteko gazte bat da eta bere lehenengo esperientzia izan da zine munduan. Bera, Almacenes Lavin-Saunier Duval taldean aritu da aurten junior mailan eta pelikulan parte hartzearena, taldeko zuzendariaren eskutik etorri zen. “Camusek filmerako txirrindulari bat behar zuen eta horretarako kantabriar federaziora deitu zuen, hauek talde guztietako zuzendariei dei egin zien norbait behar zutela esanez. Gure taldean barrez hartu genuen berria eta talde osoa aurkeztuko ginela erabaki genuen”.

Aste batzuen buruan, kastingaren eguna iritsi eta hainbat pertsona aurkeztu zen deialdira, horien artean zen Óscar. “Inoiz ez nuen pentsatu ni hautatuko nindutenik”. Baina handik denbora gutxira, Óscarrek ezustean telefono dei bat jaso zuen. “Ezin nuen sinetsi. Hasieran taldekideek ziria sartzen ari zitzaizkidala pentsatu nuen, baina elkarrizketa aurrera zihoan heinean, egia zela konturatu nintzen”.

Grabazioa hasteko garaia iritsi zen. “Nahiko urduri nengoen, baina beste aktoreek beraien esperientziak kontatu zizkidaten eta baita gauza asko erakutsi ere. Denborarekin nerbioak alde batera utzi eta nire paperean errazago sartzea lortu nuen. Esperientzia ikaragarria izan da niretzat”. Horixe da nire lagunak, kantabriar txirrindulari-aktore gazteak, berarekin hitz egin nuenean esan zidana. Gauzak honela, pelikula zinera noiz iritsiko den zain nago bertara joan eta ikusi ahal izateko.

Comments { 0 }
-->