Ba alda zerbait betiko irauten duena? Erantzuna normalean ezezkoa izaten da, baina nire iritziz badaude talde batzuk inoiz hilko ez direnak. Beno, egia esan, talde horien musika da beti adituko dena, abesti on bat aski baita denboran galduta geratzeko. Nork ez du ezagutzen berak aditzen duen musikatik urrun geratzen den abestiren bat? Batzuetan, irratian, tabernetan… besterik jartzen ez dutelako; besteetan, berriz, abestia ona delako izan ohi da. Azken hauek dira benetako abestiak, burutik kendu ezin ditugunak eta urteak igaro ahala, indar izpirik galtzen ez dutenak. Denborarekin beste talderen batek bertsionatuko dituenak, batzuentzat hobetzeko, beste batzuentzat izorratzeko, baina funtsean nik diodana, abestiek betiko iraungo dute eta ziurrenik noizbait guztiz desberdinak diren pertsonek ezagutu eta abestuko dituzte. Baina utz ditzagun alde batera pentsamenduak eta gatozen harira.
Herenegun, euskarako klasean ariketa batzuk egiten ari ginen tartean, Maitek musika jartzen utzi zigun eta baladak aditzen gustura geunden bitartean, diskoz beteriko karpeta batekin etorri zitzaigun. Handik rockeko baladekin eginiko bat atera eta entzuteko jarri zigun. Abesti zoragarriak zalantzarik gabe, gu gustura entzuten eta bat-batean… Galdera bat luzatu zigun Maitek: �Gustuko al duzue Guns N’ Roses?� Eta segidan hauen bi balada. Nola ez ditugu, bada, atsegin izango? Inoiz hilko ez den talde horietariko bat da nire iritziz edo, bestela esanda, musika ona, betiko iraungo duena. Beraz, zuei guztioi talde honen berri ematea erabaki dut, denok beraien musika zoragarriarekin disfrutatu ahal izateko.
Nik talde hau orain dela urte batzuk ezagutu nuen, irakurtzen dudan aldizkari baten eskutik. Beraien zenbait abesti lortu nituen eta izugarri gustatu zitzaizkidan. Azken aldian bideoklip ugari ikusten aritu naiz eta artikulu honen amaieran zuei zein eskaini pentsatzen buruari hainbat bira eman dizkiot. Baina lehendabizi talde polemiko honen nondik norakoak kontatuko dizkizuet ahalik eta laburren.
1985. urtean Los Angelesen sortu zen hard rockeko talde bat da. Hasierako taldekideak ondorengoak ziren: abeslaria, Axl Roses (gaur egun ere bera da abeslaria eta lehenengo formaziotik geratzen den kide bakarra); bi gitarra-jole, Izzy Stradlin eta Tracii Guns; baxu-jolea, Ole Beich eta Rob Gardner bateria-jolea. Zenbait kontzertu eman ostean, beraien lehen managerra lortu zuten. Arazo ekonomiko batzuen ondorioz, managerra aldatzeko erabakia hartu zuten. Beraien lehen diskoa 1986an grabatu bazuten ere, 1987an izan zen kaleratua. Disko honen aurkezpen birako lehen kontzertura huts egin zuten Tracii , Robbie eta Sergio Stonek, beraz, ordezkatu egin zituzten, Slash gitarra- jole gisa eta Steven Adler bateria-jole modura sartu zirela. Ondorioz, 1986-1989 bitarteko formazioa ondorengoa izan zen: Axl Roses, abeslari; Izzy Stradin, gitarra erritmikoan; Saul “Slash� Hudson, gitarra bakarlaria; Duff McKagan, baxuan eta Steven Adler, baterian.
1987an kaleraturiko disko horrekin, Appetite For Destruction, izugarrizko arrakasta lortu zuten. Salduenen zerrendetan lehen postuak lortzeaz gain, lehen hamar abesti hauen artean beraien diskoko hiru egon ziren: “Welcome to the Jungleâ€?, “Sweet Child o’ Mineâ€? eta “Paradise Cityâ€?. Horren guztiaren ondorioz, CDa historiako estreinaldi-disko salduenetarikoa bilakatu zen.
Taldeak zenbait gorabehera izan zituen, drogekin loturiko iskanbilak tarteko. Hala ere, beraien diskoak izugarri saltzen ziren eta kontzertuak ikaragarriak ziren, batzuetan suspenditzen zituzten arren. Ondoren kaleratu zituzten lanak ere arrakastatsuak izan ziren, Use Your Illusion I eta Use Your Illusion II lanak, batik bat, 108 astez, munduko zerrendetan lehen bi postuak txandaka lortzen zituztela. Horrez gain, aldi berean AEBetako eta Ingalaterrako zerrendetan lehen postua izan zuten. Hori guztiz berria zen, aurrez inork lortu gabeko zerbait.
Taldeak izaniko gorabeheren ondorioz, formazioa aldatzen joan zen ondorengo urteetan eta gaur egun duen osaketa ondorengoa da: Axl Roses, ahotsa; Izzy Stradlin, gonbidatu gisa azkeneko disko eta biran; Tommy Stinson, baxuan; Robin Finck, Richard Fortus, Ron Thal, gitarretan; Brian Mantia, baterian eta, ordezko bezala, Frank Ferrer; Dizzy Reed, teklatuan eta Chris Pitman teklatu, programazio eta soinu-efektuetan.
Hori da talde zoragarri honen historia labur-labur kontaturik, zerbait gehiago jakin nahi duenak klika dezala hemen, eta beraien web orria bisitatu nahi duenak, berriz, hemen. Bestalde, partiturak, argazkiak, letrak… nahi badituzue, klikatu ondorengo zenbakietan: 1 eta 2.
Amaitzeko, zera esan nahi nuke, taldeak aldaketa asko eman dituela eta talde benetan polemikoa izan dela, baina, hala ere, izugarriak izan zirela eta izaten jarraitzen dutela, bai musika aldetik, baita beraien kontzertuetan ere. Eta nik, hemen bi bideo uzten dizkizuet ikusteko eta disfrutatzeko, bereziki Maite eta Eneritzentzat atsegin dutela dakidalako.

Urtero bezala, jada hasia da Ordiziako Koadrilen Arteko Futbol Txapelketa , aurtengoa hogeita zortzigarrena da. 11 talde daude guztira eta lehenengo zortziak final laurdenetara pasatuko dira. Ondoren, final erdiak izango dira eta, azkenik, final handia.




Iruzkin berriak