Aurtengo Euskal Herriko itzulia apirilaren 9an hasi eta 14an bukatuko da. Irteera Urretxun emango da eta amaiera Oiartzunen. Guztira, 863 kilometro izango dira, egunean batez besteko 143,83 kilometro eginez.
2007ko itzulia berezia izango da bi egunetan 19 gain igoko direlako. Lehenengo etapan, hau da, Urretxukoan, 9 portu igoko dira eta bigarrenean, ordea, 8. Horregatik, aurtengo itzulia beste urteetakoa baino zailagoa izango da batzuentzat.
Irteeran UCI ProToureko 20 taldeak egongo dira. Dudarik gabe, talde indartsuena Saunier Duval izango da, bertan Mayo, Koldo Gil, Simoni, Piepoli edo De La Fuente egongo direlako. Baina beste taldeetan ere jende oso ona egongo da, Alberto Contador, Alejandro Valverde, Samuel Sanchez, Davide Rebellin, Manuel Garate, Carlos Sastre eta Patxi Vila, esate baterako. Edonola ere, aurtengo itzulia irabazteko faboritoak Di Luca eta Marchante dira zalantzarik gabe.
Beraz, 2007koak itxura oso ona du eta seguruenik ez da ikuskizuna faltako.

Sony markaren azkeneko bideojokoa maiatzaren 23an atera zen salmentara 599 euroko salneurriaz. Belaunaldi berriko
Aste Santuko opor hauetan, jende asko bere herrian geratzen da eta beste asko Euskal Herritik kanpo joaten dira egun batzuk pasatzeko asmoz. Hala ere, etxean gelditzen garenok ez dugu zertan egunero geure herrian egon. 




Iruzkin berriak