Guztiok dakigu legeak errespetatu egin behar direla eta errespetatzen ez badira isun bat jaso dezakegula. Agian, askotan hainbat lege aldatzeko gogoa izaten dugu, zentzurik ez dutelako edota beste hainbat arrazoirengatik. Baina hainbat herrialdetako legeak irakurtzen hasi naizenean, batzuk lotsagarriak (eta barregarriak) direla ohartu naiz. Nongoak izan behar eta gehienak Estatu Batuetan sortutako legeak dira!
Lege aldrebes asko daudenez, batzuk baino ez dizkizuet aipatuko. Adibidez:gidaririk ez duten autoek ezin dute 60 milia orduko abiadura hartu. Eta 60 milia ordutik behera badoa autoa? Orduan, bai? Californiako egundoko beste lege bat hau da: 500 dolareko isuna jasoko du hiriaren inguruan lehergailu nuklear bat leherrarazten duenak. Beraz, Bin Ladenek Californian burutuko balitu atentatuak, milioika dolar ordaindu beharko lituzke eta kito. Estatu honekin amaitzeko, badirudi elur asko ez duela egiten bertan, debekatua baitago errepidean gatza botatzea.
Harrigarriak iruditu zaizkidan lege gehiago Missourin aurkitu ditut. Bertan, adin txikikoek ezin ditzakete pistolak eskuratu; eskopetak, ordea, bai. Eskopetek kalte gutxiago edo egingo dutelakoan daude missouritarrak edo zer demontretan ari ziren pentsatzen hau asmatzerakoan!! Lege zentzugabe hauekin jarraituz, hemen doa beste bat, Missurikoa hau ere: legez kanpo dago ume bat izutzea, baina nor izutuko da lehenago umeak besapean eskopeta bat badu? Haurrez hitz egiten ari garela, aipagarria da ezinezkoa dutela pospolo eta pizgailurik erosi edo izan; aldiz, tabakoa eta liatzeko papera, zigarroak egiteko, erosi edo eduki dezakete. Zer egingo dute bi gauza horiekin, puzzleak?
Nik txikitatik entzun dudan eta betidanik gustatu izan zaidan esaldi bat hau da: debekatuta dago debekatzea. Baina denok dakigu guztion arteko harremanak onak, edo minimoki onak, izan daitezen lege edo arau batzuk bete behar ditugula, hau garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Aipatu ditudan lege zentzugabe hauek ez dut uste harremanak asko hobetzeko balioko dutenik, ezta? Eskatu beharko genukeena hau da: legeak sortzen dituztenak zentzu apur batekin egitea!

Gero eta gehiago dira euren biziak errepidean uzten dituztenak. Horregatik, gaur, Aste Santuko oporrak amaitzera doazela jende askorentzat (guretzat, eskerrak, oraindik ez), artikulu honen bitartez gogoratu nahi dizuet autoa ez dela jostailua eta kontuz ibili behar dela; izan ere, urtero ehunka pertsona hiltzen dira errepideetan eta beste asko betiko lesionaturik geratzen dira. Azken egun hauetan komunikabideetan etengabe aipatzen ari diren
Duela egun batzuk munduko gizonik altuenaren berri izan nuen. Urtero egiten dira honelako sailkapenak eta aurten ez zen gutxiago izan behar. Gizon hau orain arte ezagutu den gizonik altuena da, haziera naturalez (batzuetan ez omen da berezkoa izaten).




Iruzkin berriak