About jaaizpurua

Author Archive | jaaizpurua

ADI!!!!!!!!!!

trafikoaGero eta gehiago dira euren biziak errepidean uzten dituztenak. Horregatik, gaur, Aste Santuko oporrak amaitzera doazela jende askorentzat (guretzat, eskerrak, oraindik ez), artikulu honen bitartez gogoratu nahi dizuet autoa ez dela jostailua eta kontuz ibili behar dela; izan ere, urtero ehunka pertsona hiltzen dira errepideetan eta beste asko betiko lesionaturik geratzen dira. Azken egun hauetan komunikabideetan etengabe aipatzen ari diren kopuruak entzutea besterik ez dago!

Zenbait neurri hartu behar da kontuan autoarekin ibilbide luze bat egin baino lehen. Lehenik eta behin, autoari errebisio bat egin behar zaio zerbitzugune batean edo norberak ere egin dezake (olio kantitatea begiratu, motorreko ura, frenoetako ura… ). Beste alde batetik, gurpilen presioa eta marrazkia begiratu behar dira, beti ere, ohar guztiak kontuan hartuz eta, azkenik, ondo deskantsatu behar da, oso nekagarria baita autoa denbora luzez gidatzen egotea eta, noski, bi ordu igaro ostean, ordu erdiko atsedena egin behar da gorputzak indarrak berreskura ditzan.

Beraz, zuetako asko bueltarako prest egongo zarete. Bada, kontuz!! Abiadura zaindu! Azkarregi joatea oso arriskutsua da eta, gainera, ertzaina ere hor egongo da isunen bat jarri nahian…

Ondo izan eta buelta gozoa izan! 🙂

Comments { 0 }

Lisboa-Dakar

cyrillOrain dela egun gutxi, amaitu zen 2007ko Lisboa-Dakar rally ospetsua. Urtero bezala, irudi eta sentsazio asko utzi ditu partaideen artean. Aurten, Lisboan hasi da eta pilotu guztiak familiarekin mahatsak jan dituzten lehenengo urtea izan da.; izan ere, ohikoa zen urtarrilaren 1ean abiada eman beharrean, aurten sei egun beranduago hasi baita, urtarrilaren 6an, alegia.

Norgehiagoketan zehar eroriko asko izan dira eta, horien artean, bi hildako, beraien motorretatik erori ondoren. Partaide guztiak jakinaren gainean daude munduko rallyrik arriskutsuenean daudela, beraz, zein arriskuri aurre egin beharko dien inork baino hobeto dakite. Lasterketara bueltatuz, aipatu beharra dago Cyril Despres-ek motorretan irabazi izana. Helmugara iritsi zenean, normala den moduan, arras kontent zegoen eta prakak jaitsi eta bere galtzontziloak erakutsi zituen. Eta hara non, ikurrina zuen bertan irudian ikus daitekeen bezala!

Autoetan, aldiz, Peter Hansel izan da lehenengoa helmuga zeharkatzen. Pilotu beteranoa da eta hori baliatu zuen bere aurkari guztiak atzean uzteko; hala ere, ezin dugu ahaztu Carlos Sainzek eginikoa, egun txar bat izan zuen eta ordu asko galdu zituen, baina etapa horretan helmugara iristea lortu eta denera bost etapa irabazi zituen.

Amaitzeko, txalotzekoa da karrera honek bertan egiten duen lana; izan ere, zeharkatzen dituen herri guztietan nola botikak hala janaria uzten, baitituzte, sekulako laguntza emanik bertako biztanle guztiei. Beraz, hemendik txalo handi bat ekimen horregatik. Aurtengo irudi batzuk uzten dizkizuet proba gogor honetaz pixka bat goza dezazuen

Comments { 2 }

Irakasleak beldurturik?

Egun hauetan gero eta gehiago ikusten ari gara irakasleak ikasleengandik jasaten ari diren tratu txarren adibideak. Gero eta ikasle gehiago dira beraien irakasle edo irakasle ohiak jo edo psikologikoki zanpatzen dituztenak. Orain arte, ikasleen arteko iskanbilak bakarrik argitaratzen ziren, bullying delako hori, baina, azkenaldi honetan, irakasleekiko tratu txar horiek ikusteko aukera ematen duten hainbat kasuk argia ikusi dute.

Estatu osoko irakasleek zenbait kexa plazaratu dituzte horrelako kasuen aurka lege edo proposamenen bat egin dezaten.

Gainera, hori gutxi balitz, zenbait gurasok beraien seme-alabak defendatzen dituzte eta horrek zailtasun handiagoak ekartzen ditu erabakiak hartzeko orduan. Beraz, nire uste apalean, denok gure partetik zerbait jarri beharko genuke horrelakorik gehiago gerta ez dadin; ezta lehen aipaturiko ikasleen arteko iskanbila horiek ere. Hori ekidin ahal izateko, nahitaezkoa da gurasoen lana, batez ere, beraien seme-alabei ematen dieten hezkuntza mailan. Etxean gai hauen inguruan lan egiten bada eta beste ikasleok gaizki egin duen ikaslearen aurka jartzen bagara, seguru asko bideoan ikus ditzakegun irudi tamalgarriak berriz ez ikusteko bidean jarriko gara. Eskerrak guk horrelakoak gertutik bizi ez ditugunik! Zer iritzi duzue zuek?

Comments { 1 }
-->